Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lanbide (orobat lanpide g.er.) 1 iz bizibidea ateratzeko balio duen jarduera. ik profesio; ogibide; ofizio.

Irakaskuntzan, kazetaritzan, itzulpengintzan eta antzeko lanbideetan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.

Zergatik ez zuen, lagunen gisara, lanbide bat ikasten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.

Lanbide edo irabazpide bat aurkitzeko eta edukitzeko lehiatua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

Mattin Mottela sakanarrak bi lanbide zituen: mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

-Lanbide guztietan huts egin dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Helduaroan baztertuta nengoenean, ogibiderik aurkitu ezinik, lanbide bat eman zidan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 288. orr.

Bizimodua ateratzeko jarraitzen du irakasten, eta lanbide horretan apaltasuna ikasten duelako ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Egiazko lanbidea ehiza zuen Petri Strogoffek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Pertsonek eta animaliek badugu antz pixkat; jaten, lotan, bizitzen (bizimoduan?), lanean (lanbidean?).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Maitasuna lanbide zuen emakumearekin igaroko zuen gaua ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Soroak eta lantegiak utzi berri dituzten laborari eta ofizialeen itxura zuten, ez soldadutza lanbide dutenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek.  Elizen arteko biblia   Ap 18,17

Hamar lanbide eta hamaika galbide.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Ez lanbide, ez ogibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

2 hed

Ez dela profeta ofizioa lanbide erraza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Marrazkilaritza ei zuen lanbide, artista, alegia, baina lanbidea ez ezik bizibidea ere hartatik omen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Literatura dut ez ogibide baina bai lanbide, eta beharturik nago ordu eta betile asko irakurtzen erretzera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Ez lanbide, ez ogibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

3 (izenondoekin)

Musikariarena izan zitekeela lanbide duina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Inbidia zien lanbide liberala zutenei.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Baina ez dauka inolako bizileku ez lanbide finkorik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Bere lanbide nagusi bietan, errementaritzan zein soinularitzan, urgulu profesional totalekoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 31. orr.

Azafatarena ez delako lanbide aproposa -nik erantzun-. Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 219. orr.

Badakit nirea ez dela lanbide arrunta, baina detektibeok hezur-mamizkoak gara, suhiltzaileak edo bulegariak bezalaxe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik profesional.

Escher-Wyss-en eskaintzaz, Bagdadeko lanpostuaz eta, oro har, ingeniari baten lanbide-aukerez mintzatu nintzaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Fraideen lanbide heziketako ikastetxe batean, Friburgon.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Langileen lanbide kategorien egokitasunari buruz azterlana egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Gaur egun, Metalurgia alorreko enpresak ez dauka dirurik lanbide zerga ordaintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Gaixotasunen maiztasunari buruz, kutsatze-fokuei buruz, lanbide-gaixotasunei buruz. Izena, maila akademikoa, lanbide-estatusa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Aristokraziak, eliteak, lanbide taldeak urturik zeuden jendetza epel hartan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Egia da, baita ere, gai faltarik ez zuela bere lanbide bizitzan, hegazkin pilotu (posta eta gerrako pilotu) ez ezik, hegazkintzarako tresna asmatzaile, hegazkin zerbitzuen antolatzaile eta propaganda zerbitzuetako kide ere izan baitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Orain, aitaren lanbide-aldaketaz, ez inor ez ezer ezagutzen ez zuen herri batera ekarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

France Telecomek lanbide tasan edukitako abantaila fiskalak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Lanbide helburua duten ikasketak .  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.

Beste kontu garbitze bat Díaz-ekin egiten duena da, Zestoako medikuarekin, haserre bukatu baitzuten lanbide-jeloskortasun kontuengatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Atxuriko Arte eta Lanbide eskolan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kimikari lanbideak [...] inolaz ere ezinbesteko eta jaiotzezko ez diren zenbait higuin gainditzen irakasten digu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Andres bere itzultzaile-lanbide berria ongi betetzeko prest zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

Hilazti- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Lb 20,27

Inperiogileek nekez izaten dute nahikoa giza indar edo arma-lanbidearekiko aski ardura beren inperioari laguntzarik gabe eusteko eta defendatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Baina, mesedez, sinets iezadazu, jaun estimatu horrek, komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Ile-apaintzaile lanbide horretan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 72. orr.

6 egitekoa.

Nire begi-bistan daukadan errealitateari -mundu guztiak modu bertsuan ikusten duenari- alde ezkutuak, alde itzaltsuak ikusten saiatzea du arteak lanbide.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Bizitza halako lanbide zorigaiztokoa izan ez dadin, nork injektatzen ote dizkigu beharrezkoak zaizkigun proteina sinbolikoak?  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

7 lanbidez adlag

Autobus gidaria lanbidez eta poeta izatez -gogo-bihotzez, berak esaten zuen bezala-.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Idazlea ikasketaz eta lanbidez kimikaria zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Kimikaria lanbidez eta artista zaletasunez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

Lanbidez, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Ni neu ere herrialde azpigaratuen aurrerabideaz arduratzen bainaiz lanbidez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

8 lanbidezko izlag

Espainieraz lanbidezko harremanetarako bai, moldatzen naiz, baina bestela, komikoa ere bada: ez dut neuk nahi dudana esaten, hizkuntzak nahi duena baizik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Alde pertsonala eta lanbidezkoa, barnekoa eta kanpokoa, erabat loturik zeuden berarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

9 lanbide arteko (orobat lanbidearteko) izlag

Lanbide arteko akordioak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

54 eta 55 milioi hektolitro biltzea pentsatzen du Arnoaren Lanbide Arteko Frantziako bulegoak.  Berria - Harian   2005-09-11

Aurki hasiko ditu bere lanak Errioxako Ardoaren Lanbide arteko Erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Lanbide arteko soldata mixerable hori ez dagoela %2a baino gehiago handitzerik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 600 eurora igoko duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenek Alargunen pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatuko dituzten ordainsariak. herria¬

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %6,6ko igoera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus