Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikerketa [5451 esaldi, 168 liburu eta 2508 artikulutan] 1 iz ikertzea. ik ikerkuntza; ikerpen.

Horrela, fisika izaki fisiko-naturalen ikerketa da, higitzen diren izakiena, hain zuzen ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 55. orr.

Ikerketa horren arabera, haurren %39k soilik hartzen dute amaren esnea, bizitzako lehen sei hilabeteetan. Berria - Gaiak   2004-07-06

Ikerketa horiek aztergai beregainak zituzten. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 114. orr.

Atentatuaren ikerketari dagokionez. Berria - Mundua   2004-03-28

Gobernuak eskuratu ditu berak manatua zuen ikerketa baten emaitzak. Herria   2004-10-28

Ikerketa sustatzeko ikertzaile gaituak izatea ezinbestekoa dela dio Europako Batasunak. Berria - Gaiak   2004-06-09

Azken denbora hotan akulatu den ikerketa nasai baten ondorioz. Herria   2004-10-21

Ikerketa abiatu zutenetik gaur arte hiru lagun auzipetu dituzte kasuan. energia iturri alternatiboen inguruko ikerketari eskainitako aurrekontuak. Berria - Gaiak   2004-08-13

Ikerketa berak salatzen dauku ere probintziaka nun zonbat jende bizi den. Herria   2002-12-12

Ikerketa, galdeketa edo dena delakoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 244. orr.

Euskal Herriko ikerketa, garapena eta berrikuntza zabaltzeko eta bultzatzeko nazioarteko sarea. Berria - Gaiak   2006-01-10

Ikerketa oso aurreratuta zegoen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 105. orr.

Ea ikerketak inolako baliorik baduen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 38. orr.

Hori frogatuta dago; hainbat ikerketak berresten dute. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Azken ikerketek erakusten dutenez. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 113. orr.

Eta ikerketa haren ondorioz, lanpostua utzi behar izan nuen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 218. orr.

Ikerketa aurrera zihoan neurrian, beste hainbat gertakari arraro izan ziren. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 36. orr.

JMAren aurka zenbait eskolatara ez agertzeagatik eta harrera-orduetan bulegoan ez egoteagatik martxan zuen ikerketa bertan behera utziko du unibertsitateak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 35. orr.

180 adituko taldea prest da ja ikerketari ekiteko. Berria - Gaiak   2006-01-08

Ikerketa ordaintzen duenak ondorioak nahi baititu berehala. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 144. orr.

"Ikerketa eta Garapenerako" (I+G) erabiltzen diren inbestimenduak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 128. orr.

Ikerketa horien emaitza izan zen liburu mardul eta mamitsu bat, Visionaries. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 47. orr.

Krimen horien ikerketa eta epaiketan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 78. orr.

Euskal Herriari buruzko ikerketak liburu batean bildu ditu Aztik. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Guztira, 2.600 boluntariok parte hartu zuten ikerketan. Berria - Gaiak   2004-10-02

Epe luzera lehiakor izateko berrikuntza eta ikerketan inbertitu beharra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 67. orr.

Parisen zegoen, nazioarteko espioitza kasu baten ikerketan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 116. orr.

Ni bihurrika nenbilen plazerrez, baina Kikok ez zidan mugitzen uzten, nire aluaren ikerketan ari baitzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 120. orr.

36ko Gerraren garaiko hilobi komunen inguruko ikerketan ari da lanean sail hau. 50 guardia zibil ari dira ikerketan lanean. Berria - Kultura   2004-05-27

EAEko etorkinei egindako osasun inkesta izeneko ikerketatik atera dituzte datuok, Berria - Euskal Herria   2006-05-04

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Oinarrizko ikerketa egitea denbora galtzearen pareko zerbait dela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 144. orr.

Lehen mailako ekuazio aljebraikoei buruzko ikerketak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 326. orr.

Alzheimerrari buruzko bi ikerketa. Berria - Gaiak   2006-02-17

Askotan salatu izan da pertzepzioari buruzko ikerketak etnozentrikoak direla. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 72. orr.

Sekta okultisten gaineko ikerketa, Urtxipiaren hilketaren eragile. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 285. orr.

Gaia -aski interesgarria eta emankorra ikerketa sistematiko baterako- ez da sinplea. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 144. orr.

"Gizakia zer da" auziari buruzko ikerketa filosofikoak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 279. orr.

Zientziaren ikerketa sozialen ildotik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 250. orr.

Ikerketa historikoan aspalditik egiten zen galdera horrek ez du erantzun errazik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 21. orr.

Ikerketa historiko-kritikoak ahalegin handia egin du testuen arteko harremanak aztertzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 48. orr.

Ikerketa genetikoen eragina. Berria - Gaiak   2004-09-16

Erregulazio publikoak ikerketa zientifiko-teknologikoaren mugak ezartzen ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 252. orr.

Barrutiko inspektoreak ikerketa berezi bat agindu zuen krimenaren arrazoiak argitzeko. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin garbiagoa da, ikuspuntu guztietatik begiratuta ere, nire laginean agertu dudan hirugarren ikerketa-adar hau. Naturaren legeak Jainkoaren legea ordeztu duelarik ikerketa-arlo gehientsuenetan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 115. orr.

Ikerketa beka bat du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 14. orr.

Baina delitu txikietan, akusatuaren errugabetasun-probabilitatea gutxitu egiten denez, luzatu egin behar da ikerketa-denbora. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 88. orr.

Fonologia ikerketa eremu bizia izan da azken urteotan. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 48. orr.

Zenbait ikerketa-eskolak erronkari heldu eta bigarren hautagaiarekin geratu ziren, gizartearekin alegia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 247. orr.

Horren ikerketa-esparrua zientziaren eta teknologiaren praktikatik eratortzen diren ziurgabetasunak eta arriskuak aztertzea da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 13. orr.

Ikerketa fasean dauden bi botikek. Berria - Gaiak   2006-02-17

Ikerketa-garapenean (IG) inbertsiorik handienak egiten dituzten herrialdeetako enpresek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 79. orr.

Gorago aipatu dugu Ikerketa Institutuak sortzeko beharra. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 147. orr.

Ikerketa jarduera sustatzeko erabiltzen diren edo erabili beharko liratekeen pizgarriei buruz. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Arlo bakoitzeko ikerketa joerak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 122. orr.

Hamazazpi museo eta galeria, Washington D. C.-ko Zoo Nazionala, hamaika ikerketa-laborategi. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 27. orr.

Lehen ikerketa-metodoa dauden zibilizazioak, jada identifikatuak, hartzea da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 417. orr.

Zientzia politikoaren ikerketa objektua errealitatean azaltzen diren politikek osatzen dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 218. orr.

Ikerketa orduan egiten zaizkion itaunei erantzutera ukatzen denak legeak ezartzen duen zigorra merezi du. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 105. orr.

Ikerketa-plan eta –egutegiak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 26. orr.

Bertsolaritzaren ikerketa-politika. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 72. orr.

Beste batzuek, berriz, adaptazionismo delako hori ikerketa-programa bat dela uste dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 288. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Berria - Harian   2005-12-30

Bizitza atzemateko jakingura hori, hain gizakiarena den ikerketa-sen hori, gainerako ia ikasle guztiek bezalaxe sentitzen zuen berak ere. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 47. orr.

Ikerketa teknikak, ikastaroak, lanabesak, jardunak. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 58. orr.

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Armadak berak kapitaina "istripuan hil zela" idatziz zarratu zuen ikerketa txostena. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua vasca hizkuntz ikerketa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 319. orr.

Barne-ikerketa bat abiatu zen, aztertzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 165. orr.

Gogoratzen Pandora inguruko barne-ikerketa? Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 176. orr.

Oraindik ere osasun-ikerketa askorik ez baita. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 224. orr.

Osasun-ikerketak egin dituzte Bonbaiko emagalduen artean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 224. orr.

Bere garapenerako eremu ikerketa egin duelarik enpresa batek, Mugerreko garraio lekuan metro karratua berrogei eurotan proposatua izan zaio ; aldiz hego Landesetako Seignanx aldetik hamabost euroko proposamena egin diote. Herria   2004-07-15

XIX. mendearen erdialdera etorri zen Bonaparte printzea Euskal Herrira, eta ordukoak dira haren dialektologia ikerketak. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 64. orr.

Landa-ikerketak egin zituen garaian. Andoni Ega˝a   «Hogeita bina» - 103. orr.

5 ikerketapean

British Arways, Air France-KLM eta Lufthansa dira, besteak beste, ikerketapean dauden airelineak. Berria - Ekonomia   2006-02-15

Irregulartasun susmoak zirela eta, Faziok kargua utzi behar izan zuen eta ikerketapean dago, Giovanni Consorte Unipoleko presidente ohia bezalaxe. Berria - Ekonomia   2006-01-11

Juje batek ikerketapean ezarriz geroz. Herria   2001-01-11

6 ikerketa batzorde

Beste agiri batean ikerketa-batzordeen eraketa eta eskumenak azaltzen dizkiote. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 52. orr.

Ikerketa Batzordean ezin bada honelakorik salatu, zertarako nahi dugu Liderra bertan egotea? Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 25. orr.

Deputatuen artean muntatua izana zen ikerketa batzorde bereziak bere lana bururatu du. Herria   2004-03-04

· Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 121. orr.

7 ikerketa(-)bide [15 esaldi, 5 liburu eta 9 artikulutan; orobat ikerketabide 2 agerraldi, liburu 1ean] ik ikerbide.

Horra bada, antropologiaren arreta merezi duen ikerketa-bide bat:[...]. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 114. orr.

XIII. mendean, berriz, Aristotelesen miresmena indarraldi osoan zegoen bitartean, ikerketa bide hori nahikoa etenda egon zela aitortu behar da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 68. orr.

Bi biltzar horietan Euskal Herriko kulturaz, hizkuntzaz, ekonomiaz, industriaz eta zientziaz eta ikerketa bide berriak sustatzeaz egin zituzten hitzaldiak. Berria - Kultura   2004-11-24

Garmendiaren bizia eta lanak ditu goraipatu, bereziki Sevillan eramanikako urte garrantzitsuak, han baitzituen ikerketa bide berri batzu urratu. Herria   2005-05-05

Ideia horrek ezagutzaren eta burmuinaren inguruan ikerketabide oparoa ireki du, zientzien arteko elkarlanean gauzatzen dena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 192. orr.

Aitor ezazu zu ez zarela egia, ez baitabil egia bere buruaren bila, eta zu ikerketa bidez iritsi zinen egiara. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 205. orr.

8 ikerketa erakunde

Euskal Herritik kanpoko ikerketa erakundeetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 4. orr.

Unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak aspaldidanik ari dira, gehienetan zein bere aldetik eta nor bere esparruan, sozioekonomia aztertzen. Berria - Harian   2005-01-22

Ifo ekonomia ikerketa erakundeak hobetu egin du aurten Alemaniako ekonomiak izango duen hazkuntzaren aurreikuspena. Berria - Ekonomia   2004-06-23

Azti Arrantzarako Euskal Ikerketa Erakundeko. Berria - Harian   2006-04-30

Espainiako Ozeanografia Institutuko, Frantziako Itsasoaren Ikerketarako Institutuko eta Marokoko Itsas Baliabideetarako Institutukoak. Berria - Harian   2006-04-30

9 ikerketa egin

Unibertsitateak, gainera, ikerketa egiteko ere balio du, askotan enpresek ezinbestekoak dituzten ikerketak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 49. orr.

Badirudi bi eratako irakasleak beharko genituzkeela izan unibertsitatean: ikerketa egiten duena, eta ikerketarik egiten ez duena edo helburu hori ez duena behintzat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 120. orr.

Ikerketa egitera bidali ninduenean bezain indartsu nago oraindik ere. Elizen arteko biblia   Jos 14,11

Ikerketa egin egiten da, itxuraz behintzat. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 313. orr.

Ikerketa egiteko bi lagun izendatu zituzten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 79. orr.

Onartu behar izan duelakotz auziaren ikerketa egitea baina ez haren epaitzea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 158. orr.

Ikerketa egiteko 205 haur aztertu zituzten. Berria - Gaiak   2004-10-30

Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoaren jokabidea salatzen du, elkargo horrek ez duela ikerketarik egiten ere funski ezagutzeko zertan den aloimenduaren problema hiru hiri horietan. Herria   2003-03-20

· Ikerketak egin zituzten hainbat herrialdetan nire gurasoen bila, bizirik egon zitezkeelakoan. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 37. orr.

-Tira, zenbait ikerketa eginda, hortik zehar galdetuz eta, badakik, hainbat gauza entzun ditiat hire neska horri buruz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 51. orr.

Mundu osoko fisikariak etortzen ziren ikerketak egitera. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 66. orr.

Mundu Gerrak fisika nuklearreko ikerketak egiten harrapatu zuen Werner. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 199. orr.

1996tik hona eginiko ikerketak aztertu ditugu. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Ikerketa bat egiteko «diru laguntza handiak» behar dira. Berria - Gaiak   2004-02-22

Oinarrizko ikerketa egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 49. orr.

Hildakoaz nekizkien guztiak esan nizkien epaileei eta poliziako ofizialei, eta ikerketa sakon bat egin zen uharte osoan.. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 190. orr.

Nori zegokiok istripu honen ikerketa egitea? Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 93. orr.

Duela urtebete emakumeen sexualitateari buruz ikerketa bat egin nuen Askabiden. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 37. orr.

Hura topatzeko egin ziren ikerketak arreta handiz jarraitu zituen, eta beste gizon batekin alde egina zelako zurrumurrua heldu zitzaiolarik, hunkitu egin zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 310. orr.

10 ikerketa gai [9 esaldi, 2 liburu eta 7 artikulutan] ik ikergai.

Ikerketa gai interesgarri baten iradokizun gertatuko ahal da. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 79. orr.

Antropologo garaikideentzako ikerketa gaia. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 110. orr.

Hori guztia hauteskunde Batzorde Nazionalaren ikerketagaia da. Berria - Mundua   2004-01-25

Euskara ikerketa gai duen edozein ikerketa taldek Sisteman parte hartu ahal izango duela dio legeak. Herria  

11 ikerketa(-)lan [152 esaldi, 8 liburu eta 123 artikulutan] ik ikerlan.

Jarrera filosofiko hori ikerketa-lan askotara itzuli behar da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 97. orr.

Deialdi publikoen bitartez finantzatzen diren ikerketa lanetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 119. orr.

Eusko Ikaskuntzak, Euskal Herriari buruzko ikerketa lanak egiteko, diru laguntzak eskaintzen ditu. Herria   2002-12-26

1950ko hamarkadan, Jose Migel Barandiaranekin hasi zen ikerketa lanetan. Herria   2002-11-28

Azken finean, ikerketa lan saiatuari esker egiten du aurrera zientziak. Berria - Gaiak   2004-06-17

Duela urte eta erdi istripua argitzeko hasitako ikerketa lan asko bukatu gabe daudela salatu dute. Herria  

Landareekin egindako gurutzamenduak eta kolore berriak asmatzeko ikerketa-lanak... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 143. orr.

Orain arte, ikerlari askok opor garaiak baliatu dituzte ikerketa lanak egiteko. Berria - Kultura   2004-05-27

Wagnerren obraren gainean egin ditu bere ikerketa lan gehienak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 108. orr.

Idazle batek gai jakin baten inguruan ikerketa eta azterketa lan handia egiten duenean, zergatik jo nobelara eta ez saiakerara? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 196. orr.

Ia zortzi urteko ikerketa eta bilaketa lana izan zen, eta pozik utzi ninduen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 5. orr.

12 ikerketa(-)programa

1962. urtean, ordenagailuen gaineko ikerketa programa bat abiatu zuen ARPAk. Berria - Gaiak   2004-09-03

Ikerketa programa sustatzeko asmoa agertu duzu kanpainan zehar... Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ameriketako Estatu Batuetako Autismoaren Ikerketarako Aliantza Nazionaleko (NAAR) Ikerketa Programarako arduraduna da Andy Shih. Berria - Gaiak   2004-07-25

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Etorkizuna gogoan duen ikerketa programa indartsu baten alde egin dezazun eskatzen dizugu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 18. orr.

13 ikerketa(-)proiektu

Zenbait ikerketa proiektu akademikotan hartu du parte. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 13. orr.

Lan hau egiteko bi ikerketa-proiekturen laguntza izan dut: 9/UPV 00003. 230-13707/2001 (EHU) eta BFF2002-03294 (MCyT). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 283. orr.

Globalizazioak Gipuzkoan izango dituen eraginak eta aukerak aztertzeko Open Gipuzkoa ikerketa proiektua izenpetu zuten atzo MCCk, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Herria  

Ameriketako Estatu Batuetako Ikerketa Proiektu Aurreratuetarako Defentsa departamentuaren Agentziak soldaduentzako hezurdura mekanikoa aurkeztu du. Berria - Gaiak   2004-03-06

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ikerketa proiektu onena saritzen du beka horrekin, urtero. Berria - Gaiak   2004-08-29

14 ikerketa(-)talde [78 esaldi, 61 artikulutan] ik ikertalde.

Londresko College Unibertsitateko ikerketa talde batek ikerketa bat egin du bularreko angina duten emakumeei zer-nolako arreta eskaintzen zaien ikusteko. Berria - Gaiak   2006-03-22

Norwicheko (Erresuma Batua) New Eeagle Unibertsitateko ikerketa talde batek egin du publiko ikerlana. Herria  

1.200 inkesta egin ditu ikerketa taldeak Euskal Herriko hiru herrialde horietan. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hwangek atzo adierazi zuenez, ikerketa taldeko kide batzuek engainatu zuten. Berria - Gaiak   2006-01-13

EHUko Historiaurreko irakasle Andoni Saenz de Buruagak zuzenduriko ikerketa taldea 2004an hasi zen Saharako ondarea aztertzen. Berria - Kultura   2006-05-03

«CIAk, behin eta berriro, ustezko terrorista andanaren bahiketak eta legez kanpoko atxiloketak egin ditu EBko hainbat estaturen esparruetan», azaldu du ikerketa taldearen txosten egile nagusiak, Claudio Faviak. Berria - Mundua   2006-04-27

Ikerketa taldeko buru Jan Egelandek. Berria - Mundua   2004-04-21

Ikerketa taldeak dokumentuak aztertzen ari dira. Berria - Mundua   2004-09-16

David Kay AEBetako Estatu Batuetako Irakeko Ikerketa Taldeko buru ohiarekin elkartuko dela esan zien kazetariei. Herria  

Nazioarteko Ikerketa Taldeak zuzendu zuen itaunketa. Berria - Mundua   2004-02-06

15 ikerketa(-)zentro

Azken urteotan eztabaida horiek muga akademikoak hautsi eta arazoen kokagunera zabaldu dira, hots, ospitaleetara, ikerketa-zentroetara, etab. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 208. orr.

14 ikerketa zentro daude Iparraldean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 133. orr.

Irudikatzen al nauk ni ikerketa-zentro batean lanean egun osoan, "lankidez" inguraturik? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 95. orr.

16 ikerketan jardun

Herri horretako udal artxiboan ikerketan jardun ondoren, trena hartzera abiatu da irakaslea. Iban Zaldua   «Traizioak» - 112. orr.

Gai hauen ikerketan dihardutenen adimenaren solitasuna. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 93. orr.

Produkzio sistemak ez du oinarrizko ikerketan jardungo, epe laburrerako irabaziak eta emaitzei begira dagoelako. Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Salbamendu taldeak erretako eraikinaren hondakinen artean gorpuen bila zebiltzalarik, jendarmeek bestelako ikerketan ziharduten, sutea zerk eragin zuen argitzeko. Berria - Mundua   2004-08-06

Harik eta Hermann von Helmholtzek, ikusmenari buruzko ikerketan ziharduela, piztu eta zehaztasun berri bat eman zion arte. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 39. orr.

17 zientzia ikerketa

Zientzia-ikerketa beraren jarraipena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 249. orr.

Bada esparru bat zientzia-ikerketa orotatik kanpo geratzen dena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 191. orr.

Mundu osoko puntako ikerlari ugari elkartzen zituzten hormok, era guztietako zientzia-ikerketak burutzeko. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 35. orr.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iaz 700 milioi euro inbertitu ziren zientzia ikerketa eta teknologia garapeneko jardueretan (I+G). 6600

Farimonteko Zientzia Ikerketarako Institutuko ikertzailea da Edwards (Mendebaldeko Virginia, AEB). Berria - Gaiak   2004-08-19

CSIC Zientzia Ikerketarako Espainiako Goi Kontseiluaren menpeko Bioteknologia Zentroko kidea da Santos Mañes. Herria  

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

argitzeko ikerketa (32); aztertzeko ikerketa (13); barne ikerketa (13); egin ikerketa (14); egindako ikerketa (65); eginiko ikerketa (28); hasitako ikerketa (14); ikerketa abian (15); ikerketa abiatu (42); ikerketa batzorde (31); ikerketa batzordea (38); ikerketa batzordeak (31); ikerketa batzordean (17); ikerketa batzordearen (20); ikerketa batzordeko (11); ikerketa berri (10); ikerketa bide (10); ikerketa egin (67); ikerketa egingo (14); ikerketa egitea (18); ikerketa egiteko (52); ikerketa egiten (33); ikerketa eskatu (14); ikerketa hasi (41); ikerketa historiko (12); ikerketa independente (12); ikerketa independentea (23); ikerketa lan (46); ikerketa lana (34); ikerketa lanak (29); ikerketa lanetan (10); ikerketa mota (14); ikerketa proiektu (9); ikerketa publikoa (9); ikerketa sailak (19); ikerketa sailburu (16); ikerketa sakon (9); ikerketa sakona (15); ikerketa talde (21); ikerketa taldeak (16); ikerketa taldearen (9); ikerketa taldeko (18); ikerketa zentro (16); ikerketa zentroa (11); ikerketa zentroak (18); ikerketa zentroko (21); ikerketa zientifiko (11); ikerketa zuzendu (9); inguruko ikerketa (80); jakiteko ikerketa (13); legezko ikerketa (10); lehen ikerketa (13); nazioarteko ikerketa (14); oinarrizko ikerketa (11); polizia ikerketa (10)

beste ikerketa bat (12); egin du ikerketa (11); egindako ikerketa batek (10); egindako ikerketa baten (34); eginiko ikerketa batek (9); eginiko ikerketa baten (9); ikerketa abiatu du (15); ikerketa abiatu zuen (11); ikerketa bat abiatu (13); ikerketa bat agindu (13); ikerketa bat egin (26); ikerketa bat egiteko (10); ikerketa baten arabera (86); ikerketa batzorde bat (17); ikerketa egiten ari (16); ikerketa eta garapenean (15); ikerketa gehiago egin (10); ikerketa horren berri (11); irakaskuntza eta ikerketa (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus