Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kalte 1 iz norbaiti edo zerbaiti beste norbaitek edo zerbaitek eragiten dion edozein eratako galera edo hondamena.

Uztak desegin, bazterrak pozoitu, [...], gaitz kutsakorrak hedatu eta beste kalte asko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 169. orr.

Zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 160. orr.

Egia erran, gauzak halako gisaz eratuak dira non, kalte baino biziki gehiago abantaila sortzen baitzaie gizakien gizarte komunetik. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 441. orr.

Kalte baizik ez die desiratzen bere arrebaren heriotza eta familiaren desohorea ekarri duten guztiei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 152. orr.

Eskuren baten babesak kalte orotatik libratu izan balu bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 72. orr.

Era guztietako kalte eta gaitzak sorrarazteko. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 52. orr.

Euri azidoaren kalteak, oraindik ere noraino iristen diren ez dakigunak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 123. orr.

Bere erlijioan kalte eta galera jasan duelako ustean. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 29. orr.

Bada, izan ere, errakuntza onik, egilearentzat kalte ez baina ongarri gerta daitekeenik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 343. orr.

Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar. Elizen arteko biblia   EsZ 22,3

Eragindako kaltearen araberako kopuru bat ordainduz, kaltea konpontzearren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 51. orr.

Seme baten odola mendekatu behar duen ahaideak ez dezala kaltea handiagotu beste semea hilez. Elizen arteko biblia   2 Sm 14,11

Ohiko dezentziaren legeak pixkaren bat zikindu beharra sortzen bada, hainbat kalte. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 83. orr.

2 (izenondoekin edo izenlagunekin)

Osora geroz eta kalte handiagoak ekarriz. Elizen arteko biblia   1 M 1,9

Beste 27 uholde makur, kalte handiak sorturikoak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 354. orr.

Bizi bitez euren gogara, gutxi batzuk galtzea asko galtzea baino kalte txikiagoa baita. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 397. orr.

Kalte gutxiko bospasei atentatu obratuz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 76. orr.

Oroitzen baitziren Demetriok Israeli egindako kalte izugarriez. Elizen arteko biblia   1 M 10,46

Harriaren minbizia deitu zaion kalte berezi hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 284. orr.

A ze oilo koadrilla! Kalte baino ez diote egiten. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 16. orr.

750 milioitako kalte materialak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 318. orr.

Kalte eragiletzat hartzen badugu gaitza. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 95. orr.

-Kalte sendaezinik behintzat ez du. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 275. orr.

Kalte iatrogenoa esaten zaio horri, "medikuak edo botikak eragindako kaltea". Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 379. orr.

Sekulako kaltea egiten digu horrek guri. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 392. orr.

Izugarrizko kaltea gertatuko zen bi aldeetan. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 63. orr.

Gizakia ageriko kalteak atsekabetzen duela. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 14. orr.

Itzulbiderik gabeko kalteak gertatuko ziren. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 225. orr.

Konpondu ezinezko kaltea. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 50. orr.

Jatorrizko kalteak jo ditu hastapeneko giza naturaren lehen gizakia eta, haren ondotik, giza naturaren belaunaldietan sortu edo sortuko direnak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 93. orr.

Bekoki-lobuluko kalteak gehiago aztertzeko aukera eman dute gerrako zaurituek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 234. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hezur bat hausten denean, hiru kalte mota gertatzen dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 31. orr.

Biktimentzako kalte-sariei dagokienez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 115. orr.

Operazio hori beirazko ontzitan saiatu genuen aurrena, baina zati-zati egindakoen kopurua kalte-zulo handiegia gertatu zitzaigun. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 226. orr.

· Pentsamolde horrek, ordea, albo-kalte ezinago larriak eragiten ditu. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 108. orr.

Eta honako maisu-kalte hau ere, zure oroimenari beste zaztada bat egiteagatik edo, kargu hartzera datorkizu orain. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 71. orr.

4 -en kalte -en kaltean.

Hara bada, bizkonde, zeure buruaren kalte ari zara. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 484. orr.

· Gero beheranzkoan jo bahau gerrikoak, hire kalte, etxekalte! Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 44. orr.

Sestaokoen kalte, hara joan baitira ijitoak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 102. orr.

Geopolitika arazoak ekonomiaren kalte. Berria - Ekonomia   2006-04-16

5 -en kaltean (86 agerraldi, 22 liburu eta 48 artikulutan; orobat kaltetan 154 agerraldi, 36 liburu eta 87 artikulutan; Hiztegi Batuan -en kaltean agertzen da)

Nolatan pentsa dezakezu, jauna, nagusiaren kaltean jokatzen dugula? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 382. orr.

Erasoa jo orduko jabetu behar zuen [...] taldearen kaltean ari zela. Berria - Kirola   2004-06-05

Lesa maiestateko krimenetan, erregea egiten zen ondasun guztien jabe, errudunaren seme-alaben kaltetan. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Erritmo eta musikaltasuna gailentzen da nabarmenki, esanahiaren kaltean. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 207. orr.

Batzuetan opakotasuna nagusitu da gardentasunaren kaltean. Berria - Harian   2005-11-05

Bainan zer negozio xuxen? noren onetan eta noren kaltetan? Herria   2005-02-03

Estatu zentralizatuagoa bilakatuko da Alemania, lander edo estatuen kaltean. Berria - Mundua   2006-03-11

Lau txatalen arteko josturak nabarmenegi geratzen dira zenbaitetan, liburuaren batasunaren kaltean. Berria - Kultura   2006-01-24

60º C-ren jiran elementu ugari desegiten edo aldatzen dira, osasunaren kaltean. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 48. orr.

Lehenengoak gaiztoak, bigarrenak friboloak, denak geure kaltean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 158. orr.

Ni ere erotu samarrik nengoen, baina nire kaltean, eta alemanak, berriz, beti besteen kaltean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 39. orr.

Bestea nola edo hala, inoren kaltetan bazen ere, bere sakelan dirua sartzeko irrikaz. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 136. orr.

Zeuen buruaren kaltean ari zarete... Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 106. orr.

Bere buruaren eta bere etxekoen kaltetan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 203. orr.

Euskara bantua (POTT) ere izugarri hedatzen ari omen da, benetako euskararen kaltean. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 171. orr.

6 -en kaltez -en kaltean.

Puntuz puntu baieztatu zizkidan ilegorri bular-handiaren informazioak nirearen kaltez zituen gehigarri nabarmenenak: disketeen lapurreta, ordenagailuaren manipulazioa, bala-zorroaøø. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 222. orr.

7 kalte egin ik kaltetu 2.

Bidaiak kalte egin dit. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 104. orr.

Kalte egin al dizu edariak? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 336. orr.

Ez jan hainbeste ogi, kalte eginen dizu. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 71. orr.

Bakardadeak kalte egiten dit. Zein naziori egiten dion kalte merkataritzan aritzeak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 23. orr.

Gorrotatzen dugunari kalte egiteko ahalegina, Hira deitzen da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 311. orr.

Baina mihiak galdu zaitu, zere argudioak zure kontra baitaude eta kalte egiten baitizute. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 115. orr.

Hasieran beldur zen bisitari gautarrak ez ote zion kalte egingo. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

Zerk egiten digun kalte, zerk mesede. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 15. orr.

Bere buruari egiten ziola kalte. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 112. orr.

Asko begiratu behar da zerk egiten duen on, hartzeko, eta zerk kalte, jaurtitzeko. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 127. orr.

Horrelako zerbaitek ez dio kalte egingo. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 71. orr.

Inork ere ez dizue kalterik egingo. Elizen arteko biblia   1 M 5,48

Orfidal erdi bat behin hartzeak ez dizu kalterik egingo · Bere familiari hainbeste kalte egin zion gizona. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 77. orr.

Bat egin zuen jentilekin eta kalte handiak egin herrian. Elizen arteko biblia   1 M 1,52

Ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete. Elizen arteko biblia   1 Ko 11,17

A ze oilo koadrilla! kalte baino ez diote egiten. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 16. orr.

Egiten diguten kalte guztia itzultzerik ez dago. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 158. orr.

Gobernadorearen dekretuak mesede gehiago egiten ziek kalte baino. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 97. orr.

Morganak basoan harrapatu zuen Lancelot, gaztelura gonbidatu, eta bertan eduki zuen atxilo, kalte gehiago egin ez zezan. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 42. orr.

Zidakos ibaiak Kalagurrin egindako kalte ikusgarriak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 232. orr.

8 kalte ekarri

Kalte ekartzen dio bestalde, Errege Jaunaren ospeari. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 168. orr.

Horrek erabilgarritasunari kalte ekarriko ziola. Herria   2004-11-25

Baina kalte ekarri didan zerik ez dut ukan. Berria - Kultura   2004-09-03

Azkenean SAGAk proposamen horren betetzea deliberatu du, pentsatuz katzaka segitzeak luzara kalte ekarriko ziola. Herria   2005-12-15

Europako Batasunera sartu berri diren hamar herrialdeek ez diote «kalterik ekarriko» Nafarroako ekonomiari. Berria - Ekonomia   2004-06-17

· Zer onura eta zer kalte dakarten gizakientzat. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 481. orr.

Eta patua, egunero mehatxu eta kalte ustekabeak ekarriz, eta haiekin gure norabidea nahastuz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 122. orr.

Zibilizazioak kalte handia ekarri die hirietako zakurrei. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 176. orr.

Nire karrerari kalte baino on gehiago ekarri zion tentsiorik gabeko trenpe espirituala. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 37. orr.

Zer kalte ekarriko dizue eguraldiak hotzera egin du, eta horrelakoak esateak? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 90. orr.

9 kalte eragin

Entzumenean kalte eragiteko bezain zarata ozenak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 121. orr.

Erabakiak Euskadiko PPk hartu beharrean Madrilgoak hartzeak kalte eragin dio alderdiari. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bere taldeko ofizial batek hein hartaraino niri kalte eragin izanaz desenkusatzera etorria zela erran dit. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 280. orr.

Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileen arabera, partikula toxikoak umetokiraino irits daitezke eta umekiari kalte eragin diezaiokete. Berria - Gaiak   2004-09-07

· Leherrarazitako bonba-autoak zenbait kalte eragin zituen aipatu eraikinean. Berria - Mundua   2004-12-30

Orduko 170 kilometroko haizeteak kalte handiak eragin zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 27. orr.

Horrek ez die kalterik egingo behekoei baina guri bai, kalte larria eragingo digu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 203. orr.

Errepideak txikitu eta kalte latzak eragin zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

Ingurumenean kalte larria eraginen lukeelako. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 192. orr.

Delituen larritasuna gizartean eragindako kaltearen arabera neurtzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 10. orr.

Uhinen maiztasunaz gain, intentsitateak ere eginkizun handia du sonarrek eragindako kaltean. Berria - Gaiak   2004-11-03

10 kalte-galera kalteak eta galerak, damu-domaiak. ik damu 8.

Atzera eginarazi zietela alemaniarrei, eta berriro armaz hartu zituztela gure gudu-oineko lubakiak; baina, nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez, sekulako kalte-galeren ordainetan izan zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 160. orr.

11 kalte izan1 da ad

Aurrekoen esanera egokitzea kalte da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 257. orr.

Bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte, munduaren berri hola jakiten ahal dela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 51. orr.

Baina ametsak ere ez dira kalte. Ez duk kalte izanen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 76. orr.

Ustela kalte da, izan ere, eta ona murriztu ez baleza ez luke usteltzeak kalterik. maitasun berriak adiskidetasun zaharren kalte direlako topikoa gezurtatzeko egokiera genuen eskura. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 225. orr.

Arimarendako kalte izan arren. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 14. orr.

-Lanbide guztientzat duk hau kalte, horratik! Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 182. orr.

· (adizkia ezabaturik) Galdu egin dut; niretzat kalte. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 145. orr.

Beretako kalte, Soriak ez ohi zuen aholkurik onartzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 184. orr.

-Haientzat kalte! -esan zuen Cadinek, bukatu ondoren-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 383. orr.

Zuretzat kalte! -oihu egin zion Quenuk-. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 367. orr.

12 kalte izan2 du ad

Nago Videgainen Erdi Aroko kronika beltza beren bibliografian sartzea ez luketela batere kalte izanen euskal filologoek. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 271. orr.

Hezetasuna kalte zuela eta miletan hobe zela artoa ereinik, honek laket baitzuen zangoak lur bustian ukaitea eta burua iguzkira. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 99. orr.

Nolabait elkar kontsolatzeko modua aurkitu badute oraingoz, zer kalte du ba horrek? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 342. orr.

13 kalte-ordain (orobat kalteordain g.er.) kaltearen ordaina.

Epaileak familia bakoitzari 4.112 euroko kalte-ordaina ematea erabaki zuen. Berria - Gaiak   2004-03-27

Autobideak bere landetxe gainetik edo bere baratzetik igaro behar bazuen, kalte-ordaina eman beharko zioten. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 48. orr.

Arrantzale-kofradiei eman beharreko kalte-ordain gehienak ordaindu dituztela. Berria - Gaiak   2004-09-11

Lanpostu berria lortu eta kalte-ordaina jaso zuten. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 59. orr.

Marshall Uharteetako atoloi batek kalte-ordainak eskatu dizkie AEBei. Berria - Gaiak   2004-10-17

Kalteordainak itundu dituzte. Berria - Ekonomia   2004-06-24

Azoka hartan ibili ziren nire arbaso asteasuar eta albizturtarrek kalte-ordaina merezi zutela pentsatu nuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 36. orr.

Seguruenik kalte ordain ederra eman beharko digute. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 140. orr.

Altzairutegia itxi ostean jaso zuen kalte-ordainarekin taberna erosi, eta izena aldatu zion. Iban Zaldua   «Itzalak» - 67. orr.

Ohorearen zentzuak ere horrelako bekatuak kalte-ordaina behar duela esaten zion. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 98. orr.

Nehork ez du, kalte ordainaren itxaropenean, bere buruari kalterik egitea desiratuko. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 313. orr.

Irizpide horiek ez dute ezertarako balio ordea kalte-ordaineko sistemarik eta enplegu-bulegorik batere ez duten herrialdeetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 139. orr.

Onar ezazue opari xume hau kalte-ordaintzat. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 141. orr.

Xabier Izko de la Iglesiari, bi heriotza zigor, 27 urte, sei hilabete eta egun bat, eta kalte ordainak ordaintzea. Jokin Urain   «Errotarria» - 99. orr.

Epea berriz negoziatzen ez bada, kalteordain handiei aurre egin beharko die Navalek. Berria - Ekonomia   2006-02-15

· Legea leundu egiten zen, zertarako eta, epaiketaren aurretik bi alderdiak, bata froga izugarri baten beldurrez, bestea kalte-ordaintxo bat hartzeko moduz, beren gorabeherei eta gorrotoei amaia emateko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 206. orr.

14 kalterako izan1 da ad

-Onerako da, kalterako baino gehiago. Ardo hutsa nahiz ur hutsa edatea kalterako da; ur-ardoa edatea, berriz, atsegingarri. Elizen arteko biblia   2 M 15,39

Baina pentsatu nuen ez zela kalterako izango hari bake-opari gehigarri bat igortzea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 106. orr.

Eztabaidan ziharduten ea kalterako ala mesederako izango ziren Uralez beste aldera jazotzen ari ziren gertaera latzak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 66. orr.

Alfer-alferrik izango da, kalterako ez bada. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 105. orr.

15 kalterako izan2 da ad (-en atzizkiaren eskuinean) -en kaltean izan.

Beldur naiz aldaketa hori ez ote den nire kalterako izanen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 361. orr.

Bigarren aukerari heldu zioten hamabi-hamahiru urteko ikasle haiek guztiek, eta ez dut uste inoren kalterako izango zenik hautu hori. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 193. orr.

Eskualde hortako bizilagunen eta ingurumenaren kalterako. Herria   2003-01-28

Balio erantsiaren banaketa mozkinen kalterako aldatzea ez zen izan soldaten indexazioaren ondorio bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agindutako kalte (5); egin dio kalte (5); egindako kalte (9); egiten die kalte (10); egiten dio kalte (10); eguneko kalte ordaina (8); eragindako kalte (9); euroko kalte (55); euroko kalte ordaina (44); euroko kalte ordainak (7); ingurumenari kalte egin (5)

kalte anitz (5); kalte arinak (10); kalte asko (9); kalte egin (303); kalte egin zion (11); kalte egindako (26); kalte eginen (14); kalte eginez (10); kalte egingo (97); kalte egitea (25); kalte egiteko (61); kalte egiteko arriskua (6); kalte egiten (266); kalte egiten dio (27); kalte egitera (6)

kalte ekarriko (6); kalte ekologiko (6); kalte ekologikoak (6); kalte ekonomiko (6); kalte ekonomikoa (5); kalte ekonomikoak (6); kalte eragin (12); kalte eragiten (5); kalte ez egiteko (5); kalte fisikorik (7); kalte gehiago (28); kalte gehiago egiten (8); kalte gehien (44); kalte gehien jasan (8); kalte gutxiago (11); kalte gutxien (9); kalte handia (158); kalte handia egin (60); kalte handia eragin (13); kalte handia eragiten (11); kalte handiagoa (25); kalte handiagoa egin (10); kalte handiagoak (9); kalte handiak (109); kalte handiak egin (10); kalte handiak eragin (21); kalte handiak izan (15); kalte handien (5); kalte handiena (9); kalte handienak (10); kalte handirik (33); kalte handirik ez (8); kalte haundiak (7); kalte ikusgarriak (6); kalte itzela (5); kalte izugarria (8); kalte izugarriak (6); kalte konponezinak (9); kalte larria (19); kalte larriak (24); kalte larriak eragin (8); kalte larririk (6); kalte material (38); kalte material handiak (20); kalte material ugari (7); kalte materialak (69); kalte materialak eragin (20); kalte materialak eraginez (14); kalte materialik (5); kalte morala (5); kalte moralengatik (5); kalte nabarmena (6); kalte nabarmenak (5); kalte nabarmenik (5); kalte ordain (63); kalte ordain gisa (10); kalte ordaina (187); kalte ordaina eman (14); kalte ordaina eskatu (10); kalte ordaina jaso (11); kalte ordaina jasotzeko (11); kalte ordaina ordaindu (8); kalte ordainak (281); kalte ordainak emateko (24); kalte ordainak eskatu (12); kalte ordainak eskatuko (7); kalte ordainak jaso (22); kalte ordainak ordaintzeko (10); kalte ordainaren (7); kalte ordainei (7); kalte ordainen (34); kalte ordainen truke (6); kalte ordainetan (9); kalte ordainez (6); kalte ordainik (31); kalte txikiagoa (9); kalte txikiak (10); kalte txikiak eragin (7); kalte ugari (13); kalte ugari eragin (5); kalte zuzena (5)

milioi euroko kalte (5); on baino kalte (7); urtegiak kalte egindako (5); zer kalte egin (8)

egin diezaiokeen kaltea (5); egindako kaltea (28); eragindako kaltea (12); izugarrizko kaltea (10); kaltea egin (12); kaltea egina (15); kaltea egina dago (5); kaltea eginda (5); kaltea egiten (10); kaltea eragin (13); kaltea eragiten (15); kaltea jasan (6); kaltea konpondu (5); kaltea konpontzeko (8); nolako kaltea (11); sekulako kaltea (8); zer nolako kaltea (5)

egin kalteak (6); egindako kalteak (14); eragin ditzakeen kalteak (11); eragindako kalteak (57); eragindako kalteak konpontzeko (8); eragiten dituen kalteak (9); jasandako kalteak (5); kalteak arintzeko (11); kalteak aztertu (5); kalteak egin (9); kalteak egiten (5); kalteak ekar (5); kalteak ekarriko (5); kalteak eragin (52); kalteak eragin zituen (12); kalteak eragingo (11); kalteak eragitea (7); kalteak eragiten (12); kalteak gutxitu (5); kalteak gutxitzeko (10); kalteak izan (42); kalteak izan zituen (10); kalteak jasan (20); kalteak jasango (6); kalteak konpondu (5); kalteak konpontzeko (19); kalteak murrizteko (5); kalteak ordaindu (6); kalteak ordaintzeko (9); nolako kalteak (9); sortutako kalteak (8); uholdeek eragindako kalteak (5)

eraginen lukeen kalteari (5); kalteari buruzko txostena (5)

kalteaz ohartarazi (8)

eragindako kalteei (7); kalteei aurre egiteko (10)

eragindako kalteen (18); sortutako kalteen (5)

eragindako kalteengatik (9)

kalterako izan (24); kalterako izango (26)

kalterik egin (138); kalterik egin gabe (28); kalterik eginen (15); kalterik egingo (83); kalterik egiten (95); kalterik ekar (5); kalterik ekarriko (7); kalterik eragin (29); kalterik eragingo (13); kalterik eragiten (9); kalterik handiena (20); kalterik handienak (5); kalterik izan (16); kalterik jasan (12); kalterik sortu (6); kalterik txikiena (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus