Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iparrorratz (orobat ipar orratz g.er. eta iparorratz g.er.) 1 iz iparraldea seinalatzen edo adierazten duen burdin atal imandu birakorra, hondoan haize-arrosa duen kutxatxo gehienetan kristaldun batean finkatzen dena.

Historiak irakasten digu iparrorratza aurkitu baino lehen lau aldiz saiatu zirela Afrikako itzulia egiten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 43. orr.

Iparrorratzak mundua zabaldu zuen, nolabait esateko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 59. orr.

Iparrorratzak unibertsoa ireki zuen; merkataritzak, aldiz, berori gizarteratu du. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 82. orr.

"Iparrorratza ekarri dut", esan zuen Mikelek esploratzaile jarrera hartuz eta bere motxilatik kutxatxo bat atereaz. planoa eta iparrorratza hartuta, hor abiatu dira lurralde miresgarriaren bila. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 143. orr.

Letoizko iparrorratz txiki bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 15. orr.

Inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Ez al zekizkien iparrorratzaren lau muturrak? galdetu zion. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 165. orr.

-Zuzenean iparraldera -esan zuen Ronek, aginte-koadroko iparrorratzari begira-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 63. orr.

Juanek esnatu orduko esan zuen bezala, iparrorratzean North East twenty one norabidea aurkitu, eta hari jarraitzeko eskatu zigun. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 170. orr.

Iman bat ipar orratz bati hurbildurik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 265. orr.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan, hots, ipar orratz ñimiñoak bezala jokatzen dute eremu elektriko batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 82. orr.

Gauza ezezagunez betetako kaos honetan funtzionatzen ez dakien iparorratz ero bat da egia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 178. orr.

Garai hartan, nabigatzaileak behartuta zeuden itsas bazterrari jarraitzera; horixe zen, nolabait esan, haien iparrorratza. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 31. orr.

Paperetatik irteteak, ordea, iparrorratzik gabeko marinel bihurtzen zuen askotan. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 15. orr.

2 irud ik ipar 3.

Ez zuen beste gairik izan, ahotik jaurtitzen zituen hitzek beti norabide bera hartzen baitzuten, deabruaren azpi-jokoak eta jukutriak iparrorratz. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 39. orr.

Susmoa bainuen aski nuela urrats bat haratago egitea, bihotzaren iparrorratzak markatzen zidan norabidean doi, zeru oskarbiko eguzki haiek guztiak neure egiteko... Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 140. orr.

SEPIri iparrorratza eman diote: pribatizazioa. Berria - Ekonomia   2004-12-18

Gure iparrorratz magnetikoa prezioen egonkortasuna baino ez da. Herria  

Halako lan bat noraezeko iparrorratza da, nora ezean ez ibiltzeko. Berria - Harian   2005-05-04

Martxoaren 7an galdu zuen iparrorratza, Racingen aurka Ronaldok min hartu zuenean, eta hiru txapelketako uretan ito egin da. Berria - Kirola   2004-04-13

Literaturaren gai klasiko eta betierekoak omen direnak dira liburu honetan ere ardatz, iparrorratz. Berria - Kultura   2004-01-24

3 (hitz elkartuetan)

Beste eskuan, berriz, gaileta bat zeukan, iparrorratz-kutxaren ondoko apal batean kokatutako kafe kikaran busti berria. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus