Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikatz 1 iz errekin beltz eta trinkoa, gehienbat karbonoz osatua, landare etorkia duena. ik harrikatz.

Usain izugarria zegoen, ikatz, petrolio eta beste erregai ezin igarrizko batena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 156. orr.

Sototik ikatza igo eta sua bizituko nuela esan nion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 118. orr.

Ikatzik onena pagoarena eta elorriarena seinalatzen dute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 222. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 223. orr.

Ikazkina ikatz banatzen egon zitekeen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 232. orr.

Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 122. orr.

ik ikatzontzi 2. 6270

Besterik ez bada zurezko ate bat eginen dut eta ikatzezko berogailua ipiniko dut. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 59. orr.

Ikatzezko lokomotora zaharrak. Berria - Kultura   2004-08-26

Badira teknologia garbiak ikatzezko zentraletan karbono dioxidorik ez isurtzeko. Berria - Gaiak   2006-01-31

Zentral nuklearrek ikatzezkoek baino askoz CO2 gutxiago isurtzen dute. Berria - Gaiak   2006-05-02

Antza, ikatza erre, eta karbono monoxidoa arnastuta hil ziren guztiak. Herria  

Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Ikatza erretzeak sortzen du gehienbat euri azidoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 284. orr.

Ikatzaren gas toxikoagatik. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 30. orr.

Jendeek ikatzaz egiten baitzuten eguneroko sua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 69. orr.

Ilbeherako zurgaiak nahi ziren sutarako edo ikatzetarako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Urrearen ordez ikatza eman nahi diguten garaiak bizitzen ari gaituk. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 235. orr.

Burdinazko ontzi batean ikatz piztuak jarriz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3490. orr.

-Ikatz ikaragarri txarra eman digute -esan zuen makinistak-. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 49. orr.

Horregatik ezin ezagutu du ez bere kolorerik, ez, eskuarki inolako besterik, urrearen margo ederrik, ikatzaren kolore beltzik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 20. orr.

ik beherago 11. 11252

Dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 106. orr.

Meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 51. orr.

Ikatz guri-guria zaukak horrek hanka artean, ikatz guri-guria, zera! Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 68. orr.

Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Apenas dugu neguko ikatz-karga erosteko dirurik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 55. orr.

Lehenengo ikatz-zama sartu zuenean, emakumea harat-honat zebilen sukaldean zehar. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 102. orr.

Lehen-lehenik Baionako portuan, docker gisa jardun zuen, ikatz-zaku zamaketari gehienbat. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 143. orr.

Etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz-kondar xehatua. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 219. orr.

Hormetako karea belztua zegoen, belztuak eta ikatz-hautsez beterik hormetako zartadura ugariak ere. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 222. orr.

Eguzkia gorri jalgiko da, ikatz suak hartua lez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 435. orr.

Begietan ageri zuen: bi ikatz koskor ziren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 33. orr.

Berandu bazen ere, ikatz-adreiluak eta arroza ekarrarazi zituen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 23. orr.

Kanpoan ipinitako labe bat; han ikatz-adreiluak erretzen dira, eta ke beroa gelaren azpitik igarotzen da. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 30. orr.

Txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 172. orr.

Ikusten genuen zer ikatz metak hirira eramaiten zituzten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 69. orr.

Ikatz-meategiek erregaiaz hornitzen dituzten herrialdeek. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 103. orr.

Krasnolimaskaya ikatz meategian izandako metano leherketaren ondorioz. Berria - Mundua   2004-07-21

Ikatz-meatzariak […] ez dituk gu baino okerrago bizi. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 13. orr.

Kyotok ez diola kalterik egingo Espainiako ikatz ekoizpenari. Berria - Ekonomia   2004-04-02

Ikatz-biltokia izandakoa zen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 37. orr.

ik ikaztegi. 6306

Eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 211. orr.

Orain zakuetan sartuak zeuden, bide bazter batean lotan [...] edo ikatz bagoietan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 114. orr.

Ikatz-sutegian iltzeak fabrikatzen zituzten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 67. orr.

Ordenagailuek, ordea, ez zuten kontuan izan ikatz lantegiak egun hartan bere festa eguna zuela. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 284. orr.

Midland trenbideko enplegatu izan zen […], ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 234. orr.

Ikatz-saltzailea naiz, kalearen bestaldekoa. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 172. orr.

Ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 71. orr.

Kolegioan gelatxo bat zuen, ikatz-berogailu batez hornitua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 160. orr.

Ikatz-kealdi bat sudurrera etorri zitzaion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 32. orr.

Ikatz-ke usain sarkorrak. Txillardegi   «Putzu» - 100. orr.

Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori! Elizen arteko biblia   Sal 120,4

Buztinezko arragoa, zotz-ikatza. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 119. orr.

Zotal ikatzezko belardi batean zehar. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak. Koldo Izagirre   «Vladimir» - 38. orr.

4 (pisu neurriekin edo kidekoekin)

Emaztea nigana etortzen da hamar libra ikatz erostera. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 174. orr.

Zer dira hamar libra ikatz neguan? Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 174. orr.

Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 137. orr.

Kkrasnolimaskayako meategia herrialdeko emankorrenetakoa eta seguruenetakoa da eguneko 10.000 tona ikatz ateratzen dituzte. Berria - Mundua   2004-07-21

5 (margotzeko gai gisa)

Ikatzarekin egingo zigutek potreta... Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 22. orr.

Zuloagaren hainbat koadro bildu ditu, ikatzez, klarionez eta arkatzez eginiko 40 marrazki zuri-beltz. Berria - Kultura   2004-06-16

Ikatzez eta arkatzez egindako hamar marrazki inguru. margolariak erabiltzen duen teknika sorta suertatzen da deigarriena: olioa, ikatz ziria, grafitoa, pastela, akuarela, tintak... Berria - Kultura   2004-09-14

Hurrengo sei hilabeteetan, Dryer-ek beste hogeita zazpi margolan egin zituen, bai eta beste hainbat dozena tintazko marrazki eta ikatz-zirizko zirriborro ere. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 55. orr.

6 (zigorrraren irudi gisa)

Ikatza horientzat. Berria - Kirola   2004-03-04

Sacyr Vallehermosori (-%1,55) ikatza utzi diote erregeek. Berria - Ekonomia   2006-01-06

Ikatza zuten CDNk eta UPNk zain. Berria - Harian   2005-12-23

Bart gauean zapatak leihoan utzi badituzte, litekeena da bi aurrelariek ikatza jaso izana. Berria - Kirola   2006-01-06

Oparia eta ikatza banatuko dira gaur Baskonia eta Estudiantesen arteko finalerdietako azken partidan. Berria - Kirola   2004-06-02

Iragan gertuari begira ikatza banatuko zenuke? Berria - Kultura   2006-01-06

7 (erkaketetan)

Namah ikatza bezain beltza zela eta amorrazioz betea ibiltzen zela beti. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

Eskeleto bat zegoen aulkian eserita, ikatza bezain beltza. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 46. orr.

Ikatza bezain beltzak zituzten besoak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 107. orr.

Beltza zen, ikatza bezalakoa. Jon Maia   «Riomundo» - 42. orr.

Pastelak, ikatza bezain beltz erreta, erretiluetan metatuta zeuden. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 115. orr.

Itzalek, ikatza bezain ilun, saldoka zeharkatzen dituzte ilargi-izpiak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 322. orr.

· Ile beltz luze ederra, ikatz puxka parea ziren begiak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 69. orr.

8 egur ikatz

Zuhaitzak moztu behar dituzte sukaldatzeko egur ikatza egin ahal izateko. Berria - Mundua   2004-09-23

Besteak beste, Luzaide izan da egur ikatz anitz egiten zen tokia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 69. orr.

Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 98. orr.

9 ikatz bizi (orobat ikazbizi g.er.)

Sekula ez nuen denbora alferrik galdu ikatz bizien gainean oinutsik ibili nahian. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 68. orr.

Ikatz bizian oinutsik ibili zen Irujo partidaren bigarren zatian. Berria - Kirola   2004-03-31

Neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 133. orr.

Ikatz biziak bezalako begiak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 30. orr.

Iluntasunean ikazbiziak sortzen dituen irudiak bezalakoak. Berria - Kultura   2004-04-14

10 ikatz gori

Galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 25. orr.

Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik. Elizen arteko biblia   2 Sm 22,9

Gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 192. orr.

Ohorez eta aintzaz koroatua eta ikatz gorien artean kokatua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 259. orr.

Zalantzak jo ninduen ibilgoaren erdi parean, eta ikatz gorien gainean sentitu bainintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 59. orr.

Ikatz goriak bezain handiak ziren errubi-pila ari zen pisatzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 70. orr.

11 ikatz-kolore izond ikatzaren kolorea duena.

Mona Lisarena bezalakoa neure aurpegia, ile ikatz-kolorea belarri gainetan mototsetan bildua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 80. orr.

Errabinoari begira geratu zitzaion bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 171. orr.

12 ikatz/ikatza egin

Ikusten ahal dira mendi eta irasailetan ikatz egiteko tokien herrestoak edo hatzak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 71. orr.

Olentzero heldu zela bere bizar haundiarekin eta ikatz egiten ibiltzen dituen arropa zirtzilekin. Herria   2004-12-30

Zuhaitz burukitak egurtu eta, ikatza egiten zuten, hori ere kabletan jausteko errepideraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 71. orr.

Sutarako ere ez omen da ona, baina aldiz, ikatza egiteko oso ona, onena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 118. orr.

Egur-erre puskak, erdi ikatz egindakoak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 252. orr.

Emakumeak sugarren artetik lasterka, ilea kiskalia eta ikatz eginak bularrak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 150. orr.

13 ikatz-ontzi ik ikatzontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egur ikatza (3); ikatz beltza (3); ikatz goria (3); ikatz goriak (5); ikatz gorien (8); ikatz hautsa (4); ikatz hautsez (3); ikatz koskor (4); ikatz koxkorra (5); ikatz mutur (3); ikatz pila (3); ikatz puska (4); ikatz saltzailea (3); ikatz saltzaileak (6); ikatza baino (6); ikatza bezain (12); ikatza bezala (3); ikatza bezalako (3); ikatza botatzen (3); ikatza erre (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus