Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irakin, irakiten (orobat erakin g.er.) 1 du ad isurkari bat, beroaren eraginaz bere barnean sortzen eta azalean lehertzen diren lurrin burbuilez inarrosia gertatu.

Ura iragazi eta irakin beharko dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Ura irakiten jarri kobrezko ontzi batean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Ur pixka bat irakin eta eskua bete irin bota.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 308. orr.

Irakiten hasi zen oilo-salda, lehenengo suan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Urak irakin egiten du erradiadore batzuetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Hartu arkume onena; gero, pilatu azpian egurra, irakin dezala borbor, hezurrak ere ongi egosteko.  Elizen arteko biblia   Ez 24,5

Kanilatik ura hartu genuen, tea eta kafea egin, esnea irakin eta kafearen ordua zenerako mahaia jarri genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Kafeak irakin egin du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Karlosen telefono zenbakia markatu du sukaldetik, mikrouhinean kafesne batek, berotu baino, irakin egiten duen bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 103. orr.

Potasako xaboiz irakindako uretan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Sua handitu zuen Ruche jaunak, eltzekoak irakiten jarrai zezan, eta azafraia bota zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Kea irteten zaio sudurretik, borbor irakiten dagoen pertzetik bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 41,12

2 dirakien uretan eduki.

Berak esan zuen nire begiak uretan irakindako arrautza ematen zuela, baina morea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.

Azpiko arropa irakin eta aniletan pasatzen zuen, ondorio txarrik gabe sukarra joan zedila errezatuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.

3 hartzitu.

Goizean goiz ardogilearekin joana zen hara, ea irakiten hasitako bi kupelekin zer egin zitekeen aztertzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

Gero barriken betetzea mimurreta deitu arno ezti saltsa hortaz... zenbait egunez behar zuten irakin edo fermentatu, taulez eta hagez behar bezala puntzuindaturik edo sustengaturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Aski izanen da euri zaparradaren batek bustitzea zimaur hori, irakiten hasi eta bere kaka-lurrunetan irentsita gera daitezen betiko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

4 irud

Itsasoa irakiten ari zela zirudien, borborka, aparra zeriola.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 85. orr.

Odol gazteak berez diraki.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Odola irakiten jarri zitzaidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Haren borondatea bizia zen eta tematia, eta haren lasaitasuna asaldakaitza, baita gizon bat etsia hartzeko zorian edo odolak irakin beharrean jarriko zuten egoeretan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Haragiak bortitz irakin zidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Horretan pentsatzen duen bakoitzean irakin egiten dio barrenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Irakiten dut barrua, atsekabe-egunak heldu zaizkit.  Elizen arteko biblia   Jb 30,27

Harryk burua irakiten zuen eta adore gabe sentitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Irakiten zegoen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 207. orr.

Buruan ideia bat zuela beste guztien gainetik, ideia bat gorde ezinik eta irakin beharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

Dena jakin usteko ezjakin arrunt pedanteen kontra irakiteraino asaldatzen zena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Ikasia nuen haren ondoan egoten garai bateko gorrotoak barnean irakin gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

Amorruak irakinda neukan barrua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

Bazen zerbait Henneren barruan irakiten zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Jakin-minak irakiten nengoen zer ote zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Bihotza borborka du desiraz irakiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Naturaren kontrakoa da irakiten ari den pasioari ur hotza botatzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.

Joanes Haroztegirekiko aferak bizi-bizi zirakien, eta kontrako epaia emana zioten Lapurdiko nahiz Bordeleko epaileek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Lurra, eurite handiak usteltzen duenean, harrez irakiten ikusten dugunez gero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Zure potxotxa irakiten dago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

5 (era burutua izenondo gisa) dirakiena; irakin duena.

Ur xorta irakin hura berehala horma puska bihurtu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Borborka ari zen ontzitik ur irakina bota baitzion gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.

Eta bihotzak bor-bor egiten dit ur irakinak bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

Horietan ikatz piztua aurkitzen da, ur irakinaren antzera borboka dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Te-ontzia erotu egin zen eta ur irakin txorrotadak botatzen zituen alde guztietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Teontzi urdin bat esku batean eta eltze bat ur irakin bestean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Gorputz osoa ur irakinean errea zuela irudi zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.

Hurren azala, ur irakinetan egosita, pixa errazteko onuragarria da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Ur irakinetan botatako dilista-ale bakan murgilariak balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ur irakinezko iturburu bikainak sortzen ziren han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Alkohol irakinaren usainak hartuak zituen bazter guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Eros ezazu laurden bat esne irakin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Horrela babesteko koipe irakinaren zipriztinetatik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Lapurrak jaitsi ziren banaka-banaka tximiniako zulotik, eta denak olio irakinetan kiskalduta gelditu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Negu hotz hartan eta, bertzenaz ere, tenore hartan, barnearen pixteko, edozein edari irakin on zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Berun irakinez beteriko pertz batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Niri, batez ere, perretxikoz, arrozez, tipulaz, porruz eta piperrez beteak gustatzen zitzaizkidan, tartean arrautza irakin gorringo-bigunak zituztela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

· Horko jendeek aurpegia burdin irakin batekin markatua dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Almadiapean, ur irakina ari zitzaigun bultzaka.  Berria - Harian   2005-03-24

Aire irakinezko bafada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Maitasun irakinaren adierazpenekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

Gaztaroko berezko izaera irakin eta izpiritu kezkatsuagatik. sekulako hustualdia eman nion neure barru irakinari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

6 (era burutua izen gisa) ik irakinaldi; irakite.

Norbaitek gorputzean sukarraren irakina hartzen badu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.

Ezin diozu deitu maitasun; zeren zure adinean odolaren irakina bezaturik baitago, apala da, eta zentzuaren meneko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

Hizketan ari zenak ezin zion eutsi barneko irakinari haserrearen haserrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Horrek berriz ere bizkortu zuen plazaren irakina.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.

Ez zuen ezer ikusten; hala ere, lurra irakin-borborrez beterik zegoela iruditu zitzaion, euria egin eta harrez pikortatzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

7 irakitan ik irakitan.
8 ur irakinaren froga

Turingiarren legearen arabera, adulterioz salatutako emakume bat ez zuten ur irakinaren frogara kondenatzen, salbu eta haren defendatzailerik aurkezten ez bazen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da, suaren eta ur-irakinaren frogei eta armen zori ezustekoari Jainkoaren epai deitzen zitzaion garaikoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Hortaz, hauxe diot: garai hartan, borroka bidezko froga eta burdina goriaren eta ur irakinaren froga erabiltzen ziren gorabeheretan, hain zetozen bat legeak ohiturekin, non legeok ez baitzuten bidegabe askorik egin, nahiz berez bidegabeak izan; ondorioak kausak baino errugabeagoak izan zirela; ekitatearen kontra zihoazela, baina eskubideak zapaldu gabe; zentzugabeak izan zirela, tiranikoak baino gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus