Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iraitzi (orobat iraizi), iraitz, iraizten 1 du ad jaurtiki, bota.

Promes egin baitu ez duela kanpora iraitziko ate joka datorkionik inor. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 158. orr.

Enplegatu azal-ilunak euren lanpostuetatik iraitzi zituzten eta inork ez zien beste lanik eman nahi. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 266. orr.

Senarraren etxekoek iraizi egin zuten etxetik eta ondasun guztiak kendu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 98. orr.

Spinoza hiru bider izan zen gizaki: pertsona zen aldetik lehena, judua zelako bigarren […] eta, hirugarren, sinagogatik ere iraitzia zuten. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 139. orr.

Askotan eragileak hil egin zituzten (Ariztimuño eta Lauaxeta fusilatu egin zituzten) eta beste batzuetan kartzelan sartu edo erbestera iraitzi. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 323. orr.

Kromatozko herdoil–aurkakoak eta amonio kloruroak, denboran atzera iraitzi ninduten eztandan, 1946ko urtarril gogorreraino. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 203. orr.

Aurretik teila horien barruko aldea pikearekin ondo igurtziko da, ura iraitz dezaten. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3350. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 31. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gurdi ttipi bat pasatu zitzaien aitzinetik, eta haiek zeuden tokitik harri iraitzi baten heinean edo, baratu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 268. orr.

3 gorputzetik kanpora jaurtiki.

Lehorreko animalietan, enbrioiak ezingo luke bizirik iraun kanpoko ingurune gogorrean, eta arrautza formako bere espazio-ontzian iraitzi behar izaten da mundura. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 270. orr.

Tututzat du bere burua, hots, jan eta iraitzi baino ez du egiten. Berria - Kultura   2004-12-22

Gorotz batzuk iraizten ditu lurrera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 109. orr.

Gernuan iraizten dira hondakinok. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

Kutsatu eta hiltzen ez diren hegaztiek, hamar egunez iraizten dute birusa, ahotik eta gorotzetan. Berria - Gaiak   2004-01-28

Edandako ardo bolumenaren ia berdina baita iraizten den gernua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 197. orr.

Larru-zulo sakonetarik iraizten zen hizkuntzaren, lurraldearen eta etorri sozialaren gutxiestea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 218. orr.

4 erauzi.

Jean Etchepareri Nietzschek iraizi omen zion errotik, Seminarioan lehendik kordokatua zuen fedea. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus