Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nordiko 1 izond ipartarra.

Ortega-ren arrazismoari Giménez Caballero-k jeinu espainola kontrajartzen dio, berak hispanitate edo mestizajearena kontsideratzen duena [...] odol eta arrazen nahasketa, hots, gizon-emakume nordikoari kontrajarririko andre-gizon mediterranearra edo "katolikoa". Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 262. orr.

"Arraza nordiko" barbaro osasuntsuaren mitoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 164. orr.

G. Vacher de Lapouge-rentzat [...] eliteko arraza, dominatzaile eta kreatiboa ("homo europaeus") nordikoa da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 195. orr.

Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 349. orr.

Literatura nordiko ez-grekolatino "barbaroak". Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 197. orr.

2 edredoi lumaduna daukana.

Estalki-azal nordikoa garbitu egin beharko da. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 52. orr.

3 konbinatu nordiko eski jauziak eta iraupeneko eskia biltzen dituen kirol norgehiagoka.

15 diziplina: Biatloia, bobsleigha, konbinatu nordikoa, curlinga, eski artistikoa, izotz hockeya, [...]. Berria - Harian   2006-02-09

Taldekako konbinatu nordikoan, Austria nagusitu zen lehen aldiz, Alemaniaren eta Finlandiaren aurretik. Berria - Kirola   2006-02-17

Konbinatu nordikoa, banaka (gizonezkoak). Berria - Kirola   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus