Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inarrosaldi (orobat inarrausialdi g.er.) 1 iz inarrostea.

Gaua heldu zaigu; treina badoa trinkili trankala, inarrosaldi ederrik hartzen dugula. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 110. orr.

Irribarrez begietsi zituen ibilgailuaren inarrosaldiei amorerik ez emateko nire ahaleginak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 16. orr.

Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 257. orr.

Baina hara non, bat-batean, inarrosaldi batek eraso egin zion, gorputz-arimak porrokarazi. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 230. orr.

Inarrosaldi handi bat sentitu nuen Yvanen bizkarrezur osoaren luzeran. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 111. orr.

Itsaso pean gertatu den inarrosaldi horrek uhainak haizatu ditu lur aterberat, hogei metra gora eta gehiagokoak, oro eremaiten zituztela, jende, kabala eta oihal etxola. Herria   2004-12-30

2 irud

Azkeneko mende honetan errealitatearen ikuskera artistikoan izan diren inarrosaldiak ere ez dira aski izan ohitura hori galtzeko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 186. orr.

Jauntxoentzat izugarriko inarrosaldia izan da, sekulako zafraldia. Berria - Harian   2006-02-23

Inarrosaldi handi baten ukaiteak on egiten du, hain segur, bainan dena dela nahiago dut ez abiatu! Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 8. orr.

Diktatura pean, euskal kantagintzari eta euskal kulturari oro har gaitzeko inarrosaldia eman zuen talde hunek. Herria   2003-02-13

Ukrainan beste inarrosaldi mota bat izan da Errusiaren hegietako herri hortako bozekin. Herria   2004-12-30

Aurreneko inarrausialdi haien ondoren, zerbait argi geratu bada, zera da, demokrazia formala bada, formak galtzeak demokraziaren gainbehera besterik ez dezakeela ekarri. Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Bi egun baizik ez ziren haren menpeko Ramirezek bigarren inarrosaldia eman zidanetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 330. orr.

Aurreneko sentimendu inarrosaldia igaro ondotik, senarrarekiko orain sentitzen duen amodioa handiagoa dela. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus