Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakin1, jakiten 1 du ad zerbaiten berri eskuratu edo izan.

Nola jakin zuen Tomen helbidea?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Elias Elortzaren deitura jakin zutenean, bazela berekin ere Elortza izeneko bat esan zioten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Nola dakizu ni ez naizela kriminala?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Gauza asko jakin nahiko dituzu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 179. orr.

Ongi zekiten hori etxe hartako emakumeek, eta haurrek ere bai.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 19. orr.

-Ofizio asko dakizkizu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 152. orr.

E, e, jakin duzue berria?, entzun genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 100. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Berri kezkagarriak jakin ditut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Harengandik jakin nuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 113. orr.

Ezaguera zuenak jakin zezan ongia gaizkitik bereizten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Aztiak jakin zuenez, egun haietan Aladin ehizaldi batean zegoen, eta bost egunen buruan zen itzultzekoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 226. orr.

Stalingradon jakin zuen gerra hitzak zer esan nahi zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Hasieran ez nuen jakin zer egin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.

Migelek, nik ez bezala, txiki-txikitatik jakin zuen zein zen bere etorkia eta zein bere etorkizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Tomek Harryri buruz jakin uste zuen ia guztia gezurra zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Eta narratzaileak diosku: "ez dut inoiz jakin itoa anaia zen ala ni".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 116. orr.

Ezin nuen jakin ziur, baina susmoa nuen bazuela zerikusia denborarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Judua nintzela jakin nuenetik, ordea, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

Jakin izan banu, ez nizun ezer esango.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Ezin dugu, bada, deus ere jakin munduan gehien interesatzen zaigunaz: zer gertatuko den bihar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 19. orr.

Estatistikari zegokionez, Hannak ez zuen hartaz deus ere jakin nahi, patuan sinesten baitzuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Noiz jakin duzue? -galdegin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 286. orr.

Sinkroniaren aitzakian, lan diakronikoetatik jakina zenari ez zaio ahal adina etekinik atera.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Ideia argi bat, esan baino lehen esana eta jakina dagoena, bere buruaren oihartzun antzua.  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Jakina zegoan gauzak hola bukatuko zirela!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

Susmoaren eta seguru jakitearen arteko zerbait zen.  Mat?as M?gica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

ik jakite 5.

2 (esaldi konpletibo batez)

Alessandroren desenkusa hitzak entzun orduko, jakin zuen emakumeak, eskarmentu handiko izaki, zerbait ezkutatzen ziola maitaleak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Gisa hartan jakin ahal izan zuen Maguntziako hiriburuan zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.

Halako gizonak badirela jakin izan banu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.

Han egon ez denak ezin dezake jakin zer den hori.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Berehala jakin zuen haren irabazaldiaren zergatia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Sumatu zuen -edo jakin zuen, nahiz bere buruari ez zion aitortuko- Europako aberririk gehienak ezagutzen zituen arren, ez zuela berak aberririk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Judua nintzela jakin nuen egunaren biharamunean izan zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Honengandik jakin zuen Teillary erretorea eta Bordaguibel erretore-laguna baserri batean bizi zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Inork ezin jakin zezakeen hura neu nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

3 (hizkuntzei buruz)

Hola mintzo den baxkoak [...] jakin baino gehiago, ezagutu egiten du "bere" hizkuntza -oso bana dira hizkuntza bat ezagutzea eta jakitea-.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 284. orr.

Baserritarrak, euskara baztertu eta, gaztelania jakin nahi du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 107. orr.

Aurretik espainola jakitea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Lan egiteko errusiera, letoniera eta ingelesa jakin behar dira.  Berria - Mundua   2004-04-22

Gutxienez, frantsesa edo ingelesa jakin beharko lukete eurodiputatuek, ama-hizkuntzaz gain.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Hi grina hadi eskola bat izan dadin herrian eta errientak frantsesa jakin dezan. · Euskaraz ez jakitea oso mingarria zen niretzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.

Legeak dio 16 urterekin ikasle guztiek euskaraz eta gazteleraz jakin behar dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Eta amak gazteleraz jakinda, baita alabak ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 80. orr.

Nola asmatu duzu espainolez dakidala?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

XIX. mende hasieran gutxi omen ziren hegoaldean frantsesez zekitenak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Ez dirudi ingelesez zekienik eta, horra oztopoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 73. orr.

Halako batean mutilak niregana begiratu du eta ingelesez badakidan galdetu dit.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 172. orr.

Indian ingelesez jakinez gero, batetik bestera traba handirik gabe ibiliko zara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

Ekaitza errusieraz dakitenen artean dabil bihotzak indartsuen astintzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 186. orr.

4 (objektua aditza denean, era ez burutuan) gai bati buruz aski ezaguera, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan.

Irakurtzen dakien bati.  Elizen arteko biblia   Is 29,11

Bilatuko dugu zitara jotzen dakien norbait.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,16

Gaitzak belarrez sendatzen zekien hark berak sukarra airez etorria zela uste ote zuen, bada?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 84. orr.

Ibiltzen eta mintzatzen dakiten panpina horietako baten modura jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 535. orr.

Bai pozgarria erantzuten jakitea!  Elizen arteko biblia   EsZ 15,23

Hitz-jario handiko gizona zen, argudioak ongi lotzen zekiena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.

Agintzen jakitea da behar duten trebetasun bakarra.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 76. orr.

Beren seme-alabak eta etxea ongi gobernatzen dakitenak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,12

Argiak dira guztiak, ulertzen dakienarentzat eta errazak, jakitun denarentzat.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,9

Eszena barregarriak klasiko bihurtzen zekien Fellini maisu berdin ezinak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Beste seiei izena ipintzeko orduan, bazen irudimena dantzatzen zekienik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

Haiek bai bizitzen jakin!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Haren asmoa intuitzen jakin nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Dohatsua, adiskide ederra, zu bezala, sekula amore ez ematera ohitzen jakin duena!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.

Aitortzen diat ez dudala jakin kementsu izaten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.

Ez nuen jakin hori zehazten.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Zeruan bego halako gauza bikaina asmatzen jakin zuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

Hiru aukeren artean hautatu ordez, hiruak integratzen jakin duela, batez ere eskultura egiterakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 132. orr.

Aita tirano baten aurka altxatzen jakin zuelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Ez duzue bakea lortzen jakin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.

Egokitzen jakin zutenen saria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

Whiskya ere hor ikusten dut, Kristinak arrotza ohoratzen jakin duen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

5 (aditz laguntzailerik gabe)

Nik artean mendiko zapoa bakarrik ezagutzen, eta ez jakin itsasoan zaporik izaten zenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

Musika hark, orduan ez jakin zergatik, bere izaera zauritu eta urratu egin zuelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Karrika kantoian zegoen etxe batean bildu ziren, [...] inork ez jakin nola, Londonera joateko baimena eta bidaia-txartela lortuak zituen injineru ospetsu baten apartamenduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 221. orr.

Alemanek ezin jakin, ordea, zer ahal dezakeen ironiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Eta ezin jakin inoiz helduko ote garen benetan gertatu denaren irudia berrosatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Basapiztia madarikatuak ezin, bada, jakin zer zetorkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Argibide gehiagorik ezean, ezin jakin hori guztia ona ala txarra zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Zer esan nahi duzu? -esaten dut, baieztapen bitxi hori nola ulertu jakin ezinik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Mesfidati begiratu zien hiru gizonei, haietako nork ordainduko ote zion jakin nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

ik beherago 25.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Alde edo kontra nengoen jakin nahi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 252. orr.

Emazte bakarra dik eta hura gobernatzen jakin ez!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Nahi zuten jakin nora ari nintzen..  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Nor nintzen jakin bezain laster ireki zidan atea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.

Gainerako xehetasunak jakin arte behinik behin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.

Judua nintzela jakin aurretik besterik uste banuen ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

6 (jakin errepikaturik)

Jakin, bazekien Said abiatzekoa zela, baina ez zion ardura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 351. orr.

Eta jakin ere ez dakit gutun hau bera edo beste batzuk iritsiko ote zaizkizun.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

Ez dakit zer uste ote zuen Herbertek, espainieraz jakin ere ez baitzekien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

7 (era burutu objektuduna hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Besteekin konpartitzeko premia azaleratu zitzaidan eta irakurlearen edo, nire kasuan, entzulearen iritzia jakin nahia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 394. orr.

Eta beti sortu izan du irudi artistikoak, historia denetik behintzat, mintzagaia, irudi artistikoa zer den, zer indar duen, zertarako den jakin nahia. ik beherago 25.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.

Barre algara haiek zerk eragin ziezazkiokeen jakin nahiak eraman ninduen lehendabizikoz telebista aurrera saio haiek ikustera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Beharginek irakurtzen eta idazten ba ote dakiten jakin beharra duela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 88. orr.

ik beherago 19, 20 eta 21.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez zuen jakin beharrik ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Gai ilun edo zailen bat, batzuetan gai erraz bat azaldu edo argitzeko, aipatu edo aldez aurretik jakin beharrekoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Demagun Mirenek minaren fisiologiari eta psikologiari buruz jakin beharreko guztia badakiela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

· (objekturik gabe) Jakingogo, jakinmaitale da gizakia, inongo zalantzarik gabe.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.

[...] -esan zuen astoak, idiarengan jakin-gosea piztuz-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 22. orr.

Erregeak, orduan, jakin-gosearen jakin-goseaz, onartu beste aukerarik ez zuen izan.  Berria - Mundua   2004-08-08

Potzolo jakin-goseago ageri zen orain. handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.

Jakin usteko ezjakin arrunt pedanteen kontra irakiteraino asaldatzen zena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

8 (era burutua izenondo gisa; ik jakin2)

Kontu jakina da ez dagoela larrialdiak konpainian bizitzea bezalakorik elkartasun-lokarriak estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Gizakion arteko harremanen oinarrietako bat baita denok gauza jakinez modu jakinean hitz egitea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.

Etorkizun jakina aspergarri mortala delako eta etorkizun ez-jakina izutzeko moduko muturrarekin agertu ohi delako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Eta hortik ondorio jakin bezain logikora iristen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Oso gauza teknikoa da zoriontsu izate hori, oso jakina, eta gauza tekniko eta jakin guztiak bezalaxe, mundu guztiak dakizki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Baina ez ginateke ausartuko esatera, nik uste, arautua, jakina, arrazoitua edo zertarakoduna denik; ala bai?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Apirila beti izan dela xelebre samarra, portaera ero antzekoa duena, hori kontu jakina da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.

Ostiralak lanak ematen zituelakoa, hori jakina da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Baina Yod-He-Waw-He letrekin adieraziak ez du etimologia jakinik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

Autore jakinik gabeko doinuak, mendez mende herriak gorde dituenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.

· Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Hori gaur egunean normala da, gizarte eri honen sintomatologia jakinekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

9 jakina

-Jakina, osaba...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 75. orr.

-Jakina, eseri, arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.

-Jakina, jakina..., umezurtza, aita ezezagunaren alaba.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 190. orr.

Jakina, etxean ez genuen inolako oharrik jaso.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

Ez da, jakina, gure modukoentzat egiten dena, ez ginen jaio holako gauzak sentitzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

Gero, jakina, bulgarizaziotik kanpora ere, behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Besterik da, jakina, eskolako eta bestetako bulgarizazio edo dotrinak erakusten duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Hauetan jakitea eta egitea nahasiak daude, kasik bat dira, hizkuntzan bezalaxe, eta jakina, bizitzan bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Baina funtsezkoena da egin dutela azioa berriz ere, gero bere gain hartzeko, jakina, bestela ez baitu ezertarako balio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

Irria, errukia eta eskerra (ona, jakina) asmatu zituena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Eta esan egin nion, frantsesez jakina, neure galdera multzoari jarraipena emanez: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

Iruditzen zait -orain, jakina- hauts etno-nazionalak zeharo astindu gabe zituen nere aurreko bat ote zen gauza horiek idazten ari zena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 75. orr.

Iraintxe -geure mundualdian- sartuak dira Urola-aldea eta horiek, izatez Urola-aldekoa izatea, eta zer esanik ez, jakina, Urola-Kosta delakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Hil-berria ematerakoan ez du inork Joxe hilda dago esaten, baizik-eta Joxe hil da: zerbait esateagatik, jakina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 100. orr.

Eta pertsona aluaren egintza alukeria da, jakina, Azpimarra nerea, jakina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

Hemen, jakina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

10 jakinean (172 agerraldi, 46 liburu eta 82 artikulutan) jakinaren gainean.

-Jakinean atxikiko zaitut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Jakinean egongo zara, hortaz, ezta, Kit?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Nehork ezin du erran ez dela jakinean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Egin balu, herri osoa jakinean izanen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.

Eta asko badira, batzuk jakinean, bertze batzuk ez jakinean, gure arbasoen herria zaintzen dutenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 173. orr.

Ez ofizialki bistan dena, baina denak jakinean dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 274. orr.

Komisarioaren eta zure arteko harremanaz denak jakinean dira...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Askotan sentitzen nintzen besteek abandonaturik, baina goizetik gauera arte lanpeturik nengoenez, ez nintzen pentsatzen hasten, eta ahal nuen guztia jostatzen nintzen, jakinean edo jakin gabe, hutsunea txantxen bidez uxatu nahiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 221. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Mundu guztia bere ibileren jakinean ipintzen saiatu zen, eta baita ederto lortu ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Aita-amen jakinean ala isilean...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.

Gure herriaren eta gure ohituren jakinean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

Eta minixtroek denen jakinean altxatuko dutela beren hilabete-saria.  Herria   2002-08-08

11 jakinez ik beherago 12.

-Zure izena? -galdegin zion, jakinez galdera zozoa zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 122. orr.

Herri horietako biztanleek ez zuten batere gobernuaren lanaren errazteko gutiziarik, jakinez beren lege zaharrak deuseztatu zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.

Dena den, gu orain hemen nazioaz ari gara, jakinez euskarazko "sorterria" besterik ez dela izaitez nazioa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

Eta jakinez ondoko urteetan belaunaldi berriak agertuko direla, bada poztekoa!  Herria   2005-01-13

Aurretik jakinez herrialde hartako jendeak ohoratuko zuela gehien eta bereziki beneratuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Jakinez, gainera, funtzionario hau gure zergekin pagatua dela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 216. orr.

Herri horietako jendeek, ez jakinez zer egin, bidekariak gure etxera igortzen zituzten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 158. orr.

Eta han nengoen, murru-pareta bezain txuri, ez jakinez gehiago nola mintza...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Beti lanak izan dira egia ezin jakinez.  Herria   2001-10-25

Bi mintzaje jakinez, aberats gizona.  Herria   2001-05-31

· Era berean, niri ere ezin dit kalterik egin bizitzaren ibilbidea noiz hasi nuen ez jakiteak, atseden izango dudan helmuga non dagoen jakinez gero.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 167. orr.

Dena dago eskura bilatzen jakinez gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 103. orr.

Baina zendako behar diagu haur bati bizia eman jakinez geroz denentzat ere lur honetako egonaldia zoin den hitsa eta nahigabez betea?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.

12 jakinik ik gorago 11.

Elkarren bila ibili gabe ibiltzen ginen, baina elkarrekin topo egiteko genbiltzala jakinik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Nagusi jauna iristear zegoela jakinik, jauretxearen aurrean bildu ziren herrixkako biztanle guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Behin batean, agintariek, jakinik Txitxikoven etxean bi milioi errublo zegoela billete faltsuetan, etxea zigilatu eta zaintzaileak jarri zituzten, bi soldadu ate bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

Gure erretinako bi irudiak desberdinak direla jakinik, nola atzematen dira gauzak bakarrak balira bezala (eta "erliebean", atzeman ere)?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Atxiloturiko emakumea non zeukaten jakinik, hara joan zen zuzenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Baina askok, jakinik nolakoa zen, negar pixka bat egiten zioten, eta batere pagatu gabe libratzen ziren.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Etzen, segur, mereximendu ttipia, jakinik zertara zihoazen, eta librantza atean genuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Horrelako mintzaldietan nolako bizioa datzan jakinik ere, horiek esaten dituena, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 150. orr.

Hori jakinik, bihotza urratu zitzaidan...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.

-Ez dakit ordea, hori jakinik ere, zure galderek erantzunik ukanen duten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Zehaztasunez mintzatze aldera, dudarik gabe, baina jakinik, aldi berean, zehaztasunak ez diola argitasunik ematen gaixoari zenbaitetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

Jakinik, ordea, bizi ere, bizi behar dela, Itsas Armadako Ministerioan sartu zen funtzionario.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Joanes harri eta zur geratu zen hitz haiek entzutean, ez jakinik zer joko-klase zerabilen alkateak buruan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

Urrutiminez beteta bizi zen, hodei beltz bat ur beltzez bezala, non hustu ez jakinik, zer busti ez jakin eta, horregatik, gero eta puztuago, gero eta deserosoago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

· -Eta, irakurtzen jakinik, nolatan zara artzain soila?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 21. orr.

13 batek daki auskalo ik beherago 18.

Batek daki erabiltzeagatik ez ote zaizun sariren bat egokituko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Batek daki honezkero ez dizun atsegin emango...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 272. orr.

Batek daki zergatik amaitu zenuten bere etxean eta ez zurean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Ez da komeni -batek daki zergatik- agurrari erantzutea, eta berak ere ez du halakorik espero, Gero, konturatu gabe, haren pentsamenduek beste bide batzuk hartu zituzten, eta batek daki noraino iritsi ziren azkenean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 212. orr.

Zapi-puska bat, batek daki nondik iritsia hara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Ezkongabeari, ordea, ezin asma dezaket nork egiten dion, batek daki, nik ez dut-eta horrelakorik erabili inoiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Orduan gazteagoa zelako ote zen, batek daki.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Batek daki!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

14 batek jakin auskalo. ik beherago 29.

Batek jakin ez ote zen ilusioa pizturik izateko noizbehinka sortzen diren zurrumurru horietako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Kezkaturik zegoen, nabarmen zen, batek jakin Arrietarekin izandako solasak edo detektibearen presentziak kezkarazia; biek, nonbait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Ohean sarturik, Lepic kale-kantoiko arraindegia zebilkion buruan, batek jakin zergatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Bestela, batek daki zer egingo nukeen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 190. orr.

Batek jakin noren ezkutua izan zen hori, XVI. mendekoa baita berez etxea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.

Ibili zoroan dabiltza, kontrolik gabe, eta batek jakin datorren denboraldian zenbat izango garen: lau, hiru, bi edo bat.  Berria - Kirola   2006-02-21

Harry Brightman-engatik izan ez balitz, batek daki zenbat denboran jarraitu izango zukeen purgatorio horretan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Edo, batek daki, edonora joango naiz azkenean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 32. orr.

Patua, halabeharra, sorginkeria edo aztikeria, batek jakin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

Batek jakin egia ala gezurra diren.  Berria - Kirola   2006-01-17

Batek jakin!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

15 -en berri jakin

Har ezak hogei arrauneko ontzi bat, eta abia hadi aitaren berri jakitera. Behinola Herbieren berri jakin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Nire berri jakin duenean elkarrizketa baterako prest agertu da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.

Inortxok ere ez zuen ezertxoren berri jakin, harik eta paper guztiak sinatu zituen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Prezioaren berri badakit eta jakinarazi nahi izan dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Ilobak Ohando gazteari eman zion jipoialdiaren berri jakin zuen egunean bertan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Gertatuaren berri jakin zuenean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Zaila izaten da itsasokoen berri jakitea lehorrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Jonathanek bere ohean Manausen gainbehera bizi izan zuen bitartean, Pascalen hastapenen berri jakiten aritu zen Léa berean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Hire asmoen berri jakin arte ez diat ezertxo ere emango.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Propagandak badaki gure berri, badaki zer komeni zaigun eta hobe beharrez ari zaigu gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Egiptoarrek dardara egingo dute Tiroren hondamendiaren berri jakitean.  Elizen arteko biblia   Is 23,5

Zin eginez ez zirela berriro elkarren berri jakin gabe egongo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Tsarrak -haien adiskidetasunaren berri jakinik- jeneral izendatuz sarituko zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

· Hitzaldiño hau ere, duela zenbait urte prestatu nuena, [...], hemen berriz ager nezakeela, ene barneko berri jakin gura duenari emaiteko baizik ez balitz ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 173. orr.

16 gauza jakina izan da ad

Gauza jakina da munduan badirela tankera horretako aurpegi ugari. Gauza jakina baita atzerritarrek, salbuespenik gabe, eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin konparaezinezko zeru hau hagitz maite dituztela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Eta gauza jakina da jende guztiak ahalik eta zati txikiena jarri nahi duela gordailu publikoan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Eta, gauza jakina denez, barnetegietan jasotzen da heziketa ona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Izugarria izan zintezkeela gauza jakina zen niretzat, eta, hala ere, beldurtu egiten nintzen halakoak aditzean. Jakina zen, agerikoa zen, eguzki argia bezain ziurra, Enperadoreak bizia salbatu nahi ziola bere lehengusuari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.

Ordurako jakina zen dietatik A bitamina kentzen zitzaien arratoiek usaimena galtzen zutela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

· Gauza guztiz ere jakina da Milanera landaldaturiko turindarrak ez direla han sustraitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

17 Jainkoak daki1

Eta Jainkoak daki ez dugula eslogan eskasik izan gutartean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Jainkoak daki nola sentitzen dudan!  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 180. orr.

Jainkoak daki gin-kas hark zenbat on egin zidan...  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

· Eta badakit gizon hori paradisura eraman zutela -gorputzarekin ala gorputzik gabe ez dakit, Jainkoak daki-, eta han, gizakiak ezin esan ditzakeen hitzak entzun zituela.  Elizen arteko biblia   2 Ko 12,3-4

18 Jainkoak daki2 auskalo. ik gorago 13.

Filologoak belarriak erne ditu, eta askotan aditu du kristauaren ahotik Jainkoak daki! esaten, eta ohartu da Jainkoak daki! horrek esan nahi duela... inork ez dakiela!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

-Jainkoak daki zenbat festa eman ditudan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 54. orr.

Alkandora lisatu gabe daramazu, Jainkoak daki nork moztu dizun ilea horrela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Goiz horretantxe zen New Yorkera iritsia, Jainkoak daki zenbat ehunka kilometro egin ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Konturatu egin zen, Jainkoak daki zein senekin, alde egitekoa nintzela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Edo norbait falta delarik, haren bila ibilirik Jainkoak daki non zakurrekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

Aski nuen beraz hitz bat erraitea eta biak joanen ginen Jainkoak daki norat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.

Jainkoak daki bihar zer.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Eta Jainkoak daki zer gertatuko zen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

Eta Jainkoak daki zer ez zitzaion gertatuko. Eta aitak deus ere ezin egin, urrun baitzegoen, Jainkoak daki non...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Bazirudien hitz haiek putzu batera erori zirela, ur gardenak zituena, baina aldi berean hain deformatzaileak non jaitsi ahala ikus zitezkeen kiribiltzen, umearen buru zolan jainkoak daki zer itxura hartu arte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 58. orr.

Jainkoak daki gure harremanak nolakoak izanen ziren berriz elkar kausitu bagenu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 83. orr.

Jainkoak daki zer duen gogoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 138. orr.

Eta Jainkoak daki kalmatzearen beharra banuenetz...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Jainkoak daki zenbat neska tuntun engainatu ote zituen...  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 14. orr.

Eta Héraclius haserretuak esku hartu izan ez balu, Jainkoak daki zer litxarreriaz aseko ez ote zen lau eskudun Tantalo hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

19 jakin-behar (orobat jakinbehar g.er.) iz ik gorago 5.

Eta ulertu-behar eta jakin-behar horrek, fede-gose horrek hitzen maitemin gordina zapuzten du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Zeren eta Ttipiren jakin-behar mugagabea ez baitzen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Dena izan zen poza eta jakin beharra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Honenbeste gei eta jakinbehar aipatzen.  Herria   2005-06-16

Oinarrizko ikerkuntzak, berriz, funts-funtseko jakin-beharrei heldu nahi die.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Esadazu, mesedez! -galdegin zion mutilak jakin-minez eta jakin-beharrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 20. orr.

20 jakin beharra eduki

Jakin beharra daukazu nik seme bat desio dudala ezeren gainetik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Baina jakin beharra daukak, papao horrek, zoologikoan tximinoak kaioletan bizi direla, taldeka banatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Jakin beharra daukat zer diodan eta zertaz ari naizen, zer horiek bat baino gehiago edo hainbestetxe direla esateko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Hitz egin behar nion, jakin beharra neukan gure etorkizuna ipuinetakoen modukoa izanen zen, edo txantxa bat ote zen irria baino gehiago negarra eragiten zuena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 199. orr.

Egia esateko, ez nekien ziur koldarra nintzen edo ez, eta jakin beharra neukan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 104. orr.

Zer gertatu zaion jakin beharra daukat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 41. orr.

Gustura zegoen bere buruarekin, eta ez zeukan hori inork jakin beharrik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

21 jakin beharra egon

Horregatik jakin beharra zegoen, nor ziren ez ezik, zergatik zuten hainbesteko interesa Grosrouvreren demostrazioetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 106. orr.

Jakin beharra dago Txitxikov munduan sekula izan den gizonik gisakoena zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Izan ere jakin beharra baitago Txinako erregearen bufoirik gogokoena zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Jakin beharra zegoen zer ordutegi zen aproposa obuluak biltzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Baita zer den ez dakigun (gauza batzuk ez dago jakin beharrik) bizimina ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Gauza bat zein distantziatara dagoen jakin beharrik ez dago, gainera, gauza hori zer den jakiteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Psikoanalisiaren teorian, lapsusek subkontzientea azalarazten dute eta, ametsetan bezala, esanahia interpretatzen jakin beharra dago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 164. orr.

22 jakin beharra izan

-Eta jakin beharra dut.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Jakin beharra baitzuen emakume batek onar ote zezakeen gabezia hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.

Jakin beharra duzue, Antje Italiako hondartza batean ikusi nuela egun batean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 19. orr.

Jakin beharra nuen, kontzertuz kontzertu hazten eta hazten ari baitzitzaidan ezinegona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Horixe duzu nire bitartekoei esker dakidana, horixe duzu duke handiak ez dakiena, eta horixe duzu jakin beharra duena!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

23 jakin gabe ik jakingabe.

Baina, hona, Adoniasek errege izendatu du bere burua, zuk deus ere jakin gabe. Antzinako Grezian, ezein errege ez zen ausartzen ekinaldirik txikienera ere augurioek zer zioten aurrez jakin gabe.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,18

Lancelot Meleaganten segada batean erortzen da, eta ziega batean sartzen dute, inork jakin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.

Nire dokumentazioari zer ikusi ote zion jakin gabe aparkatu nuen autoa [...] hiru solairuko jauregitxoaren aurrean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Zer zen jakin gabe segitzen nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Gerra etorri zen eta armadan sartu nintzen zergatik jakin gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.

Idazten ari naiz zergatik ari naizen jakin gabe, hori da egia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Jakin gabe nora noan eta non emango diodan akabera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 164. orr.

Askotan, jakin gabe bada ere, iraganean bizi gara.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 136. orr.

Nola egin arrantza, igeri jakin gabe?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Horixe izan da gure eskola eta gure jakitea; asko, izugarri, gero eta gehiago jakitea, zer diogun jakin gabe baina badakigula uste izanik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

Zure lagunen otoitzei eta gutunei esker ez bainintzen gertatu ez hain gaizki ez hain jakin gabe.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

· Gau ilunean, inork jakin gaberik, zaldunen lehiara abiatu zen Lancelot Kamelotetik, bere ezkutariarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.

· Begiak hartan erre beharrean eman nion segida, xede oraindik jakin gabeko bidaiari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

24 jakin-min ik jakin-min.
25 jakin-nahi ik jakin-nahi.
26 jakina izan da ad

Jakina da denboran pentsatzeak zenbat ontzen duen, zenbat edertzen duen bizialdi bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Jakina da muskuluen esfortzutik ateratzen dela mugitzeko behar den energia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Jakina da, Amayur, garai hartako nafar aldizkari abertzale eta euskaltzalea izan zela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 116. orr.

Eta bestalde, jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Jakina da, bestalde [...] Batuaren idazkeratik ekin diogula ahoskerari eta ez alderantziz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Ikasleek, harrezkeroztik, ezkutuan egiten zituzten bihurrikeriak, eta, jakina denez, agerikoak baino okerragoak izaten dira horiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 372. orr.

Jakina zen hizketan ari zenak informazio-iturri ezkutuak zituela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 235. orr.

27 jakinaren gainean (513 agerraldi, 142 liburu eta 166 artikulutan) ik gorago 10.

-Sekula ez dut ezer egin maltzurkeriaz eta jakinaren gainean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.

Ez baikinen ez bera eta ez ni aldez aurretik jakinaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

-Jakinaren gainean nengoen -erantzun zion Alcide Jolivetek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.

Ez dakit jakinaren gainean zauden -esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Jakinaren gainean zeuden iristekoak ginela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Jakinaren gainean zegoen noiz nintzen iristekoa, eta ezin izan nion ixkin egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.

Biharamunean, Verlaque jauna ikuskatzaile berria jakinaren gainean jartzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Marixak, deitu, ni jakinaren gainean jartzeko baizik ez omen zuen deitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Ikusi egingo naitek eta aita jakinaren gainean jarriko ditek, lehenago ikusi ez banau behinik behin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.  Elizen arteko biblia   Mt 24,25

Jakinaren gainean mintzatzen direlakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Iruditzen zait erreginak ez zuela jakinaren gainean hil zalduna.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 61. orr.

Ez dut sekula, jakinaren gainean diot, gaur galtzen dudan zoriona berriz aurkituko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

Jakinaren gainean aritu ote zen ilehoria?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Baina jakinaren gainean bekatu egiten duenak [...] iraindu egiten nau.  Elizen arteko biblia   Zen 15,30

Nola frogatuko zuketen Harryk jakinaren gainean saldu nahi izan ziela eskuizkribu faltsu bat beren buruak ere hartan nahastu gabe?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Gezurra den jakinaren gainean, edozer gauza goresten dugu erremedioaren kategoriara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

· Ongi jakinaren gainean egongo zen noski Ivan Ogareff tsarraren mandatari bat Irkutsk aldera zihoala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Ez, jauna, ez dugu halakorik hartuko gurean, ez behintzat nire jakinaren gainean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 54. orr.

Mitxelena-k erakusten du arazoaren jakinaren gainean dagoela, besteak beste, FHV liburuan zubererazko [y] bokalaren fonemikotasunaren inguruko gogoetetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.

Ez nuen nekerik hartu haiek xehetasun ororen jakinaren gainean jartzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Hala ere, izan berri zuten solasaren jakinaren gainean jarri ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Merezi al du eskatzea ezezkoaren jakinaren gainean?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 142. orr.

Guztiaren jakinaren gainean zen noski.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

28 jakitera eman (203 esaldi, 19 liburu eta 168 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian aditzera eman agertzen da ?476 esaldi, 89 liburu eta 200 artikulutan?) aditzera eman.

Emazteak jakitera eman zion aita Mathieu Berako apezetxe batean errezebitu zutela, eta bera arazorik gabe itzuli zela Baionara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Aitortzen badit edota arduragabekeriaz nolabait adierazi eta jakitera ematen badit Jaungoikoaz gauza arbuiagarriak sinisten dituela [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Eskarmentua duenak daki; eskarmenturik ez dutenei ez zaie jakitera ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Ardiekin, ordea, eskoziar ikertzaile batzuek jakitera eman berri dute lortu dutela halakorik: ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira. atsekabe izugarria zabaldu zen juduen artean, erregearen dekretua jakitera eman zenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

29 nork jakin auskalo. ik gorago 14.

-Nork jakin hura ba ote datorren -esan zuten neskek.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Nork jakin zer salatzen dioten elkarri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 109. orr.

-Ba, agian bai, nork jakin -erantzun zion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 132. orr.

Etxe honetan sukaldatzen dudan azken aldia dun eta, nork jakin, beharbada ene bizitzan sukaldatzen dudan azken aldia...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.

Begirada itsasoan, ez zen ohartu detektibearen etorreraz; edo ez ohartuarena egin zuen, nork jakin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

Beharbada ez ene hitzek ez besterenek lortu ez dutena lortu ahal izango duzu, nork jakin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Zer ez ote nuen nik galdu urte haietan guztietan, nork jakin hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 39. orr.

Baina horiek pairatzen dutena, nork jakin?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.

Nork jakin!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus