Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

korritu2 1 iz diru kapital mailegatuak epe jakin batean ematen duen etekina edo irabazia.

Ehuneko zortziko korritua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 67. orr.

Urte bukaeran, juduak 800 dukat jasotzen ditu; kapitala eta korrituak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 286. orr.

Korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 86. orr.

Dirua jartzen du korrituan. Nolatan ez huen, bada, nire dirua bankuan ipini? horrela, itzultzean, korrituekin jasoko nian. Elizen arteko biblia   Lk 19,23

Neskek ere handitu baitzituzten nire zorren gainean ordaindu beharreko korrituak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 207. orr.

Korritu batzuk ordaintzen ez zizkiolako. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 124. orr.

Lukurreriarik itzelenak gertatu dira, korritua debekatu denean. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 86. orr.

Bostehun eta hogei dolarren korritu konposatua kalkulatu behar dut, ehuneko lauan ezarriz gero. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 31. orr.

Felipe III.ak ezarri zien 1330ean muga, mailegu bidez nahi adina diru berenganatzen ari zirenei, ez zezatela % 20 baino korritu handiagorik kendu. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 299. orr.

Langileei diru-kopuru txikiak lukurreriazko korrituan mailegatzen ziela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 235. orr.

Eskandaluzko korrituak eskatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 218. orr.

Diruaren korritu zentzuzkoak enpresa jarduera guztiak bultzatzen ditu. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lege korritua aintzat har daiteke merkataritzako diru tasarekin batera dabilen ginoan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus