Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inuzente (58 agerraldi, 31 liburu eta 14 artikulu; orobat inuzent g.er.) 1 izond tolesgabea. ik inozente; inuxente.

Neskatila inuzent eta xalo batekin esposatzea lortu zuen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 97. orr.

Hain begirada goxo eta inuzentea zuen! hain berba leun eta faltsua! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 149. orr.

Bazekien maitasun hura ez zela inuzentea eta aldi berean ez zela haragizkoa. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 102. orr.

Edozer gauza esan, modurik inuzenteenean ere, eta irainduta sentituko zen berehala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 33. orr.

Egunik egun inuzenteagoa da koitadua. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 132. orr.

Ez nion behatu, nik inuzentarena jokatzen jarraitu behar nuen, ez ninduen nire aitorpenaren emaitza ikusteko irrikak galdu behar. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 203. orr.

Egizu orain inuzentearena! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 151. orr.

Eta urtero-urtero herriko inuzentea alkate aukeratzen zuten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 48. orr.

Eta inuzente honek zakur hori adiskide nuela pentsatzea ere. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 109. orr.

· 2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Eta Polly, berriz, ez gisa horretako aipamenak beti deseroso jartzen zutelako bakarrik, baizik eta, bere inuzentean, zuhurki, amaren tolerantziaren atzean zegoen asmoa asmatu zuela pentsatzerik nahi ez zuelako egon zen deseroso. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inuzente-itxurak eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 51. orr.

Hara bi belarri zuri eta begi beltz parea, mihi txiki bat ahotik aterata, inuzente aurpegitxo hori. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 134. orr.

Han bertan bukatuko dugu, Inuzente Egunean. Berria - Kultura   2004-12-02

4 (adizlagun gisa)

'Ni ez,' esan zuen Inazitok, inuzente. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 292. orr.

Zenbat denbora ibili ote zen Adan zorion harekin, erabat inuzente? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus