Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakinaldi iz zerbaitek irakiten duen denbora eta aldi bakoitza. ik irakin 6.

Irakinaldiaren burbuilak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 40. orr.

Lehen, hotzikarak sentitzen hasi naiz; orain, aldiz, halako irakinaldi bat heldu zait matelezurretara. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 255. orr.

Bere gaztetasunaren berezko irakinaldiaren ondorio. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 274. orr.

Ikus dezagun gainez egin arteko irakinaldia duzun, ninitxo. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 155. orr.

Imazi irakinaldi bat falta zaio indarkeriaren amaierari buruzko eztabaida lideratzeko. Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Irakinaldia igaro eta ehunka emakume alarguntsa gelditu ziren. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 120. orr.

Kafe-hautsa, ura eta azukrea ibrik izeneko ontzi berezian jartzen dira [...], hiru aldiz irakinarazten zaio, eta irakinaldi bakoitzean kafea ontzitik ihes egin nahian hasten denean sutatik kendu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 187. orr.

Interes partikularren barne-irakinaldiak baretu eta gidatu ahal izateko. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus