Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iruntzi 1 iz ifrentzua.

Gauza orok du bere iruntzia, bere ifrentzua, bere alderdi ezkutu edo sibilinoa. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 102. orr.

Lelo honetan maisuki biltzen dira tradizioaren aurkia eta iruntzia: memoria eta eredu literarioak («oro errana da»), eta transgresioa edo urratzea («baina ez nik»). Berria - Kultura   2006-03-28

· irud. Urrundik nentorren, desterruaren iruntzi mingarritik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 42. orr.

2 iruntzi(e)tara ifrentzuz.

Ni beste batzuek naute gehiago kezkatzen, hitzak, galtzerdiak nola, iruntzietara jarri eta hala, naturaltasun osoz ematen (eta luze gabe han-hemen errepikatzen) direnean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 149. orr.

Kontrolari, lobotomizazioari ihes egitea da iruntzietara idaztea. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 59. orr.

Laster iritsi da, ez iritziak aldatzera bakarrik, baizik interesen arabera kontzeptuak berak nahierara erabiltzera, modu batean ala kontrarioan, hemen bat baztertuz, han bestea iruntzitara maneiatuz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus