Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzarri1, itzar, itzartzen (216 agerraldi, 58 liburu eta 8 artikulutan) 1 da ad esnatu. ik itzartu; iratzarri.

Hurrengo goizean, ohi ez bezala, goiz itzarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.

Hurrengo goizean ezkor itzarri zen, eta goiz gainera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.

Hamaikak aldera itzarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Baina printzesa ez zen itzarri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

Ordu laurdena besterik ez nuen egin lo, lepagogortuta itzarri nintzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Zakurra ere itzarri da, eta aztarrika ari da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Nola esango genuke... barruan daramagun animalia itzarri da aurrena, gu ondoren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 28. orr.

Ia lozorroan zegoen gizona itzarri-edo egiten da, eta aurrena grogi samar marmarrez "e?, e?" galdetu ondoren, "bai, bai; bai" erantzuten du, aztoratuta baina bizkor.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 111. orr.

Itzarri zenean beste saialdi bat egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

-Baina zertan ari zara? -botatzen dio Martak, bat-batean itzarri eta bere erdi-biluztasunaz izuturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

Ni haren ondoan geratu nintzen beilan, noiz itzarriko zain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

Itzarri berria zegoen, ezagun zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Amets-lilura hartatik itzartzean purruskatua nuen bihotza, lur joa bizi-gogoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Ez dezagun horrelakorik sinets; ameskeria horretatik itzarriak gara dagoeneko, eta ateismoa da arrazoitzen dakien jende ororen sistema bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Goizean goiz lokartu nintzen eta, itzarritakoan, tristura sakona sentitu nuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Itzarritakoan, Pesk hirian zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 128. orr.

Itzarri, mesedez, itzarri!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 88. orr.

Esna, itzar zaitez, Debora, itzarri, esnatu, kanta ezazu!  Elizen arteko biblia   Epa 5,12

2 irud/hed

Baina eguzkia gordetzen delarik, beirak eta kriseiluak pizten direneko, hiria itzarri egiten da, biziaren dardara hautematen da nonahi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Nigan lo zegoen mundu oso bat itzarri, piztu eta irakiten zait oroimenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 191. orr.

• 3 du ad

Kokotsak bularra ukitzen duela egon da lepoko minak itzarri duen arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Liluramendu hartatik soil-soilik kafeteraren ziztuak itzarri ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.

Gure ama itzartzen zuen doilorkeria latzak aurpegiratzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

Baina nire anaiak ez ninduen inoiz bakean uzten bere istorio haiekin, eta aldiro itzartzen ninduen berriketan jarduteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Ez zintudan itzarri nahi -esan zuen etxekoandreak-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Artegatasun itzarri horren ezinegonean kulunkan nengoela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Uda hurbildu ahala, arratsaldeak luzatu ahala, hondartzatik paseatu eta putzuan aztarrikatu bitartean, itxaropentsu eta itzarrien baitan irudipen arraroenak jaio ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 131. orr.

5 itzarririk adlag itzarrik, esna.

Ez naiz segur itzarririk egon ote nintzen denbora osoan. Loak hartu gabe iragaten zituen gauak oro, begiak erdi hertsirik, edozein zaratots edo marruma entzun bezain pronto itzarririk, erne, ohoinak zitezkeelakoan gaueko mamuen zelatan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 170. orr.

Gure aita bere seme guztien etorkizunaz kezkatzen zen eta, gauaz itzarririk, amari esaten zion: "zer eginen du Ginok?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.

6 itzarrita adlag itzarrik, esna.

Haren argi ahula besterik ez geneukan, eta nik, tarte bat neramanez itzarrita, gauzen soslaiei behinik antzematen banien ere, Oriol esnatu berriarentzat dena izango zen ilunpe beltz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

Pauli bere txokoan mugitu eta burua altxatu zuen, itzarrita.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat batean itzarri (3); batean itzarri (7); batean itzarri eta (3); ere itzarri (3); eta itzarri (6); eta itzartzen (3); itzarri borondatezko (3); itzarri da (5); itzarri egin (3); itzarri egiten (5); itzarri eta (7); itzarri nahi (7); itzarri nahi ez (6); itzarri naiz (3); itzarri nintzen (10); itzarri orduko (4); itzarri zen (7); itzartzen dira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus