Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infernu (orobat ifernu g.er.; Hiztegi Batuak ifernu baztertzen du eta infernu erabili behar direla adierazten) 1 iz kristau erlijioan, kondenatuak betiereko zigorra hartzen duten lekua.

Eta Danteren infernuko zein zirkulutan eta zenbatgarrenean sartuko lituzkete gero ene errautsen errautsak? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 100. orr.

Hura infernuko deabrua balitz bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 625. orr.

Egun hartan bertan hil zen infernuko morroi eta ilunpetako seme zen gizon zital hura. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 870. orr.

Berak agintzen diguna egingo diagu, eta infernuko oinazeetatik libratuko dizkiagu geure arimak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 993. orr.

Irten zen infernutik, saiatu zen purgatorioa igarotzen, baina bere barruko infernuko sugar ikaragarrietan erre zen, paradisura iritsi gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 12. orr.

Aspaldi-aspalditik infernuko penak eta nekeak nozitzen dituen kriatura dohakabe bat. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 289. orr.

Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari? Elizen arteko biblia   Mt 23,33

Zuk munduan hainbeste gaiztakeria eta bekatu egin zenuelako, infernua merezi duzu. 12917

Mendearen bukaerarako infernuak, paradisuak, ardiak eta artzainak desagertu ziren, elizak hustu eta apez larderiadunak xuhurtu. Itxaro Borda   «%100 basque» - 67. orr.

Infernuraino segituko nizuke. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 28. orr.

Zeruak ez ahal nau zigortuko eta infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko ostatuan kontatu didatenarekin paper zuria belzteagatik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 153. orr.

Mundu guztiarekin larrua joz gero, bazoaz ala ez zoaz infernura? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 50. orr.

Paradisuko bidea infernukoa baino errazagoa zela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 180. orr.

Negozioarekin infernuraino jarraitzea beste biderik ez dut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 526. orr.

Zure laguna infernuko laugarren zirkuluan dago. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 59. orr.

Alak fundi eta infernu sakonera kondena dezala. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 81. orr.

3 grekoen mitologian eta Testamentu zaharrean, hilen arimen egoitza.

Ulises ez al zen, ba, infernura jaitsi bere adiskide Elsenor zenduaren itzalaren bila, lagunak, itzala eskuraturik, betiko atsedena izan zezan? Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 160. orr.

Infernu aldera laku batetik sartzeak, [...] bataioaren errito kristaua murgilduz egiteari bide eman zion. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 49. orr.

Greziar mitologian, Infernuko ibaietako bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 282. orr.

Alde banatan, urrezko eta zilarrezko zakurrak zeuden, Altzinooren etxea zain zezaten Hefesto infernuetako jainkoak eginak; zakur horiek hilezkorrak dira eta ez dira zahartzen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 34. orr.

-Ahal banu, bizia ere kenduko nikek, eta Hadesera (Infernuetara) bidali. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 58. orr.

Hades eta Persefoneren jauregira (infernura) jaitsi behar duk, Tiresias igarle itsuari etorkizuna adierazteko eskatzera. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 70. orr.

4 irud

Lau egun, Gernikako infernutik ateratzea erabaki zuenetik. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 11. orr.

Infernuan emandako lau aste. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 194. orr.

Bilbora itzultzea infernura itzultzea zen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 19. orr.

Infernu hartatik libratuko du, azkenik, soldadu talde batek. Berria - Kultura   2004-09-19

Eta gero... gero zerutik infernura! Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 18. orr.

Gau hartantxe, infernua hasi zen: organotxoak, bozgorailuak, eztandak, uluak, kantuak, ezkilak, txistuak, danbakoak, marruak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 102. orr.

Paradisua eta infernua, txanponaren bi aldeak ezagutu nituen den-bora gutxian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 157. orr.

Hiru gizonek infernu bana garraiatzen dute, eta guztiak infernu bakarra dira, eritasunak, miseriak, ezjakintasunak eta malurak bazkatzen duten infernu grekoa. Berria - Kultura   2004-06-16

Tortura izugarriak eragiten ditugula, infernuaren atari direla etxeotako sotoak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 353. orr.

Infernu batetik bertzera, Franco-ren haztaparretarik Frantses Estaduaren sare gaixtoetara, askorentzat hilobi bihurtuko zirenak, nun ez ziren Mauthausen-eko alanbre hilkorren barnetara igorriak... Herria   2003-11-06

Parabisua [Bali] ifernu bilakatu da : 190 hil, 300 bat kolpatu, haien artean ehun bat gogorki zaurituak, batzu hil-zorian. Herria   2002-10-17

Dachauko infernutik atera ziren herritar zenbait ezagutu ditugu halere 1945-1946ko urte haietan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 91. orr.

Bazekien hura zela "infernu naziaren zirkuluetako bat", hala adierazi du. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 248. orr.

Ni infernuan egona nauk, ez diat hara itzuli nahi. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 9. orr.

Ostera komisaldegian nintzela iruditu zitzaidan, berriro infernu hartan... Jokin Urain   «Errotarria» - 38. orr.

Bere haurtzaroa infernua izan zela aitortu zidan lagun batek. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 18. orr.

Hantxe bertan genuen guk nahiko infernu latza. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 14. orr.

Hitlerren infernutik, Stalinen infernutik, eta baita beste pare bat infernutatik ere pasea naiz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 122. orr.

Infernua bizi dugu eta infernuaren erdian bizi gara; bi modu daude infernurik ez bizitzeko: infernua onartu eta infernuko bihurtu, hala jokatuta ez baikara infernuan bizi garenik ohartuko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 100. orr.

Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 52. orr.

Itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 7. orr.

Ez zeru eta ez infernu, minaren sentipenak eta plazerarenak nahasten diren linbo badaezpadakoa begitandu izan zaio beti bizartegia. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 107. orr.

Marrorekin izan nuenak beste infernu bat piztu zidan barruan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 70. orr.

Izan ere, asteak ez dira zazpi egunekoak infernu honetan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 178. orr.

Atletico Madril Bigarren Mailako infernuan zebilenean. Berria - Kirola   2004-01-31

Alavesek puntu bakarrera du infernua, eta Athleticek hiru puntura. Berria - Kirola   2006-04-04

Zerbaitegatik deitzen diote [Paris-Roubaix] probari iparraldeko infernua. Berria - Kirola   2006-04-09

Zeru bakoitzak bere infernua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 311. orr.

5 (izenondo gisa)

Eta infernu hura, halarik ere, infernuago izan zitekeen -gaitz eta neke den arren halakorik imajinatzea-. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 608. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Oi Herio harro hori, zer festa duk antolatua heure infernu-zuloan, ukaldi odoltsu batez baituk hainbeste printze bet-betan kolpatu? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 229. orr.

Infernu-zulo guztietako ateak irekitzeko bidea eman zion Jexuxi. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 97. orr.

· Berak kontzentrazio-infernua ezagutu zuen soberan, erbesteratu baino lehen, Le Vernet d'Ariège eta Djelfa esparruetatik igaro zen eta. Berria - Kultura   2004-01-23

Baina garrantzitsuena mundu osoak kartzela-infernu honetan arreta jartzea izan da. Berria - Mundua   2006-01-03

8 infernuko izlag infernutarra.

Etsairen bat edo beste badaukak infernuko ontzi honetan, Sebastian. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 117. orr.

Eta garrasika hitz egin behar zenuen, mota guztietako karranka, burrunba eta txistuen artean, infernuko kakofonia zen hura. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 43. orr.

Infernuko etsai bi hainbeste aingeruz inguraturik... Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 100. orr.

Infernuko lana, horixe egin ditek alemanek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 187. orr.

Biluzik ikusi banu baino askoz gehiago zirraratu ninduen hiru kolore haien elkarketa ia infernukoak; infernukoak, ez dut beste hitzik aurkitzen hori adierazteko. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 94. orr.

Munstro ahoa zeukaten bi kapitxele beltzak gar bizien aitzinean nabarmendu ziren, eta infernuko bi zakur ematen zuten, sutan arnaska. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 216. orr.

9 infernuko hauspo eskusoinua.

Soinu txikiak edo infernuko hauspoak, iraultza bat sortu zuen erromerietan. Berria - Kultura   2004-01-31

Eta elizak infernuko hauspoari gogor erasoagatik, oinak dantzan sonujolearen inguruan. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 13. orr.

Gizarajo hura ez zen izan infernuko hauspoaren doinura dantza lotuan egiteagatik zigortu zuten bakarra. Berria - Kultura   2004-09-28

Eta Zumarragako aldean jotzera prestatzen ginen soinujoleoi hasi zituan apaiz alditxartuak infernuko hauspoa jotzen genuela esaten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 30. orr.

Zergatik uste duzue, bada, infernuko hauspoa deitzen zitzaiola eskusoinuari? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 27. orr.

10 ez zerurako ez infernurako

Garibai bere amonarekin oheratzen zelako omen dago haren arima ez zerurako ez infernurako. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus