Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

noragabetu, noragabe(tu), noragabetzen 1 da/du ad nora gabe gertatu. ik desorientatu.

Zu, berriz, mugimendu jarraitu hark izutua, noragabeturik gelditu zinen, lege kontuetan sasiko nenbilela erabat sinetsita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

Biziaren basamortuan noragabeturik eta ezbaian ibili ostean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Klara noragabetua idurikatu nuen, trenputxartua beti, etxera itzuli ezin edo lantokian sartzen ahal ez zela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

Harmailetako ekaitzpean, hotzilduak eta noragabetuak, jitoan, naufrago apurtuen gisa, baina bizirik!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.

Hotzikarak hotzikaren atzetik sumatzen zituen Mirarik bere baitan, negar egin nahiaren eta urduritasunaren artean noragabetuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bizitoki faltan, bere ibilbide noragabetuari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta, kopeta bete kezkaren azpian, bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Bapore noragabetua tifoiak hustutako portuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Espazioan atomo noragabetu bat nola, halatsu durduzatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus