Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihesi2, ihes, ihesten da ad ihes egin.

Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira, ihesteko baizik balio ez duen arte baten etsai amorratu. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 35. orr.

Begiak mugimendu ikusezin etengabean hasi zitzaizkion, zuloetatik ihesteko zorian. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 112. orr.

Ivan Colonna, duela lau urte ta erdi hurbil, Claude Erignac prefeta hil zutenaz geroztik ihesi zena. Herria   2003-07-10

Ez zekien non paratu begirada, arakatzen zuten begi haietatik ihesi nahian. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 14. orr.

Dylanek ez zuen garbi ikusi; tarteka biragune sakonen batetik ihesitako argi errainuak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 144. orr.

Bertus ezkutuan baitabil, lan behartuetatik ihesia da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 316. orr.

Zuen ahalegin oro alferrikakoa izango da eta begiespenera ihestera behartuak izango zarete, Geometriak ere beti egiten duen legez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 51. orr.

Ihesten saiatzea, ezta bururatu ere. Berria - Harian   2005-07-07

· du ad Guztiz erabakitzeke uzten du gure adigaiei ihesten dien bere oinarriak zein antolaera duen Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus