Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indartsu 1 izond indar handikoa.

Beste apaiza morroi garratz, garai, indartsu, aurpegiera kementsuko bat zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 79. orr.

Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 138. orr.

Bi zerbitzari garai eta indartsu. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 149. orr.

Gazte indartsu asko prestatu ziren lehiarako, haien artean Altzinooren hiru seme: Laodamante, Halio eta Klitoneo. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 40. orr.

Bere gerri buelta besarkatzeko bi marinel indartsu behar ziren gantz upel hura. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 72. orr.

Bat-batean, ama etsitua emazte indartsu bat, beste norbait bilakatu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 209. orr.

Ziklopeak askoz ere indartsuagoak ziren, eta kalte ugari egiten zieten etengabe. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 27. orr.

Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 203. orr.

Askea naiz, gorputzez eta arimaz, ez dut amarik behar, borrokak indartsu egin nau. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 296. orr.

Beso indartsu batzuen estutu isila, eta hortxe bukatuko zen dena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 179. orr.

Baina belarriak konturatu egin ziren esku indartsu batek haritz ateko aldaba jo zuela, birritan, barrura sartzeko presaz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 113. orr.

Lokomotor txiki baina indartsu batek kokatzen zituen bagoiak banan-banan zerraturaren zuloaren azpian. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 94. orr.

Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 69. orr.

Itsaso ezkutuaren igurtzi indartsuak kaietako arrastoak garbitzen zituen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 118. orr.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 172. orr.

Lasterketan ez dela beti bizkorrena nagusitzen, ez eta guduan ere indartsuena. Elizen arteko biblia   Koh 9,11

· Gaexento perratzaile beso-indartsuak ikusi zuen begi zoliez. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 7. orr.

2 ahalmen handikoa, ahaltsua.

Proiektore indartsu batzuez argiturik. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 14. orr.

Lanpara elektriko indartsu bat. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 245. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Euskalkiak aberastasuna direla, hizkuntzaren altxorra direla, euskara natural, fresko, bizi, indartsu eta gihartsu direla. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 48. orr.

Euskara indartzeko beste tresna indartsu bat, eskola da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 0. orr.

Orain garai hartan baino auto gehiago dago, eta handiagoak, indartsuagoak eta politagoak dira. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 41. orr.

Hiri handi eta indartsuetan. Elizen arteko biblia   1 M 5,26

Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 21. orr.

Sanzek azaldu zuen Acciona salerosketa egiteko aukerarik onena zela, «konpainia indartsua delako, eta Nafarroan eta sektorearen barruan gelditzeko asmoa duelako». Berria - Ekonomia   2004-11-11

Dakien gizartea da indartsuena une honetan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 18. orr.

Talde indartsu horien esanetara. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 119. orr.

Estatu Batuak izan ziren gerrak suntsitu ez zuen herrialde industrial indartsu bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 93. orr.

Zibilizazio bat indartsua baldin bada, osorik betetzen du gizona. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 88. orr.

Etsaia gu baino ainitzez indartsuago duk eta ahal guziak eskuetan dizkik. Herria   2003-03-10

Oso ondo daki eskandalua arma indartsua dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 26. orr.

Katapulta indartsuetatik irteten diren jaurtigaiak bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 413. orr.

3 eragin handikoa; ondorio nabariak dituena. ik bortitz.

Burbuilen barruan, alkohol indartsu bat zegoen ezkutatua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 187. orr.

Pontxe bero indartsu gozo bat hartzera gonbidatu zituen denak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 271. orr.

Botika indartsuak datoz hamar urteotan alzheimerraren aurka. Berria - Gaiak   2006-01-22

Droga edo sendagai indartsu bat eman zaie. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 114. orr.

Pozoirik indartsuena bezain hilgarria. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 99. orr.

Klitoria dela emakume anatomiako plazer eragile indartsuena. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 227. orr.

Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu [...] eta pasiorik indartsuenak, sutsuenak, hezeenak eta atsegingarrienak iratzartzeko gai da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 227. orr.

Mikel Strogoffek zaldiak aurrerago joan daitezen ahalegindu da zartailu ukaldi indartsu bat joaz; baina uko egin haiek. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 150. orr.

Bultzada indartsu bakar batez. 11739

Zeinek askatu ahalko zuen estutze indartsu hartatik? Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 172. orr.

Nire zakilak tentetze indartsu eta iraunkor batez erantzun ziean. Aitor Arana   «Onan» - 63. orr.

Baina hotsak ez ziren Merryk aurreko gauean entzun zituenak bezain indartsu eta garbiak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 84. orr.

Txirrin hots indartsu, luze, sarkor bat entzun da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 155. orr.

Botere indartsu baten hegalpetik kanpo. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 316. orr.

Nik gauza gogor eta indartsu bat sumatzen diat nigan, hemen barruan... ez zekiat nola azaldu. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 133. orr.

Arrazoi indartsu hori zein izan zen, bada garaia horixe jakiteko. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 154. orr.

Ikerketa programa indartsu baten alde. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 18. orr.

Poztasunetik sortzen den Desira, besteak beste, indartsuagoa da Tristuratik sortzen den Desira baino. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 413. orr.

Gorputzak babes-mekanismo indartsu bat duela proteina arrotzak suntsitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 204. orr.

Grina indartsuak gizonaren jabe egiten dira, baina ez luzaroan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 79. orr.

Fusio-bonba baino mila aldiz indartsuagoa. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 222. orr.

Ontasuna indartsua da, indarrik ez duenean! Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 45. orr.

4 (adizlagun gisa) ik indartsuki.

Hobe da indarge hasi eta indartsu amaitzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 102. orr.

Ezinduaren eta ahularen ondoan osasuntsu eta indartsu sentitzea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 52. orr.

Esku bakar batekin bulego guztia desegiteko bezain indartsu sentitzen zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 131. orr.

Itsas aldetik haizea indartsu zetorren. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 58. orr.

Ibaia indartsu eta lohi zetorren gauaren ilunean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 185. orr.

Mikel Strogoffek indartsu estutu zuen bere bidelagunaren eskua, baina erantzunik ez zion eman. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 376. orr.

Telefonoak jo du orduan, indartsu. Iban Zaldua   «Traizioak» - 82. orr.

Dumbledorek sudurretik arnasa hartu zuen indartsu, sakelatik urrezko erlojua atera eta aztertzen zuen bitartean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 17. orr.

Badakigu ezin dugula irabazi, baina indartsu borrokatzera jotzen dugu beti. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 53. orr.

Haiek barne-merkatu azkenik bateratua ematen baitzioten indartsu hazten ari zen industriari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 31. orr.

Irritsa hain indartsu berpiztu zitzaion non min egiten baitzion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 239. orr.

Estatuek indartsu diraute, baina Estatuaren zentzuak ez, Estatu-Nazioa soberan dago. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 18. orr.

Zenbait adituk klima aldaketarekin lotu izan ohi dute malaria Afrikan berriro ere indartsu zabaltzea. Berria - Gaiak   2006-03-21

Langarrak, euri sarri bihurtzen ari baitzen, gero eta indartsuago jotzen zuen kristalen kontra. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 180. orr.

Gipuzkoan zegoen, eta dago, euskara indartsuen. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aurkari indartsua (17); bezain indartsu (32); bezain indartsua (45); fisikoki indartsua (6); gazte indartsu (7); gizon indartsu (12); gizon indartsua (17); hasiera indartsua (6); indartsu ari (12); indartsu aritu (18); indartsu aritu zen (6); indartsu dabil (6); indartsu dago (28); indartsu dagoela (19); indartsu daude (7); indartsu egin (14); indartsu ekin (13); indartsu hasi (23); indartsu ikusi (7); indartsu ikusten (15); indartsu izan (8); indartsu jarraitzen (8); indartsu sartu (10); indartsu sartu zen (6); indartsu sentitzen (13); indartsu zegoen (7); indartsua baita (9); indartsua izan (35); indartsua izango (6); indartsua izatea (7); joko indartsua (7); oso indartsu (64); oso indartsu dago (11); oso indartsu dagoela (6); oso indartsua (63); talde indartsu (26); talde indartsu bat (8); talde indartsua (88)

indartsua izan behar (6); oso indartsua da (19); oso indartsua izan (7); oso talde indartsua (13); talde indartsua da (17); talde indartsua du (8); talde oso indartsua (6)

ahots indartsuz (6); askoz ere indartsuagoa (6); askoz indartsuagoa (8); askoz indartsuagoak (7); bera baino indartsuago (8); esku indartsuz (9); euro indartsuak (10); gero eta indartsuago (27); gero eta indartsuagoa (13); indartsuago aritu (6); indartsuago dago (7); indartsuago egiten (8); indartsuago sentitzen (8; indartsuak izan (8); indartsuaren aurka (12); indartsuen aurka (6); indartsuenaren legea (9); inoiz baino indartsuago (14); ni baino indartsuagoa (7); oso indartsuak (19); talde indartsuagoa (8); talde indartsuak (19); talde indartsuen (10); talde indartsuena (17); talde indartsuenak (15); talde indartsuenek (10); talde indartsuenen artean (6); talde indartsuenetako bat (7); talderik indartsuena (17); txirrindulari indartsuena (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus