Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

objektibitate (orobat objetibitate g.er.) 1 iz objektiboa denaren nolakotasuna.

Max Weber-entzako edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Atetik ohera, aulkitik leihora, eguneroko unibertsoak emandako neurri zehatzen barruan bizi naiz eta, bat ala beste, objektuen objektibitatea ametitu eta natura hilen gogoezera egokituko naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 307. orr.

Gustuak, alegia sentimenduak, ez du objektibitaterik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Gizaki bakar, pribilejiatua zen, jainkoen ezpalekoa; bere memoria eidetikoari esker, ikusten zuen oro garunetan artxibatzen zuen, argazki kamera baten azkartasunaz eta objetibitatez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

Sentimenduetan kultura bat espresatzen baita [...] eta kultura batek badu bere arrazoizkotasuna, bere "objektibitatea" hortaz, gurea ez bada ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.

Hirugarren pertsona erabiltzen du zehaztasun eta objektibitate handiagoa izateko.  Berria - Kultura   2006-03-21

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Objektutasuna eta objektibitatea munduaren pentsatzearen eta begiestearen gure formek sortzen dutela Kanten ondorengo Filosofia gehienen aurresuposizioa da, aurresuposizio eztabaidagarria den arren, eta hainbat modutan eraldatua izan den arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Kontraesana, era berean, kontzeptuen arteko harreman definigarria da; antagonismoak gauzatzen du objektibitate ororen muga.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

Berezko ordena razional edo natural horrek determinatzen du moral baten objektibitatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.

Balioen baliagarritasuna, zinezko objektibitatea zertzen duena (onargarritasun intersubjektiboa), gizarte bizitza eratzen duen gizatasuna edo giza esperientzia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

3 (arte estiloetan)

Intimitatea irudikatzea oso era hurbilean, ia garrantzirik gabeko eszenak azaltzea era hotzean, Objektibitate Alemaniar Berriaren, Parisko eskolaren eta Italiako Novecentoaren pintura figuratiboaren eguneratzea aldarrikatzen du.  Berria - Kultura   2004-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus