Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikertzaile (1269 esaldi, 65 liburu eta 592 artikulutan; orobat ikertzale g.er. eta ikerzale g.er.) 1 iz jakintza edo zientzia ikerketan aritzen den pertsona. ik ikerlari.

Harrera egin zion liburuzain andreak galdetu zion ea irakaslea edo ikertzailea zen; ea ikerlan bat egiten ari zen, alegia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 34. orr.

Ikerketa sustatzeko ikertzaile gaituak izatea ezinbestekoa dela dio Europako Batasunak. Berria - Gaiak   2004-06-09

Ikertzaileen joan-etorri askea. Berria - Gaiak   2004-06-09

Laborategietan eta ikerketa zentroetan lanean aritzen diren ikertzaileen jarduna. Berria - Gaiak   2006-01-10

Zentroko ikertzaileen helburua birusaren kontrako botiken eraginkortasun probak erraztea da eta, horretarako, gene markatzaile bat txertatu nahi diote birusari. Berria - Gaiak   2004-12-02

Ikertzaileek haizearen abiadura, itsas sakonerak [...] eta parkeen garapen teknologikoa aztertu dituzte. Berria - Gaiak   2004-03-09

NASA [...] agentziako ikertzaileek espaziontziak bidalitako informazioa prozesatu eta egun hauetan erakutsi dute Marteko koloreetako lehen argazkia. Berria - Gaiak   2006-04-11

Salzburgoko Unibertsitateko ikertzaileek gas horiek organismoari egiten dioten kaltea neurtzeko beste sistema bat ere garatu dute. Berria - Gaiak   2004-08-18

Ehun galderatik gorako galdetegia prestatu zuten ikertzaileek, eta ikerketa horren emaitzen arabera [...]. Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Ikertzaileen arabera, teknikak lagunduko du minbiziaren kontrako terapia eraginkorragoak eta toxikotasun gutxiagokoak garatzen. Berria - Gaiak   2006-04-06

Pestizidek eta bestelako gai toxikoak leuzemia eragin dezakete, ikertzaileen arabera. Berria - Gaiak   2004-09-07

Ikertzaile guztiek ez dute modu berean lan egiten. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 37. orr.

Hala ere, ikertzaile zientifikoek jada asko zekiten gai honetaz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 310. orr.

DIPC Fundazioak punta-puntako ikertzaileak, tartean sei nobel saridun, ekarriko ditu irailean Donostiara. Berria - Harian   2005-02-11

Akusazio horien aurrean bi izan dira zientziaren soziologiaren eremuko ikertzaileek erabili izan dituzten defentsa-argudioak: […]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 248. orr.

Merkataritza-zikloen ikertzaile adituen ustez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 319. orr.

Pidal batez ere El Cid eta epika gaztelauaren ikertzailea izan da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 24. orr.

Zientzia biologikoetako ikertzailea omen da, poliglota, Caracaseko unibertsitatean irakasle. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 93. orr.

Unibertsitateetan oso ikertzaile gutxi aritzen ziren, eta gainera, oso urriak ziren ikertzeko gertu ziren baliabideak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 131. orr.

Ikertzaileen prestakuntza: ibilbide akademikoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Era guztietako berritsu, asmaketari, ikertzaile, zientzialari eta iruzurtiak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 49. orr.

2 polizia ikerketetan eta kidekoetan aritzen den pertsona.

"Ikertzailea etorriko da hatz markak hartzera", esaten dute alde egitera doazela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 145. orr.

Gero bi ikertzaile etorri ziren, ahalik eta erantzunik laburrenak eman nizkien egin zizkidaten galderei. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 113. orr.

Hori zen detektibe pribatu batek, edo hobe esanda, ikertzaile batek egin zezakeen hankasartzerik latzena. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 92. orr.

Esterhuyse ikertzaile nagusiak [...], bere artxiboen artean bilatzen du, eta gero patio batera darama. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 202. orr.

Konpainiaren ikertzailerik gorenetako bat izan zen, eta aseguru-etxean egin nituen urteetan hainbat kasutan ibiliak ginen elkarrekin lanean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 288. orr.

Esan dezagun horrela, ikertzaile interruptus bat zen bera, misteriozko antzerki batean lehen aktoan bakarrik parte hartzen zuen aktorea. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 47. orr.

Ikertzaileek denbora asko galdu zuten alferrik, hilketak eraginiko armaren bila. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 109. orr.

Ustelkeriaren aurkako ikertzaileak. Berria - Harian   2006-04-09

Hegazkinak erori ziren lekuetara, FSB Errusiako zerbitzu sekretuetako ikertzaileak ere joan ziren sorosleekin batera. Berria - Mundua   2004-08-26

Polizia eta ikertzaileak zirkuitu itxiko kamerek hartutako grabazioak aztertzen ari ziren. Berria - Harian   2005-07-09

Ikertzaileen arabera, susmagarria talde kriminal bateko kidea da. Berria - Mundua   2004-02-22

Ikertzaileek frogak aurkeztu behar dituzte inori ezer leporatu aurretik. Berria - Mundua   2004-10-08

Ikertzaileak suntsipen handiko armarik ez dagoela esan arren, Etxe Zuriak eta Erresuma Batuko gobernuak halakoak topatuko dituztela berretsi dute. Herria  

Ikertzaleek galdegina diote ONU-ko arduraduneri luza dezakoten miatze horien epea. Herria   2003-01-21

ONU erakundeak igorri ikertzaleak, espiungoan zirela ari Irakian. Herria   2003-01-14

3 (hitz elkartuetan)

Horren ordez, ikertzaile-agentzia bati ordaintzen dio, haren lorratza aurkitzeko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 17. orr.

Ikerketari eta Ikertzaile-Populazioari buruzko Azterketa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 222. orr.

· Madril da unibertsitate ikertzaile gehien duen erkidegoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 132. orr.

Idazle, hizkuntza ikertzaile, kazetari edo irakasleak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 128. orr.

Azken urteotan, izadia hobeto imitatzen duten plastikozko materialak garatzeko gai izan dira material-ikertzaileak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 45. orr.

Bistan da enpresaburuen nahiak eta unibertsitateko irakasle-ikertzaileenak ez datozela beti bat. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 37. orr.

4 (izenondo gisa)

Lehenbiziko mediku ikertzaileek gogo-ahalmen bakar baten hipertrofiatzat hartzen zituzten, batzuetan, savanten trebetasunak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Larry Squire neuropsikologo ikertzailearen lana funtsezkoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

Hasierako asmo ikertzailea aldatzen ari zaigula konturatu naiz. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 129. orr.

Polizia gizon ikertzalek diote ez dela dudarik Ben Laden-en kidekoen jokoak direla horiek oro. Herria   2002-12-05

5 ikertzaile pribatu

Agian horixe zen nagusiek nahi zutena, beste edozein dohainen gainetik, ikertzaile pribatu on bat bilatzeko orduan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 224. orr.

Sam Spade ikertzaile pribatua. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 75. orr.

Midland trenbideko enplegatu izan zen, The Irish Times eta The Freeman's Journal egunkarietarako iragarki-biltzaile, ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu, eta oraintsu, berriz, udaleko heriotz-epailearen idazkari egin zuten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 234. orr.

6 ikertzaile talde

Parkinson hereditarioaren Park8 aldaera eragiten duen gene bat identifikatu du Euskal Herriko eta Valentziako [...] ikertzaile talde batek Euskal Herriko lau familiatan. Berria - Gaiak   2004-10-23

Zenbait ikertzaile taldek egindako azterketek frogatutzat eman dituzte Hwang jaunak egindako tranpak. Berria - Gaiak   2006-01-24

Mikrobio andui jakin batzuetatik material sintetikoak sortzeko moduak aztertzen ari da Sankt Gallengo Materialen Ikerketarako Institutuko [...] ikertzaile talde bat. Berria - Gaiak   2004-08-17

Ikertzaile taldeko buruak. Berria - Gaiak   2004-10-23

Ikertzaile taldeko arduradunak. 6837

Fiskaltza nagusiko ikertzaile talde bat. Berria - Mundua   2006-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako ikertzaile (3); aebetako ikertzaile talde (3); erresuma batuko ikertzaile (7); estatu batuetako ikertzaile (7); frantziako ikertzaile (4); idazle eta ikertzaile (5); ikertzaile batzuen arabera (3); ikertzaile eta idazle (3); ikertzaile eta irakasle (3); ikertzaile gaituak (3); ikertzaile gazte (6); ikertzaile gazteak (5); ikertzaile gazteen (3); ikertzaile jakintsunak (3); ikertzaile lanetan (3); ikertzaile pribatu (3); ikertzaile talde (71); ikertzaile talde bat (9); ikertzaile talde batek (48); ikertzaile talde baten (7); ikertzaile taldeak (3); ikertzaile taldeko (14); ikertzaile taldeko arduradunak (3); ikertzaile taldeko buruaren (5); irakasle eta ikertzaile (7); kanadako ikertzaile (3); kanadako ikertzaile talde (3); nazioarteko ikertzaile (3); nazioarteko ikertzaile talde (3); unibertsitateko ikertzaile (8); unibertsitateko ikertzaile talde (5)

adierazi dute ikertzaileek (3); atzeman zuten ikertzaileek (3); aurkitu dituzte ikertzaileek (4); diote ikertzaileek (13); erresuma batuko ikertzaileek (6); esan dute ikertzaileek (6); esan zuten ikertzaileek (3); ikertzailearen arabera (5); ikertzailearen esanetan (6); ikertzaileen arabera (42); ikertzaileen artean (12); ikertzaileen esanetan (13); ikertzaileen kopurua (5); ikertzaileen lana (7); ikertzaileen ustez (4); ikusi zuten ikertzaileek (3); irakasleen eta ikertzaileen (3); izadiaren ikertzaileen (3); nasako ikertzaileen (3); ondorioztatu dute ikertzaileek (6); unibertsitateko ikertzaileak (3); unibertsitateko ikertzaileen (3); uste dute ikertzaileek (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus