Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jostakin (orobat jostagin g.er.) 1 izond jostalaria, alaia, atsegina.

Bihotz oneko gizona, zerbitzu egilea eta jostakina, oroz gainetik. Herria   2003-02-27

Jostakina eta zinez alaia, lagun ainitz izan ditu bere bizi laburrean. Herria   2003-11-13

Adiskideen artean, nehor arraillant eta jostakinik balinbazen, hura bai halakoa zela! Bera da hemengo jostakina eta irri-ontzia. Herria   2001-10-11

Luzaidar apez goxo eta begi jostagineko horrek. Herria   2001-09-06

Harridura jostakin batez. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 62. orr.

Olerki jostakinak ere, zenbaitzu. Herria   2003-10-23

Beste kantu batzu arras jostakinak Brassens batek ere aise ukatuko etzituen gisakoak… Badu beste aldaera bat, "sarôdín" diminutibo jostakina. Herria   2005-11-17

Frantsesez den antzerki hori guziz alaia da arin eta jostakina, denbora goxo baten aukera bada hemen. Herria   2001-09-27

2 (adizlagun gisa)

Baitzoatzin kantari eta jostakin, Arradoi, Jara, edo Leizaratzurat buruz. Herria   2001-10-18

Irribarre egiten zion amonak, begiak gozo eta jostakin, ileak mototsean bilduak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 43. orr.

-Alu handi hori! -anaiak niri, jostakin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 341. orr.

· 3 iz pailazoa, komediantea.

Virginia Imaz klown edo jostakinaz artikulu guziz interesgarri bat eskaintzen dauku otsaileko Nabarra aldizkariak. Herria   2004-03-18

Bestalde, ortzirale aratsaldean, 6-etan, Koliseo zinegelan, ikusten ahalko dira paiaso edo jostakin arraro batzu, Felix eta Philomène. Herria   2004-05-27

Jostakin izaitearekin batera, kondalari paregabea ere da. Herria   2004-03-18

15etan, Kiki eta Koko jostakinen emanaldia, plazan. Herria   2004-06-17

Antzerkia: koka ahala jende etorri da, eta gure herriko jostakin bi taldeak ezin hobeki arizan dira. Herria   2005-08-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus