Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mataza 1 iz euskarririk gabe bira handietan bildurik dagoen haria.

Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion galdeginez, ausardia handiegia ez bazen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Gurutzean harilkatutako mataza. emakumeak irribarre egin eta mataza desegiten zuen, besterik ez, eta behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Artilezko matazekin jolasean aritu zen, eta orratz bat hartuta esku ahurrean tapatekoka jardun zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

2 irud/hed (gauza fisikoak)

Hari luze horren matazak korapilatu egiten dira, behin eta berriro, xix. eta xx. mendeetan, lekukotza nabarmenak baititugu aurretiaz esandako horien inguruan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hasieran ilea ziruditen, haurraren ilea, gero loratzen eta korapilatzen zena mataza beltzetan kapelaren azpian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.

Patiora irten nintzen, ez baitago euria bezalakorik buruko matazak hariltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Orduoro entzun nituen ezkila-joaldiak, Sabethek lo zirauela: adats eta arnasa berozko mataza beltz bat nire ondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Bere nerbio guztiek haragia ebakitzen ziotela zirudien, altzairuzko alanbre mehearen mataza bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Mataza batean bildu ginen hirurok eta, azkenerako, Fernando berotzen hasi eta ikaragarri tente jarri zitzaion, bioi jo zigun larrua eta Marinaren ahoan hustu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Nire koltxoiaren gainean erantzi gabe, dardarka eta izerditan nengoen bil-bil egina mataza baten pare mantarekin tapatuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Ni Simon Azkue nintzen, erdia gizon eta erdia sagu, bi besoak luzatu eta matazatik harilkoa egiteko bakarrik balio zuena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

Baina has nadin mataza biltzen, tenorea ere bada-eta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

3 irud/hed (gauza abstraktuak)

Badiaren beste aldetik gindoazen, parkea zeharkatuz, eta nire pentsamenduen mataza gero eta gehiago katramilatzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Mataza korapilatsuko istorioak harilkatzen jarduten zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Susmoa badut horrako bideak geroz eta azterketa-prozedura konplexuagoen mataza korapilatsu batera garamatzala, hizkuntz egiturari buruzko hainbat galdera garrantzitsuri erantzunik emateke. Bata zein bestea hartu, kontua da entzulea hunkitzeko moduko mataza osatzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Aitari buruz ditudan irudiak eta oroitzapenak ugariak dira, baina ezin dute mataza osorik osatu, album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut, eta ez hasiera eta bukaera duen film batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Guztiaren laburpena egiteko agindu zioten funtzionario guztiz buruargi eta erne bati, eta zoratzeko puntuan egon zen, mataza haren hariari jarraitu ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.

Berehala askatu zuten mataza, azalpen egokiak aurkitu zituzten, arazoak oso forma zehatz eta garbiak hartu zituen, dena argitu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Berehala askatu zuten mataza, azalpen egokiak aurkitu zituzten, arazoak oso forma zehatz eta garbiak hartu zituen, dena argitu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Zoritxarrez, kronika honek ez du korapiloa askatuko, aitzitik, mataza nahasiagotuko du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.

Adio egitura hexagonalari: lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orso Nero handia eta lodia zen, ero begiak zituen mataza itxurako bekainen azpian.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Askatzeko ahalegin bakoitzak gero eta gehiago korapilatzen duen artile-mataza bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Listari-mataza bat eman zion Ariadnari, eta nola erabili behar zuen esan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Betikoa? galdetu eta bere kirru mataza beltzarana orrazten saiatu da bi eskuez,Infernuko klabija-mataza hartan hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko.  Berria - Kultura   2004-08-12

Ke mataza batzuek, gora zurrunbiloka hegoaldeko zerumugan, abangoardia tatariarra hurbil zegoela frogatzen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

Hor hasten da lurrintzen, bistara azaltzen den laino-mataza formatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Eguraldia okerrera zihoan nabarmen, mendebaldetik hodei-mataza lodiak zetozen, abiada bizian eta urez beteta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Kontakizun-mataza txiki bezain bizia ehundua zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Amsterdameko karrika-matazan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

6 elurraz mintzatuz, maluta.

Gero eta mardulago ari zuen elurrak, matazak lodi eta, haizerik ez baitzen batere, bide zuzen-zuzena eginez goitik behera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Ez zekiten argitik argira erortzen ari zirela, elur matazak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Etorri ahal izan zitzaidan irudi gordin bat ametsaren barruan, eta erakutsi grua eta kamioien gurpilak elur matazak bezalako hitzak zapaltzen, lokatzetan barruratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

7 hari mataza

Hari-matazak bi mutur behar zituen, baina lauzpabost ikusten zizkion azken aldian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Hala eta guztiz, ez zekien zer pentsatu benetan, katramilatua zuen hari mataza. Zeren beren egitateetako batzuk kolorezko hari mataza batean bezala nahasturik baitauzkat nire buruan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.

Bizitza hari-matazarekin nahasturik itzulipurdika ibiltzen den katu bihurria da batzuetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Eta jarraian, hari-mataza beretik ari bailitzan: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Bart gauean, loak hartu ezinik, honi haria eta hari mataza nenbilela, hor non burutik pasatu zaidan Bilintxek ez zuela Juana Bixenta Olaberi buruz zekien guztia kontatu.· Beti burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

8 ile mataza

Begi argiak, aurpegi alaia, bizarra egin berria eta ongi orrazturiko ile-mataza gaztainkara ugaria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Zigarroa ezpainetan duela atzerantz orraztu du ile mataza.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

Neskak masailean behera zeukan berriro ile-mataza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Aulkian esertzen zen, eta ahizpak ile mataza askatzen zion, eta zilar koloreko erreka hori gerriraino iristen zitzaion. haren lepoa, urrezko distiraz inguraturik, kobre-koloreko ile-matazaren eta jantzi urdin argiaren artean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 93. orr.

· Ile zikina eta mataza pare bat gomatik aske uzten dituen mototsa, zurbil eta betazpiekin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hari mataza (10); ile mataza (15); mataza askatzeko (3); mataza askatzen (4); mataza hariltzen (3)

elur matazak (3); ile matazak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus