Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indigena (orobat indijena g.er.) 1 iz herrialde bateko bertatiarra den pertsona.

Munduan, 300 milioi indigena inguru bizi dira, 70 herrialdetan banatuta. Berria - Gaiak   2004-02-26

Agintariak indigenak kanporatzen hasi zirenean. Berria - Gaiak   2004-07-22

Birjinitate kulturala galdua ez zuen indigena baten eran. Itxaro Borda   «%100 basque» - 116. orr.

Amazoniakoak diruditen indigenak. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 65. orr.

Indigenez ari garelarik ez gara politikaz ari, antropologiaz baizik. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 92. orr.

Justiziak lurren jabe izateko eskubidea aitortu die Nama indigenei. Berria - Gaiak   2004-02-29

Mexikoko indigenen zapalkuntza. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 109. orr.

Mexikar indigena batzuen ahotik jasotakoa. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 15. orr.

Lurralde haietako indigenen osasun-egoera. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 167. orr.

Marokon, esaterako, amazigh kulturako indigenek arabiar izenak jarri behar izaten dizkiete euren seme-alabei. aborigenak babestea eta indigenen parte-hartzea sustatzea, haien egunerokoan eragina izan zezaketen gobernu eztabaidetan. Berria - Gaiak   2004-02-26

Nahiz eta Australiako biztanleen %2,1 bakarrik izan indigena, espetxean dauden %20 aborigenak dira. Berria - Mundua   2004-02-17

Gezur horietako bat -diot- euskaldunak/-ok Europako azken indioak edo indigenak direlako/garelako ixtorioa da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 67. orr.

Indigenak garenez, bestalde, ez gara agertzen ikerketa sozio-ekonomikoetan. Berria - Gaiak   2004-04-13

Gaur egun, "garapena" esanez gero edozein gauza uler dezakegu ia-ia; bai azpiegitura handi bat eraikitzea bai indigena masai batek sakelako telefono bat izatea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 43. orr.

Zein da emakumearen rola indigenen aldeko mugimenduan? Berria - Gaiak   2004-04-13

Indigenen hizkuntzak «gutxietsita» daudela salatu dute. Berria - Gaiak   2004-05-22

Indigenen Kontuetarako Nazio Batuen Foroa biltzen den hirugarren aldia da aurten. Berria - Gaiak   2004-05-22

Indijenen arte eta kulturarekin loturiko ondasunak saltzen dirutza handiak eskuratzen ditu urtero Australiak. Berria - Mundua   2004-02-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina inozentziaren abantaila ez zitzaien pobreei eta indigena izaerakoei nehondik ere aplikatzen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 70. orr.

Gobernuak hartuko ditu orain arte ATSICenak ziren egitekoak, baina, horretarako aukeratutako indigena talde baten laguntza izango du. Berria - Gaiak   2004-04-17

Kolonbian indigena talde asko desagertzeko arriskuan daude, gatazkaren erdian harrapatuta. Berria - Harian   2006-04-20

Ona-k Suaren Lurraldea artxipelagoko indigena herrietako bat ziren. Berria - Gaiak   2004-09-01

3 izond herrialde bateko bertatiarra dena.

Haur indigenek nekez izaten dute euren hizkuntzan ikasteko aukera. Berria - Gaiak   2004-05-22

Brasilpeko lurraldean multinazional ustiatzaileren batek [...] mehatxaturik dauzkan lurretan jaioa den emakume "indigena kaingang" bati. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 255. orr.

Alkandora eta galtza zabal haiek ongi ematen ziotela zamaketari indigena bati, baina ez berari. Talde-kontzientzia dugu, beste hainbat gizatalde indigenak bezala. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 200. orr.

Etiopiako eta Sudango komunitate indigenak baztertuta daudela salatu dute batzarrean bildutakoek. Berria - Gaiak   2004-05-22

Komunitate indigena zapatistek beren buruak gobernatzeko erakundeen moldaketa. Berria - Mundua   2004-08-12

Inuiten, samien eta Artiko inguruko beste herri indigenen ordezkariek Kyotoko Protokoloa sinatzeko exijitu zioten atzo Estatu Batuetako Gobernuari. Berria - Gaiak   2004-11-13

Herri indigenen bizi-kalitatea hobetzeko. Berria - Gaiak   2004-05-22

Herrialde indigenek eta beren komunitateek eta tokian tokiko beste komunitateek funtsezko lana dute ingurumenaren antolaketan eta garapenean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 123. orr.

Rasur jainko indigenaren gainean izango da obra hau. Berria - Kultura   2004-08-21

On eta gaiztoen, bizien eta hilen patuak berdintzen dituen fatalismo beltz hori ez zaio zor Mexikoko kultura indigenaren eraginari soilik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 15. orr.

Hizkuntza indigenak. Berria - Gaiak   2004-05-22

Lehen aldiz, komunikabide indigenek martxaren informazioa eman ahal izango dute. Berria - Mundua   2004-09-14

Chiapasko estatuan zapatistek eremu indigena autonomoak sortu dituzte. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 132. orr.

Tarcila Rivera Peruko Kultura Indigenen Zentroko burua da. Berria - Gaiak   2004-04-13

Eskubide eta Kultura Indigenen Legea onetsia. Berria - Mundua   2004-08-12

NBEk antolatutako Herri Indigenen Hamarkadari amaiera eman zitzaion atzo. Berria - Gaiak   2004-08-10

Herri Indigenen Eskubideen Nazioarteko Aldarrikapena tresna garrantzitsua da. Berria - Gaiak   2004-11-26

Conaie Ekuadorko Nazio Indigenen Konfederazioko presidentea da Macas. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 92. orr.

Kolonbiako Indigenen Erakunde Nazionala 1982an sortu zen. Berria - Mundua   2004-09-14

Afrika Hegoaldeko Gutxiengo Indigenaren Aldeko Erakundeko (WIMSA) kidea. Berria - Gaiak   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzagi indigenak (5); emakume indigena (4); emakume indigenek (4); haur indigenek (8); hegoaldeko gutxiengo indigenaren (3); herri indigena (8); herri indigenak (8); herri indigenek (11); indigena talde (5); indigenak bizi (4); indigenek osatzen dute (3); komunitate indigena (3); komunitate indigenak (3); milaka indigena (4); presidente indigena (3); salatu dute indigenek (4)

emakume indigenen (5); gobernuak indigenen (3); haur indigenen (6); herri indigenen (41); herrialde indigenen (7); indigenen ahotsa (3); indigenen alde (8); indigenen aldeko (14); indigenen arteko (7); indigenen egoera (6); indigenen eskubide (3); indigenen eskubideak (10); indigenen eskubideei (4); indigenen eskubideen (10); indigenen hizkuntzak (3); indigenen konfederazioak (4); indigenen konfederazioko (7); indigenen kontinente (3); indigenen kontra (3); indigenen kontuetarako (5); indigenen lur (3); indigenen lurrak (5); indigenen lurretan (4); indigenen nazioarteko (3); indigenen ordezkariak (3); kolonbiako indigenen (4); kultura indigenen (6); nazio indigenen (7); nazionalitate indigenen (3); traidorea da indigenekin (3)

ekuadorko nazio indigenen (7); ekuadorko nazionalitate indigenen (3); herri indigenen aldeko (4); herri indigenen eskubide (3); herri indigenen eskubideak (3); herri indigenen eskubideen (3); herrialde indigenen aldeko (3); indigenen alde egiteko (3); indigenen aldeko erakundeak (3); indigenen eta nekazarien (6); indigenen konfederazioko presidentea (3); indigenen kontinente arteko (3); nazio indigenen konfederazioko (6); nazionalitate indigenen konfederazioak (3)

herri indigenetako (8); herri indigenetan (4); herrialde indigenetan (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus