Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilbete iz aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia. ik ilargi 11; ilzahar.

Pazkoa noiz den, udaberriko lehen ilbeteak markatzen baitu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 100. orr.

Urtarril hark bi ilbete bizi izan zituen: 2an, opari ederrez etorri zitzaiguna, eta 31an. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 46. orr.

Otsail ilbete gabea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 45. orr.

Otsailgo ilbete, edurra ni bete dio atsotitzak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 65. orr.

Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 67. orr.

Izan da aldi ilargialdiko berezirik, 500 litro ondroso eta beteak eman dituenik, ilbetearekin hasi euritea, eta ilbetearekin amaitu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 68. orr.

Ilbetean itzuliko da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 176. orr.

Arrautza gainean ilberrian edo ilgoran jarriz gero, oilaskoak gehienak; ilbetean edo ilbeheran, oilandak nagusi. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 103. orr.

Eramana du diru-zorroa ere, eta ez da ilbetera arte itzuliko. Elizen arteko biblia   EsZ 7,20

Ilbeteko gauean eginiko jauzi bizkor batez. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 105. orr.

Ilbetearen argia, besterik ez zegoen oasian mutila kanporatu zenean. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 151. orr.

Mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus