Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kimatu, kima(tu), kimatzen 1 du ad abarrak edo abartxoak kendu. ik inausi.

Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Elizen arteko biblia   Jn 15,2

Lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 16. orr.

Hortentsia sail oparoa mimoz ureztatu, ongarritu eta kimatzen baitzuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 79. orr.

Sprout andereñoak Abisiniako pikondoak kimatzen jarri zituen guztiak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 225. orr.

Udaberri aldera, lizar adaxka lodiskonak eta xuxenenak berextu eta kimatuz lizar arbak egiten genituen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 241. orr.

Ayub-ek ondo kimatu ditin bide ertzeko zuhaixkak. Iban Zaldua   «Itzalak» - 35. orr.

Kimatu gabeko Sophora japonica-ren azpitik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 156. orr.

Lepoa moztu zion kimatzeko guraize batzuekin. Berria - Gaiak   2004-06-05

2 irud

Beste lan batzuk egiteko oztopo gisa ikusten zuen margolaritza, eta, horregatik, alderdi hori kimatu egin zion bere sormen lanari. Berria - Kultura   2004-04-29

Artistak egitura bat nahi du, logika bat, eta sasiak garbitzen hasten da, kimatzen, soiltzen, errealitatean ez bezalako simetriak eta eraikuntza zehatzak sortzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 78. orr.

Horrela, irakurketak egin bitartean, jatorrizko gaira bueltatzea komeni da, handik eta hemendik hura kimatzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 332. orr.

Basa oihana bihurturiko lorategi batean bezala, bizian moztu, inausi, kimatzeko zoriona jabetu zen nitaz. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 59. orr.

3 kimuak erne, kimuak eman.

Eta asko eta asko kimatzen hasiak. Txillardegi   «Labartzari agur» - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus