Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskizun 1 begien aurrean agertzen dena; antzerki, dantza edo kidekoren baten emanaldi jendaurrekoa. ik ikuskari 2.

Ikuskizun bat nahi zuten: ukabilaz bularrean jotzea, damua, ahal balitz malkoak ere bai. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 88. orr.

Geroago jakin izan genuen dena gezurra izan zela, neska AEBetako enbaxadorearen alaba zela eta guztia Hill and Knowlton enpresak antolatutako ikuskizuna genuela estatubatuarren inbasioa justifikatzeko. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 74. orr.

Interesgarria iruditzen zaiola guztien agerian muturka ari diren bi gizonen ikuskizuna. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 164. orr.

Libertinoak, une batez begi aurreko ipurdi ederraren ikuskizunaz atsegin hartutakoan, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 125. orr.

Burua jiratu zuen Norak, ikuskizuna eraman ezinik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 27. orr.

Benetako ikuskizuna da hura lanean ikustea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 135. orr.

Hara hurbiltzean, ikuskizuna erabat aldatu zen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 133. orr.

Claude esku zartaka ari zen, ikuskizun hari begira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 51. orr.

Bai festagiroko ikuskizun guzietan (dantza, musika, koplagintza, fartsa, ihauteri...) bai sendakuntza eta sineste guzietako sorginkeria orotan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 284. orr.

Aurten doako 130 ikuskizun antolatu dituzte. Berria - Kultura   2004-09-14

On Camillo galtzontzilotan agertarazi eta ikuskizun hartaz gozatu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 197. orr.

Jaia ikuskizun bilakatzeko joera dago. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Kasik partida guztietan omentzen dute norbait, Pottoka maskota ere ikuskizun bihurtu dute. Berria - Kirola   2006-03-08

Azotaldiak eguneroko ikuskizun bilakatu ziren ziudadelako patio zabalean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 219. orr.

Heriotza-zigorra ikuskizun bilakatzen da gehienentzat. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 79. orr.

Aurten bi ikuskizun antolatu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Sei arte erakusketa eta 71 ikuskizun, tartean ganbera musika, folk, pop-rock, folklore edo artisautza erakustaldiak eta herri kirola biltzen ditu Cultur 2004 egitarauak. Berria - Kultura   2004-07-22

Gazteentzako 11 ikuskizun eskainiko dituzte Irunen. Berria - Kultura   2004-10-07

Telebistako ikuskizun bat, alegia. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 88. orr.

Guztira 74 kontzertu eta ikuskizun izango dira. Berria - Kultura   2004-07-23

Broadwayko ikuskizun eta jatetxeetara joandako errepublikanoei aurre egiten. Berria - Mundua   2004-08-31

Bizitzari ikuskizun bati bezala begira egoten naiz sarritan. Pako Aristi   «Note book» - 128. orr.

4:30etan, Luhusoko ikuskizunen gelan,"Euskararen zazpi pekatuak" antzerkia emana izanen da. Herria   2005-03-03

Eskolako aretoan ematen zituzten ikuskizunetara joaten nintzen, emakumez eta haurrez inguraturik, eta doinu herrikoi kurduen musikarekin dantza egiten genuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 46. orr.

Asko eta asko etorri ziren ikuskizunera, eta horien artean lurralde hartako kondea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 457. orr.

Ikuskizuna ez baita bukatu. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 22. orr.

Euskaldunak ez du halako ikuskizunik eskaintzen despedidetan. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 142. orr.

Erredakzio batean daitezkeen atal guzti-guztietan utzi dut nire sinaduraren lorratza: Lokala, Politika, Ekonomia, Kultura, berriz ere Politika, Nazioartea, eta berriz ere Kultura (gehi Ikuskizunak, gehi Telebista). Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Gizon bat aulkian eserita, artaziekin bere burua zikiratzen; ikuskizun itsusia, baina gizon hori berori emakume baten gorputzaren gainean ekinean baino itsusiagoa ez, nondik begiratzen zaion. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 17. orr.

Han, ikuskizun lotsagarria balitz bezala besaulki baten gibelean kukutua, Josuren disko-jogailu zaharra. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 84. orr.

Bertan ikuskizun nazkagarria neukan zain: izterra mozten ari zitzaizkion korazero gazte, lerden eta eder bati. Jon Alonso   «Euskal karma» - 98. orr.

Ikuskizun zakar hura begien aurrean nuela. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 83. orr.

Gaizkile baten heriotzaren ikuskizun lazgarri baina igarokorrak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 78. orr.

Brunekildaren suplizioaren ikuskizun harrigarria. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 307. orr.

Iragar iezaiezue ikuskizun anker bat: duelu bat, sute bat, bataila bat, gladiadoreen arteko borroka bat: ikusiko duzue nola etortzen diren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 154. orr.

Zein ikuskizun atsegina jendetza fanatikoarentzat! Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 76. orr.

Federico ikuskizun publikoa zen gu bizi ginen kalean. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 29. orr.

Antzerki lanez gain, dantza proiektuak, ikuskizun multimediak eta bestelako lanak ere izan dira tartean. Berria - Kultura   2004-07-02

Ikuskizun Berritzaile Onenaren sarian. Berria - Kultura   2004-04-27

Argi eta hotsezko ikuskizun erabatekoa! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 47. orr.

· Neu ere momentu hartan aireratzen zen hegazkin baten ikuskizun beti harrigarrian galduko nintzatekeen, gizonak besoan ukituz arreta eskatu ez balit. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 216. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 62. orr.

Horrek guztiak ematen dio ikuskizun izaera antzezlanari. Berria - Kultura   2004-06-10

Espazio plastikoa, ikuskizun-espazioa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 129. orr.

Ikuskizun-aurkezle batek entzuleei pertsona miragarri bat aurkezten dienean bezala. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

17.00: "Sarri gure artean" poesia ikuskizuna, Bihotz Bakartien Kluba-k emanik. Herria   2003-04-17

Menpean gauzkaten kultura-ikuskizun formetatik ihes egin, dena auzitan jarri, begiradak zabaldu, desirak gizartekotu. Berria - Kultura   2004-01-28

Topaguneak askotariko 90 kultur ikuskizun eskainiko ditu herririk herri. Berria - Kultura   2004-07-21

Turistentzako nazioarteko kabaret ikuskizun bat ikusi nuen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 198. orr.

Zezen-ikuskizun batean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 160. orr.

Dantza-ikuskizun batekin hasiko gara... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 454. orr.

Euskal Herri barnekaldeko musika eskolek trikitixa ikuskizun bat eskainiko dute azaroaren 13an. Herria   2004-11-11

Sexu ikuskizunak eskaintzen dituzten areto batean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 273. orr.

Kale ikuskizun ugari programatu dituzte antolatzaileek, jaialdia kalera ateratzeko asmoz. Berria - Kultura   2004-07-24

Ekilibrista naiz [...] gerra aurretik "akrobazia ikuskizun saila" egiten genuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 80. orr.

5 ikuspena.

Bertze ikuskizun bat: Donapaleun naiz, Larreak nire eskuan utzi duen papera irakurtzen ari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 283. orr.

Patriziok laino arteko ikuskizuna begien sorginkeriatzat zuen, gezurtzat; Gustavok [...] benetakotzat zuen emakumearen agerpena. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 64. orr.

· 6 ikuskizun izan du ad

Eta, edonora begiratzen nuelarik, soldaduak nituen ikuskizun, soldaduak maniobratan, martxa-lerroan ibiltzen, biraka, lau hankan, itzulinguruka, agur egiten, armak agertzen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 115. orr.

Beata Beatrix ikuskizun nuela, bigarren zalantza zera izan nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 220. orr.

· Biok geratu ginen une batez isilik, gauak inguraturik, kaleko argitasunaren isla sabaian ikuskizun. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 101. orr.

7 ikuskizun izan (da ad)/egon

Etorkizuna ikuskizun denez, erantzukizun handia dik hire eginkizunak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 162. orr.

Ikuskizun zen Vlaams Blok alderdia negoziazioetan sartuko ote zuten. Berria - Mundua   2004-06-19

Geroak zaitu arranguratzen, ikuskizun denak. Xabier Montoia   «Elektrika» - 106. orr.

Ikuskizun dago kasu hauen bilakaera, baina orain arte, sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 77. orr.

Ikuskizun dago Westerveldekin uda honetan zer gertatuko den. Berria - Kirola   2004-05-19

Talenturik badudan, ikuskizun dago oraindik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 262. orr.

Denetariko lanetan jardun ostean unibertsitatean sartzekotan da, lehenik, eta gero, oraindik ikuskizun dagoen 1944an, Lan Ministerioan sartzera iritsiko da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 131. orr.

Yann Tiersenen zuzenekoari buruz entzunda genituen iritzi guztiak, onak, Le fabuleux destin d'Amélie Poulain filmaren arrakastaren harira eskainitako emanaldietakoak ziren [...] baina bira honetan ekarriko zuen formatua ikuskizun zegoen. Berria - Kultura   2006-02-25

8 ikuskizuna huts egin

-Ez dut eiki ikuskizuna huts egin nahi. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus