Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

igarle 1 iz gauza ezkutuak edo etorkizuna magiaz edo kideko bidez igartzen omen duen pertsona. ik azti.

Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.  Elizen arteko biblia   Dn 2,2

Egiezue kontsulta hilazti eta igarleei, isil-misilean eta marmarka ari ohi diren horiei.  Elizen arteko biblia   Is 8,19

Kiron mediku eta igarle greziarra zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 303. orr.

Ez dut ezertxo ere sinesten azti, sorgin, asmatzaile eta igarle horien esanetan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.

Orakuluaren eta igarlearen autoritatea.  Berria - Kultura   2006-01-24

Irakurle gehienek broma moduan irakurri zituzten iragarpenok, azti eta igarleen esanak irakurtzen diren eran, lagunartean txisteak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 183. orr.

Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen, erregea arriskuan zegoenean dorrearekin ordezkatzen zuen endroke egilea, kasualidade urrunetara gidatzen zuten ate guztietako maratilaren jabea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Hades eta Persefoneren jauregira (infernura) jaitsi behar duk, Tiresias igarle itsuari etorkizuna adierazteko eskatzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 70. orr.

Kartomanteak, igarleak eta aholkulari sentimentalak besterik ez dira.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Arrasto ñimiñoen igarle, Eta horma artean, badakizue, denok egiten gara paperjale, arrasto ñimiñoen igarle, hodeien mugimenduen itzultzaile, denok egiten gara irakurle amorratuak paretaren kontra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.

Ez zaitzatela engaina zuen artean bizi diren profetek eta igarleek, ez egin jaramonik berorien ameskeriei.  Elizen arteko biblia   Jr 29,8

Ezagutu nian Media Lunan bat igarletzat zeukana bere burua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.

2 (izenondo gisa) ik igarlari.

Horretarako, sasi sorgin igarle batez baliatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 157. orr.

3 profeta, Jainkoak argiturik eta haren izenean egia ezkutuen edo etorkizuneko gertaeren berri ematen omen duen pertsona.

Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma igarleari. Arabiatik mundura Mahoma igarlearen erlijioa zabaltzera etorritako musulmanek arrakasta izugarria izan zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Jainko bakarra sinesten dute eta Zoroastro haren igarle.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

4 iragarlea.

Beren ingurura bildu arazi zituzten hegaztiok, eta honek zibilizazio eta aberastasun igarle bihur arazi zituen, baina gero, hegazti harrapariok uzta sail izugarriak hondatzen, eta batez ere ale jaten hasi zirenean, zorigaitzaren igarle izatera iragoko ziren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Josu Onaindik ere hitz egin zuen atzo ontziolari buruz eta «lehen helburua, Navalen itxiera galaraztea» bete dela esan zuen, aldi berean, «zoritxarraren igarle zenbaiten» jarrera kritikatzen zuela.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

5 (hitz elkartuetan)

Hilazti- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Lb 20,27

Erdozaintzi Etxart Donaixtikoak ere ekarri du bere uzta erakargarria berek egin kartekin igarle jokoan sartuz...  Herria   2005-03-10

· Tximino hori ez da izar-igarlea, egi-egia hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Halere, urteak pasatu ahala, eguraldi igarleak ugaltzen doaz eta ikasiagoak bezala, Meteosat eta beste, meteorologian adituagoak eta jantziagoak ere badira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 160. orr.

Oso iritzi onean zeukan Cunningham jauna nortasun-ezagutzaile eta aurpegi-igarle gisa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 243. orr.

Ahaztea komeni zitzaigula, egun batez bederen, betiko zoritxar-igarleek aipatzen dutena.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Ez dut zoritxar-igarle izan nahi baina seguru nago datozen urteetan halako beste bat izango dugula.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Emaztea jipoitzen zuten gizatxarrak, etorkizun igarleak, top-less dantzariak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguneroko igarlea (22); eguneroko igarlea n (5); eguneroko igarlea ren (3); eta igarle (7); eta igarleak (4); eta igarleei (3); hilazti eta igarleei (3); igarle bat (4); igarle batek (3); igarle gisa (3); igarlea eta (3); igarlea n (5); igarlea ren (4); igarlea ri (3); igarleak eta (3); lurrorotako igarlea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus