Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

intuizio (orobat intuizino g.er.) 1 iz senaren bidezko ezaguera edo hautematea, berehalakoa eta arrazoibideaz kanpokoa. ik sen1 4.

Senak gidatzen du, intuizioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Intuizioak ez dit huts egin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Intuizioak, ordea, ez dio askotan kale egiten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.

Intuizioari kasu egin zion zientzialaria.  Berria - Harian   2005-02-11

Horretarako nire intuizioan fidatzen naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Konfiantza falta dago norberaren intuizioan.     «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Ez da Makelele bezain indartsua, baina intuizio gehiago du.  Berria - Kirola   2004-06-20

Guk dugun Jainkoaren ezaguera intuitiboa da, edo intuizio hutsa, hau da, intuizioa baino ez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 54. orr.

Ikerketa sistematikorik egin nahi izan gabe, eta intuizio soiletik abiatuta, [...].  Berria - Kultura   2004-12-02

Gizakiaren ametsen hutsaltasunaren halako intuizio bat.  Berria - Kultura   2004-05-08

Analisi formaldatzaileak, [...] asimetria honen azalpen erraza eskaintzen du, gramatikalariek hizkuntzari buruzko intuizio zuzen bati men egin diotela onartuz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Haren intuizio zientifikoak huts egiten ez bazion, huraxe zen La Jollako neskarik motxin-beroena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Intuizioari lotutako nozio ilunek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Zer motatakoa da aprioriko intuizioa? ez-diskurtsiboa dela diote razionalistek: intuizio hura aipatzen dugunean ez gara ari arrazoinamendu-prozesu bati buruz, bitartekaririk gabe zerbait ezagutzen uzten zaigun gertakizun bakunaz eta zuzenaz baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Gai zen, intuizioz edo, edozein zenbaki handiren biderkatzaileak asmatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

Liburu bat editatu edo ez, intuizioz erabakitzen da.  Berria - Kultura   2006-04-14

Ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

2 pl

Gure intuizio gehienak ase gabe geratzen baitzaizkigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Garai berriek eskatzen dituzten desafioei aurre egiteko intuizio gidariak izan ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Asmamen handia behar da -maltzur-puntu bat, ia-ia-, sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

Anaia txikiaren nortasuna baieztatzen du Bigarren Erregela-k ere, Lehen Erregela-ko intuizio nagusiak berretsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Uste dut egon daitezkeela euskaldun batzuk nik liburuan agertu ditudanen antzeko intuizioak dauzkatenak, hizkuntzaren inguruan dauden diskurtso nagusien aurrean beren buruak identifikaturik ikusten ez dituztenak eta agian beste formulazio baten bila ibil daitezkeenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bat-bateko intuizioei ez omen zaie behar duten baino garrantzi gehiago eman behar.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 12. orr.

Inongo planik gabe, intuizioei edo unean uneko apetari jarraituz.     «Kuskue tanden», 2004 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik intuitibo.

Autoeraketa honen oinarriak hauek izan litezke, guztiak ere elkartearen ibilbidean intuizio mailan garatuak: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Garai hartan ez nuen artean ezagutzen enpresa-agirien anestesia-ahalmen izugarria, intuizio- zirkin oro eta asmamen-txinpart oro oztopatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

Intuizio kolpe baten zain zegoen.  Berria - Harian   2005-12-06

Baina horretarako jarrera berezia behar, aldez aurretik sumatutako intuizio-izpi bat...     «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Darabilten diskurtso dotorean intuizio-arrastorik ere ez duen jendea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Kalkuluz, halako errealitate batera iristen dira, non gauzek hala behar dutelako ebidentzia matematikoak muturrez mutur jotzen baitu sentsu-intuizioaren datu guztiekin. Zergatik kristautasunak, Jainkoa maitasun den judu-intuizioa onartu eta aldarrikatu ondoren, onartu ote zuen berriro horrekin bat ez datorren Jainko jeloskorraren judu-kontzeptua?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

5 intuiziozko ik intuitibo.

Esaldien intuiziozko antzekotasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Egia arrazionalaren eta intuiziozko egiaren arteko aldearen izaera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Ez direla nahastu behar intuiziozko ulermen hau eta geometria bera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Lege horiek konbinaketa erdi-enpiriko, erdi-intuiziozkoak dira, izatez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Oraindik orain egin diren aurreramenduek guztiz egiaztatzen dituzte bere garaian zientifiko baino intuiziozkoago ziren Filmologia eskolaren hipotesiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina intuizio (3); bere intuizioa (3); buruzko intuizioa (3); eta intuizio (3); eta intuizioz (3); intuizio bat (3); intuizio eta (3); intuizio hori (3); intuizioa eta (6); intuizioaren aldetik (3); intuizioren bat (3); intuizioz edo (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus