Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

imitaezin izond ezin imitatuzkoa.

Azaleztatze gehienak antzinakoak ziren, denboraren poderioz liburu-azaletako larrutxek bakarrik izaten duten patina imitaezin hori eta guzti. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 91. orr.

Munduko sudur ederrenaren jabe zen, sudur japoniarra, sudur imitaezina. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 13. orr.

Woody Allenen zinemagile imitaezinak hain gustuko dituen kontrasteak nabarmentzen dira. Berria - Kultura   2004-07-24

Hor Boswell imitaezinaren sublimetasun maila jotzen du ia Diogenes Laerziok. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 19. orr.

Ez dio Erasmoren izenari zor margolan horrek imitaezina izatea. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 24. orr.

Ingeniaritza kimikoaren eta fluidoen mekanikaren aldetik giltzurrunak erakusten duen maisutasuna inbidiagarria da teknologoarentzat, baina imitaezina. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 200. orr.

Irudi honek gizabanako aszesi eta santutasunerako eredutzat hartzen zuen hura, erabat aparteko eta, beraz, imitaezintzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus