Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilberri 1 iz Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; orobat hurrengo egunetakoa, ilargi betea arte. ik ilargi 10.

Hilaren 8an ilbehera, 16an ilberri eta 23an ilgora. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 46. orr.

Bihar ilberri da. Elizen arteko biblia   1 Sm 20,5

Gau hartan ilberri zen eta ia zeharo ilundu zuen hamaiketatik ordu biak arte. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 114. orr.

Etorri zen ilberria azaroaren 8an, eta 11tik, San Martin egunetik, euria eta hotza etorri ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 361. orr.

Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 72. orr.

Txarria hilteko egun txarra da ilbarria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Zura egiteko mementu beretik abiatzen zen baserritar gurea: hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 113. orr.

Ilberriz ebakitako ilea hazi ta mehetu egiten baita. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Sortu ziren zenbait esaldi, beti ere ilberri eta ilzaharrarekin kontatzen hasita. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 351. orr.

Ilberriko hirugarren egunak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 351. orr.

Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da. Elizen arteko biblia   Ez 46,3

Eta ilberri oro eta larunbatero nire aurrean ahozpeztera etorriko dira gizaki guztiak. Elizen arteko biblia   Is 66,23

Masailezurrek more aire lauso bat zuten eta, bekainen ordez, esku aditu batek bi ilberri marraztu zizkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 323. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bai eta Jaunari egin ohi zizkioten erre-opari guztietan, larunbat, ilberri-jai eta jai nagusietan ere. Elizen arteko biblia   1 Kro 23,31

Jaiegun, larunbat eta ilberri-jaietan. Elizen arteko biblia   1 M 10,34

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus