Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immunologia 1 iz organismoen immunitate gertakarien azterketa.

Immunologiak eta genetikak, bada, luze-zabal frogatu dute ezen, biki petoak izan ezik, gutariko bakoitza desberdina dela Lurraren gainean bizi izan diren, bizi diren edo biziko diren gizakien aldean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 130. orr.

Era berean, mikrobiologiaren eta immunologiaren inguruko eskolak ere eman ditu. Berria - Gaiak   2004-10-05

Bi atera nituen, Artxibo mediko-kirurgikoak eta Immunologiako aldizkaria. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 28. orr.

Immunologia eta onkologia departamentuko arduraduna. Berria - Gaiak   2004-08-18

2 immunologia-sistema immunitate sistema. ik immunologiko 2; immuno 2.

Ondorioz, askok ikusmen arazoak dituzte eta immunologia-sistema ahulagoa dute, besteak beste. Berria - Gaiak   2004-03-24

Era berean, immunologia-sistema ahultzen du, eta, ondorioz, gaitz infekziosoak errazago zabaltzen dira. Berria - Gaiak   2004-03-24

Gorabehera handiko dietek immunologi-sistemari kalte egiten diotela esan dute. Berria - Gaiak   2004-06-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus