Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mokordo 1 iz gizakien eta abere batzuen kaka lodi gogorra.

Halakoetan balkoian bertan hustutzen nuen sabela, eta gero, mokordoari ostikoa emanda, bosgarren pisu hartatik behera bidaltzen nuen sorpresa-oparia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 69. orr.

Han libratzen dira, mokordo idortu ugariek eta eulien besta-leku diren idortu gabekoek ere argiki adierazten dutenez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.

2 irud/hed

Baina denborarekin, denboraren kaka-lanarekin, zer egin hoberik ez eta, probatze aldera, kaka probatzen hasten da bat: mokordo lodiak eta meheak, tamainako usaindunak eta kirasdunak, tirrinak, xirinak, gorotzak eta denak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Eta hi ere, aitaren semea haizelako, markesa izanen haiz, biharko egunean; eta ni ere, hortxe-hortxe, haren anaia izaiteagatik... eta etxegoiendarrok egun osoan kakategian egonen gaituk, handik aitzina, urrezko mokordoak produzitzen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Nork zakik, igoal halako batean mokordoren bat lehertu egingo zaik...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Ez da gaurko gazte mokordo horietarikoa!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 228. orr.

Munduan bera beste inor ez zegoela uste zuen ume mokordoren bat, akaso.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.

Honetan, jonki mokordoa garrasika hasi da heroinaren lausotik: "lagundu! Ez utzi hemen barruan! Ez diat kixkarratuta hil nahi!".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

· Itxi aho hori, zakur-mokordo alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

4 kaka mokordo

Muskulu mordo bat besterik ez dira... kaka mokordo bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Heure kaka mokordoen gainean eseriko haut, badakin, Mari Ipurdi-Eder?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Ozta-ozta ematen zidan abagunea txizarrada bizkor bat eta kaka mokordoa bota nitzan, eta berehala itzularazten ninduen etxera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Eta buruan esanahi argirik gabeko hitz batzuk besterik ez neuzkan, harribitxiz zein kaka-mokordoz bete zitezkeen kaxa hutsen gisa.· Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer, hiru kaka mokordo lodi eta bigun bezain erraz, eta hala ere, sekula ez duzu itota ikusten, ez dizu inongo kontu txarrik aipatzen; aitzitik, guztiz errealizatuta ageri da ama-paperean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus