Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

min1 (orobat miñ g.er.) 1 iz gorputzaren alderen baten nabaritzen den sentipen nekagarria. ik oinaze.

Goragalea eta buruko min izugarriak eragin zizkidan bigarren txerto hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.

Kolpearen lehendabiziko momentua pasatu ondoren, biziagotzen ari zitzaidan mina sudurrean eta ahoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

Lehen xurgada mentolatuarekin batean sumatu nuen nola indarberritzen zen apaltzera egindako buruko mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Ipurkonkorreko min hura, berriz, noiz hasi zitzaion?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Filma ikusten ari ginen sofan eserita, eta, bat-batean, min sentitu nuen bularrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Lanari jarraitzen dio, baina minak, zer gizona!, min zorrotzak ez dio hirugarren aitzurkada bat ematen uzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Mina hasi zitzaion, pixkanaka, gorputzaren atalez atal sai talde bat haragiari tiraka hasi balitzaio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Mina gerruntze aldera zabaldu zaio, ezker giltzurrunaren gain ingurura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Mina kentzeko dosia gogorra izanen da eta morfinak gogoa lausotuko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.

Eta sendatu ez [...] baina "gaiztorako denak" kendu zizkiola, bai minak eta bai inoren aurka egiteko grina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 22. orr.

Hamalau miligramo brompton, lau ordurik behin, mina itzuli baino lehenago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

-Eta nola eraman ditzaket pazientziaz gau eta egun oinazetzen nauten etengabeko min hauek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 989. orr.

Egindako mina jasotako mina da, eman ez genuena galdu genituen gauzen artean dago pilatuta, ulertzen jakin ez genuena gehiago da itsusikeria itsutasuna baino.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

Askoren mina tontoen atsegina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Min handia sentitu nuen papera irakurtzean, ez dago dudarik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Min zoli batek sorbalda eta besoa hartu zizkion eta burura hedatu zitzaion, zorabiatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Bizkarreko min zorrotza datorrenean, Nabokoven tximeleta sentitzen naiz, entomologo batek orratzez alderik alde ziztatua.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Barruak erretzen zizkion min sakona begietan islatuta zeukan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 73. orr.

Min itogarri batek estutzen zizkion saihetsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Begietako gaixotasunak eragiten zion min izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Bi egunetan zehar oihu eta orro egon zen min ikaragarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Min lazgarria sentitu dut muinetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Aspaldikoa zuen buruko mina izateko joera, bazekien zer ziren buruko min bortitzak, baina oraingo horiek bestelakoak ziren, bestelako sumatzen zituen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 29. orr.

Gorrotoaren ziztadak min itzela eragin zidan arren, isilik segitu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Min alimaleko batek buru guztia harrapatzen dio, garondo eta kopeta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.

Mina, min itsusia, mailu-konpresore bat ta-ta-ta hezurren artean, garondo inguruak oinaze batean zapartatzen zizkidana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

3 (adiera abstraktuagoetan)

Horregatik, mina ez da identifikatu behar propietate edo gertakari neurofisiologiko orokor batekin, haiek gugan eragiten dutenarekin baizik, alegia, haien rol kausalarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Gizakion jokaeraren funtsa plazera bilatzea eta minari ihes egitea dela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Ez baitzen gorputzeko mina, ezta arimarena ere, tristezia eta haserrea diren bezala; ez, min fisikoa zen, distantziak eta espazioak eragindako mina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer-nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Gogo-egoerak (mina, beldurra...) zuzenean ezagutzen ditugu, lehenengo pertsonan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Heriotzak galera eta galerak mina baitakar.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina.  Elizen arteko biblia   Erm 9,2

Da Ruak bazekien mina oinarrizkoa dela gizakiongan, min garela guztiok jaiotzetik heriotzaraino, min garela gaztarotik zahartzaroraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Izugarria behar du, bai, orain ezin kanporatuz barrenak erretzen dizkion minak.     «Bizia lo», 2003 - 14. orr.

Zutik dago, minez, min sorrez, min sarkorrez, barne suzko minez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Betaurreko beltzak jantzita ere, min urtsu eta suntsitzaile baten erasoa nabari zitzaion Josefinari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Bihotzean min du Lizardi poetak, eta hileta-eresia ondu du, amona zenaren ehortz-egunean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

Giza larruak mundua bitan banatzen du: kolorearen aldea, batetik; minarena, bestetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 5. orr.

· Bastiza honen mina eta tristezia ez ditu nehondik ere gauaren ilunak gordetzen ahal.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta goiz-txinta etorri berri hark, argiaz gainera, gihar-minak ere ekarri zizkigun, gorputz-ajea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.

Min ziztada zorrotz batek zeharkatu zidan bihotza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Eskumuturretako bat hazita dauka eta min-taupadak jotzen dizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Min-arrasto bat sentitzen zuela esan ziola emazteak egun batean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Aditu ditugun alarau, aiene eta min-kexuetan igarri diat gaitza zein den.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

Oihua izan zen, oihua, min oihu urragarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Dobbyren min-oihuak entzuten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haur minak hasiak ziren arratsaldeko 7etan, aldiz haurra ez da jinen biharamun goizean baizik, 11 orenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.

Erditze-minak hasi zitzaizkion gauean, Juana Bixentaren amak, keinu kortesiatsu batez, alboko gela batera bidali zuen indianoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Baina artean Efratatik urrun samar zeudelarik, Rakelek erditze-mina sentitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Estu-estu eginda ikusi zituen haren begiak, barne-min bat sentitzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Itxaron-min geldigarri halako bat jabetu zen nitaz, eta beldur nintzen bihotzaren mailukadek ez ote ninduten bertan gelditzera behartuko...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.

6 maite den zerbaiten edo norbaiten faltak edo urruntsunak eragiten digun goibeltasunezko egoera. ik herrimin; nostalgia.

Eta ikusi gabeko itsasoaren minak bortizki zauritzen zuenean biolina hartu eta joka hasten zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Handitzea ere gauza bera baita, gauza kuttun batzuk betiko galdu izanaren mina.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 45. orr.

Zuk ere bitartekorik gabeko hizketa haien mina eta beharra sentitzen zenuen, nonbait, behin baino gehiagotan aipatu baitzenidan bazkaltzeko-edo bildu egin beharko genuela, "aspaldiko garaietan bezala".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Sorterriaren minak ez dio hain bakan zimiko egiten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Bizitzaren minak alaitasun oro ezabatzen du, bizipoza desagertzeraino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Loreak eta irudi erlijiosoak, semearen heriotzaren minak zeharkatu dituen bihotzen lasaigarri, bizitzako nekeen atsedengarri.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Eta iragandako garaiaren mira sumatzen nion orduan aitari, lagunaren neskengatik ez baina lagunaren akorduagatik minez, etxeko sukaldetik kanpo ezin baitzuen ia beste inon aipatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sabino Aranak aberria galzorian sumatu zuenean sentitu omen zuen halako sorterri-min bat, Euskal Herriari eusteko oinarri politikoak jartzera eraman zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.

Harik eta Espainia-mina jasanezin-edo egingo zaion arte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, [...] istorio eta kantu zaharren lilura erakartzen zuela, urruti-mina erakartzen zuela hainbat bizitzen habia izandako auzo txiki abandonatu hark...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Bataren aita-mina eta bertzearen gizon-mina?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

"Playa Girón-en" ginen, Alde Zaharreko jatetxe tiki batean, jabeen iraultza-mina jakien ukitu hego-amerikarrera eta garbitasun nola-halakora bihurtzen duten horietarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Nire bihotza ez da handi-min, ez nire begiak gorazale.  Elizen arteko biblia   Sal 131,1

Baina oraindik ere iragan-min malenkoniatsua sortzen ziona João Cristão hondartzan galdutako biola bat zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.

Edo betiko joandako gaztaroaren lehen-mina adierazi nahi zigun, osasuna gero eta kaxkarrago zeukalarik?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

8 gogo bizia.

Haatik, mendeku-minak itsua izaten daki, ausardiak bezainbestean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Mendeku-min eta guzti, Rafael Leonidas Trujillori desafioa egiteko ausardia behar zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Gero eta jende gehiago ari zen hurbiltzen, eta hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Liburua ohe ondoko mesanotxean utzi duzu, lo-minak batu eta azken aharrausi batek kandela erdi agortua itzali du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 10. orr.

Hura edo hau dela kausa, ez dago ukatzerik: lehen-go suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Ximurra ez zen noski nire erantzunaren minean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

9 gaitza.

Zalduneria-minetik sendatu eta gero.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

Neska haren donarioak zentzua lapurtu ziela esan ohi zuten inguruetako mutil gazteek, amodio-minetan egoteak loa ebatsi ziela ostatutik igarotzen zirenek, neskaren bihotz-hoztasunak taupadarik gabe utzi zituela inguruko gizonezko guztiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

10 bihotz min ik bihozmin.
11 erortzeko min ipar epilepsia.

Ofizioko gizonak berehala, erortzeko mina zela, dudarik gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Erortzeko mina bertze zerbaiten seinalea ditakela, Lurraren amodioarena, eta amodioak sortzen baitu usaian eta berekilan ekartzen baitu, kasik beti, amodio mina, aspaldiko gizon emazteen esperientzia zela eta, amatxik erraiten zeakan hortakotz zutela gure arbasoek erortzeko mina, 'lur-mina' deitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.

Adibidez, erortzeko mina dutenek (erorteko mina: Zuberoako baserritarrek horrela esaten diote epilepsiari)  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

12 min egin

Min egiten duen eskua zara, eta sendatzen duen eskua aldi berean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Auto barruan eserita, min egiten zion sorbaldak Joxe Mariri; horregatik, arnas laburka hartzen zuen airea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Kumeari min egiteko beldur zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.

Min egin dio begietan koloreen dantza eroak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Eskua ahotik kendu eta errebolberra saihetsean iltzatu zion, min egin arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Bakartze zorrotzak min egiten dio zure alde sozialari; zure pertsonari, finean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Min egin zidan konturen bat ere entzun behar izan nuen, aita zure txotxongilo hutsa besterik ez dela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 60. orr.

Beharbada titienak egin zidan bereziki min.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Ez zekinat zer dela eta egin nahi didanan min.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Horrek ere biziki min egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Beste guztiek batera baino askozaz min gehiago egin zidaten bi piztia haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Geure buruari min egiteko joera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

13 min eman

-Aizan, min eman didan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.

Zerriori! ipurditik ez! min ematen dit!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Eztarriak min eman zidan irri egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Bat-batean, gogor heldu zidan; besoan min emateraino gogor.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Gorputza hoztearekin batera saihetsa min ematen hasi zait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Atzera begiratzeak min ematen badu, aurrera begiratu eta kito.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

Pareten suntsipenak min gutiago eman zion pareta barnekoaren desagerpenak baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Bakardadeak min gehiago ematen du milaka bakardadez inguratuta dagoenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

14 min hartu (orobat minartu g.er. eta minhartu g.er.)

-Arren, amatxi, min hartuko duzu. Bidean erori eta min hartu nuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Ontzi bat jo eta orkatilean min hartuta, [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

-Han hartu nian nik min, eta bizitza osoan bota diat ezker pausoa oker-antza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Mikelek min hartzeraino estutu ditu eskuak fusilaren inguruan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Nik esango diat nola hartu huen belaunean min.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Ez zuen Santxok min gutxi hartu bere bihotz-ondoan, hau guztia entzun zuenean  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.

15 min hori larumina.

Auzoko andreari errukia agertu zitzaion aurpegian, bazirudien doluminak eman behar zizkiola, urdaitegiko txerri guztiak min horiak jo izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

16 min izan du ad

Itxoin, min dut eta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 123. orr.

Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,26

Min du eskumuturrean, begiak erretzen, buru gaineko azala minberatuta eta suminkor.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

Gripe tzar bat ukan banu bezala, hezurren juntura gehienetan min nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Lizardi honek behatzean min dik.     «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Ikusten dut mundua, mila logos berri ergel sortuz progresatzen doala, eta gure herrixka euskaldun mixerable hau ere horren inbidiaz galtzera doala, eta min dut bihotzondoko zainetaraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

Horiek hola, min dut euskara beheiti ari baita.  Herria   2002-09-26

17 min zuri zorabioa. ik mintxuri.

Egiazko ugatz baten antzera puzten ari zela ohartu nintzenean, min zuriak joko zidala uste izan nuen une batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Min zuriaren mende gertatu nintzen ia-ia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

18 mina egin

Biarritzeko mundialean gertaturiko gauza askok mina egin zidaten. Neure buruari esaten nion beti dagoela mina egin nahi dizun norbait.  Berria - Kirola   2004-09-16

Buruko mina egingo dizu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Liburuen negozioa hain da dibertigarria, urdaileko mina egiten zaigu barrearen barrez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

-Esan dizut izugarrizko mina egiten didala jendea zutaz galdezka aritzeak -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.

Ez dakizu, horretara joanda, nolako mina egin zenidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 180. orr.

Mina egin zien begietara argi eskas hark bat-batean; mina, argiaren urritasunak, begiak zabaltzera behartu baitzituen emakume biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

· Zuk egindako mina bueltatu behar nizun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Kritikak min handia egiten zion mugimenduari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

19 mina eman

Promesarik gabe, mina emango digun ezer egin gabe.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 221. orr.

Eta mina eman ziola begietan, hainbesteko distira zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Sabel-arrabia neukan eta sekula ez bezalako mina ematen zidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Izterrak egundoko mina ematen zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Zauri madarikatu honek mina ematen zidak oraindik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Berdin zion zenbaterainoko mina eman zioten nire hitzek, ezin pentsatuzkoa iruditzen zitzaidan Rachelek ez erantzutea. · Min handia ematen duela entzun dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

Saihetseko zauriak min sorra ematen zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 211. orr.

Potzoloren irriño zuriak istant bat lehenagoko haren hitzak baino min handiagoa eman zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

20 mina hartu

-Mina hartu al dun? -esan zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Une oro aldatzen zuen urratsen luze-laburra, ibiltzean mina hartuko balu bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Amorrazioz beterik ukabilkada batez ispilua txikitu, eta sekulako mina hartu zuen. jostorratzaz mina hartu zuen eskuturrean eta oinazezko espantua baliatu zuen Mentxuk aurreko gaiari eusteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Neska hark etortzeari utzi egin zion, eta nik haren falta mina hartzeraino sentitu nuen, hau idazterainoko mina: [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.

· Min handia hartu zuen aitak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

21 mina izan

Mina du sudurzuloetan, ezpainetan; pentsatzen ari da: "Mina dut".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.

Oren erdi baten buruan, sekulako buruko mina nuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Hanketako mina dut, ez daukat arropa freskorik, ezin ditut ontziak garbitu bero honekin!· Min handia nuen sabelean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Buruko min gaitza banuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Atzo buruko min handia izan nuen, eta goiz joan nintzen ohera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

22 minaren minez

Minaren minez begiak hetsi nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Minaren minez lurrera belauniko erori zenean, Agustinak beste ostiko bat eman zion buru-buruan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

Mutila minaren minez erdi zorabiatuta gelditu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 66. orr.

-Ez da txakurra -erantzun zien Ronek kexu, hortzak estututa, minaren minez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

23 urrun-min

Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Bilaketa horrek ekarri ziola Rothi bere lanetan nabaria den judu-eslaviar melankolia, haren kasuan Habsburgoen monarkiaren azken urteen eta Europa ekialdeko juduen mundu galduaren urrun-minaren forma hartu zuena.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.

24 zinak eta minak

Zazpi orenen buruan oraino trantze berean zegoen, zinak eta minak ikusiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bihotz min (11); bizkarreko min (10); buruko min (90); buruko min handia (10); hartu zuen min (65)

min apur (9); min apur bat (9); min asko (20); min bizi (13); min bizia (11); min biziaren (9); min du (23); min dut (20); min egin (138); min egin zidan (11); min egin zion (8); min egingo (28); min egitea (10); min egiteko (39); min egiten (175); min egiten du (17); min egiten zidan (14); min egiten zion (8); min eman (85); min eman zidan (14); min eman zion (9); min emanez (8); min emango (16); min emateko (21); min ematen (188); min ematen dit (25); min ematen du (10); min ematen zidan (17); min ematen zion (13); min ere (8); min gehiago (32); min gehien (18); min gutxiago (13); min guztiak (9); min handia (266); min handia egin (89); min handia egiten (42); min handia ematen (19); min handia hartu (9); min handiagoa (39); min handiagoa egin (9); min handiak (16); min handiena (8); min hartu (320); min hartu du (31); min hartu nuen (13); min hartu ondoren (10); min hartu zuen (148); min hartuko (10); min hartuta (483); min hartuta dago (58); min hartuta daude (38); min hartuta daudelako (9); min hartuta egin (10); min hartuta egon (51); min hartuta jarraitzen (20); min hartutako (18); min hartzeko (10); min hartzen (33)

partidan min hartu (8); sorbaldan min hartu (8); tripako min (13)

bihotzeko mina (8); bizkarreko mina (15); buruko mina (135); buruko mina ematen (9); eragindako mina (8); eskuko mina (21); eztarriko mina (11); giharretako mina (8); haginetako mina (8); hanketako mina (13); izugarrizko mina (10)

mina areagotu (12); mina arintzeko (15); mina ase (8); mina daukat (8); mina du (32); mina duela (8); mina duelako (9); mina dut (20); mina egin (22); mina egiten (17); mina eman (14); mina ematen (44); mina eragin (8); mina eragiten (14); mina hartu (22); mina hartu zuen (10); mina izan (24); mina izaten (11); mina kentzeko (12); mina neukan (8); mina nuen (14); mina piztu (32); mina sentitu (23); mina sentitu nuen (8); mina sentitu zuen (8); mina sentitzen (22); mina sortu (10); mina sortzen (15); mina zeukan (15); mina zuen (16)

sabeleko mina (14); tripako mina (29); urdaileko mina (8)

buruko minak (29); minak jota (16); tripako minak (11)

minaren minez (32)

buruko minez (30); eskuko minez (14); eztarriko minez (23); eztarriko minez nabilek (20); minaren minez (32); minez zegoen (13); zinez eta minez (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus