Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

izkiriatu (508 esaldi, 49 liburu eta 52 artikulutan; orobat iskiriatu g.er., izkiribatu g.er., izkribatu g.er. eta ixkiriatu g.er.; Hiztegi Batuan izkiriatu agertzen da) 1 idatzi.

Otoitz-liburua barkatu zidaten, imaia guziak bereizirik: gibela xuria zuten guziak kanpora, haietan izkiria ez nezan norbaiti ene berrien heltzeko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 14. orr.

Izkiriatzen ere ez dakite eta eguneroko lanendako gerletan irabaziak dituzten esklaboak dituzte erabiltzen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 29. orr.

Batuketak eta kenketak egiten eta bere izena izkiriatzen ikasia zuen bere baitatik. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 40. orr.

Berri haiek frantsesak ziren, baina ostoaren bestalderdian, alemanez izkiriaturik, sekulako mehatxuak baziren presoen biziaren kontra deusik egin ez zedin. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 132. orr.

Eskuz izkiriatuak ziren, letra handi zuzenetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 105. orr.

Han gure letretarik arras ezberdinak diren hizkiz da izkiriatzen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 58. orr.

Valmont jaunak gehitu omen die bere eleei gutun parrasta bat, emakume horrek eta berak egunean-egunean elkarri izkiriatuak zizkioten gutun multzo bat osatzen zutenak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 513. orr.

Aski ardura izkiriatzen genuen elgarri. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 19. orr.

Hara hemen nagoela anaiok Jerusamelen zuei izkiriatzen eta erregutzen ez dezazuen gehiago bekaturik egin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 154. orr.

Gero izkiria ezak gutun bat, gure Ánimas honetan ontziratu hintzanez geroztikoak azalduz. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 113. orr.

Zuk sinetsi ala ez, liburu bat izkiriatzen ari naiz. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 72. orr.

Olerki batzuk izkiriatzen nituen, errimatuak, frantsesez, euskararekin topo egin aurretik. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 282. orr.

Hiru testu hauek gure historia hurbilaren une ezberdinetan izkiriatu ditut. Itxaro Borda   «Hiruko» - 157. orr.

-Eskritura sainduetan izkiriatua da: "ez da sehirik bi nagusiekikoa egin dezakeenik" -aitatxi Migel, Agaramonteko etxeaz mintzo. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 238. orr.

Xinatarrek, beren arbasoen izenak, zur peza batzuen gainean izkiriatzen dituzte. Herria   2004-04-08

Komuneko paretan izkiriaturik aurkitu dudan ene poema. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 199. orr.

Jainkoa eta Euskal Herria goresten duten idazki hunkigarriak, euskara erretxean izkiriatuak. Herria   2003-03-10

Buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 25. orr.

Erraldoiek pago eta haritzetan izkiriatutako letrak begien parean zeuzkan orain. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 330. orr.

Behar ditiat segidan egungoak izkiriatu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 159. orr.

Geroago haren bizia izkiriatuko da. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 121. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Senarrarengana hurbildu zen eta paper izkiriatua esku artetik kendu zion jostalari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 138. orr.

Senarra zain-zain zegoen, eskuak paper izkiriatura atxiki-atxikita. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus