Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intolerantzia 1 iz gainerakoen ideiak edo jarrerak errespetazen ez dituenaren jarrera.

Integrista islamikoen intolerantzia. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 77. orr.

EBn musulmanen kontra dagoen intolerantzia eta bazterkeria. Berria - Harian   2005-03-08

Zentzugabekeria, itsukeria eta intolerantziaren biktima izan direnak. Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Genetikaren bidea hartzea, bada, nirekiko, zera zen: uko egitea arrazoiaren lekuan intolerantzia eta fanatismoa ipintzeari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 47. orr.

Euskotarra, alegia, intolerantzian eta gogorrean jarrita, zeharo eta osotoro dela kastillanotzen. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 249. orr.

Espainiako Legebiltzarrak Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Intolerantziaren aurkako lege aurreproiektua onartu zuen herenegun. Berria - Kirola   2006-03-19

2 organismo batek janari edo sendagai jakin batzuk onartzeko gaitasunik eza.

Erretzaile ez izan arren besteen kea denbora luzez arnastu dutenen %17k ere glukosarekiko intolerantzia garatu dute. Berria - Gaiak   2006-04-09

Produktu batzuek (glutena, esnea, kakahuetea, etab.), pertsona zenbaitengan intolerantzia eta alergiak sorrarazten dituzten arren. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan) ik intolerante.

Intolerantzia jarrera oro baztertu eta neurriak hartzeko plana hitzartu dute. Berria - Mundua   2004-04-30

Intolerantzia izpiritu berberaren ekoizpenak dira Inkisizioa eta gurutzadak, eta Estatu-Nazioa. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

Arrazakeria, bazterketa, eta intolerantzia eredu berriak sortu dira eta gizartea ohartarazi behar dugu. Berria - Gaiak   2004-01-02

Intolerantzi historiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 362. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus