Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohartu, ohart(u), ohartzen 1 da ad adimenaren bidez gauzaren batez jabetu, zerbait ikusi. ik konturatu; erreparatu.

Hura ikustearekin batera ohartu zen zertaz ari ziren.     «Kuskue tanden», 2004 - 10. orr.

Gaur ohartu da zein garrantzitsua den lekukotasunak belaunaldiz belaunaldi hedatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 153. orr.

Ohartu haiz nolako elizak eraikitzen dituzten gaur egun?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

Berehala ohartu nintzenez, Kristinak eta biok bezain zaila zuten Charlyk eta Ximurrak elkarrekikoa. Ohartu orduko, zerbeza lata bana genuen eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Irten, eta nire gogoz kontra, ohartu gabe, nahi gabe, hilerrirantz joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 351. orr.

Ohartu gabe, kale burura heldu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

Segidan utzi zituen aretoak, inor ere ohartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.

Ohartu ginenerako berandu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.

Egiaz, Jauna dago hemen eta ni ohartu ez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 78. orr.

-Haizeak garagar usaina dakar, ohartu zara?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 116. orr.

-Ohartu gara, ohartu gara! -garrasi egin zuten denek batera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Ilunenak, izan ere, ohartu ere egiten ez garen horiek dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Ohar zaitez nola hor argiro adierazten den izen eratorri guztiok ez zirela agertu Munduaren sortzeaz geroztik baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.

2 (konpletibo batez)

Ohartu nintzen heriotza barkamena eta bakea dela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Ohartu zen nagusia Jauna aldeko zuela Josek eta lagundu egiten ziola, beti, hasitakoa ongi bururatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Paulina begira-begira neukala ohartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Egiaz odoletan zegoela ohartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Zerbait esaten hasi orduko, sentimenez gainezka zegoela ohartu nintzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 106. orr.

Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Ordulariari behatuz ohartu zen zilegitzen zitzaien ordu eta erdiko jardunaldia bukatzen zihoakiela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Bat-batean ohartu zen segada batean harrapatu zutela. Gaztea ohartu zen Kirxak urratsa motelagotu zuela, bera ere horretara gonbidatu nahi balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Zutik jarri eta bere gonak atondu zituenean ohartu zen ni ere han nengoela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.

Manex erretorea ohartu zen hastetik ez nintzela zeremonia alegera horietan batere lasai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Jacques, kostata baina, ohartu zen egoera hartan abokatuek ez zutela zer eginik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Leihoa freskura bila zabaldu zuen baina ohartu zen kanpoan sargoriago zegoela barruan baino.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 90. orr.

Ohartua zen eremu mortu bat zegoela haien eta gainerakoen artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 80. orr.

Urteen buruan, gero eta gehiago garela herritarrok, ohartuak garenok, Euskal Herria badela, gure jende kopuru seinalatu bat jokatzen delakotz nazio bat balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

3 (ezezko perpaus batean)

Ez nintzen batere ohartu paretan txolarreak zeudela, justu nire gainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Ez zen ohartu ni han nintzenik, eta gelara igo nintzen arreba agurtu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Bera ez zen ohartu han geundenik, eta nik beste aldera begiratu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.

4 (osagaia -z atzikiaz)

Alderdi Ederrera iritsi zirenean ohartu zen tamarindoez.     «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.

Menendez ez zen pistolaz ohartu harik eta ustezko lapurra lurrean etzanda ikusi zuen arte.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.

-Ez utzi zure beldurraz ohar daitezen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 191. orr.

Susana begiratu hark adierazten zuenaz ohartu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Baina Telleria ez zen horretaz ohartu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 171. orr.

Gestapoa ohartu zen, ordea, noizbait, apezaren jukutriaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Nire presentziaz ohartu ez balitz bezala izan zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

Ene trenpu makalaz ohartu zen Martina eta eskua "lasai!" errateko moldean beso gainean pausatu zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Nire bat-bateko zurbilduraz ohartu zen idazle kontsakratua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 39. orr.

Ordura arte ez zen txikikeria hartaz ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Irribarre egin du eta berehalakoan ohartu naiz nire xalotasunaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 194. orr.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Ohartu San Bonabenturak erabiltzen duen konposizio-baliabideaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Deusez ohartu orduko, paper guztiak sinatuak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Ni izan nintzen beharbada haren deserosotasunaz ohartu zen bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Ama berehala ohartu zen nire alderdi ilun hartaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

Lehenengo abisuaz ez nintzen ohartu ere egin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Balantza imintzio zitekeenaz ohartu bide zen Ana, besotik heldu baitzion.     «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Azkenik, norbait ohartua erredakzioan duten pagotxaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

5 (osagaia -i atzikiaz)

Doi-doian ohartu nintzaion ganberaren antolaketari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Ostiak hain ontsa gorderik etortzen ziren paketetan, non nehor ez baitzen sekula deuseri ohartu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Neketan ezagutuko nukeen, ileari ohartu ez banintz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

Ez dakit ama zerbaiti ohartu zenetz baina arratsalde guzia kasik gordea egon nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Gero ohartu naiz, beti bezala historiaren hatzen gibeletik herrestan, Gaztelako hirian egin izan zen auziaren garrantziari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Harrituta zegoen Ruche jauna horri ohartu ez izanaz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Kikara eta ogi-koskorra esku banatan, haien begiradei ohartu nintzaien, eta hankartera jaitsi nuen nik neurea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

Mende berean, Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.

Zeri behar nintzateke ohartua?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

• 6 du ad ohartarazi. ik ikusarazi; abisatu.

-Segada bat zen, beraz -ohartu zuen Léak, elkar aditzezko keinu bat eginez Jonathani.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

-Gaur egungo sektetan bezalaxe -ohartu zion, hanpaturik, Léak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Ohartu beharra daukak hitz horrek erantzunkizuna adierazten duela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Urte bereko abenduaren 30eko agirian, berriz, Euskera aldizkariaren gainbeheraz ohartu zuen Luis Villasante euskaltzainburuak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Gizonak ohartu behar du, bekatu egiteko batere ohiturarik ez duen agindu batean pentsatzen jartzen denean, ez duela denbora handirik egon beharrik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 141. orr.

Ohartu behar da, Gure Aita amaitzean, egun batean edo askotan, gauza bera egin behar dela Agurmariarekin, eta gero gainerako otoitzekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 145. orr.

· Izadiak, inork ohartu gabe, senar-emazteen arteko batuketa luzatzen du, batuketa horri urtero-urtero zimentarri berriak emanez, gozo eta betebehar sortu berriekin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

7 ikusi.

Juriskontsultorik gehienek legeari buruz eman dituzten zehaztapenak begiz jotzean, berehalakoan ohartu dugu zehazte horien askieza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Ohartzen duzue, Miranderen munduan gabiltzala orobat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Ohartuko duzunez, Arrazoimen horrek, berak ez du historiarik, ez dago klase baldintza ideologikoen edo errepresio freudianoen baldintzen pean: purua eta garbia da, lehen Jainkoa bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Ohar bedi erregela hau oso erabilgarria dela gramatikako beste hainbat tokitan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.

8 (osagaia -i atzikiaz)

Ohartuko zenion albiste horren ondorioari, eta sumatuko duzunez, itzuli nintzenean horra non kanpora aurtikia izana nintzen, egoera hark bere baitan zekarren duintasun guztiaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Hain zuzen ere, estrategia erretorikoen erabilera ohartua erakusten digu, besteak beste, honek guztiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.

Espiritu ohartuen laketgarri eternala zatekeen horrenbestez haren liburua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

Era horretara azaldurik, hiztunak, gramatikariek beren analisi ohartuan ez bezala, ez du eragiketa zailik egin behar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.

Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Adibide hori sinpleegia zen: bilaketa-proiektu ohartuago edo ohartu gabeago bat izan ezean [...] ikusmenezko bilaketarik ez dela, ez zuen besterik adierazi nahi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

10 ez ohartuarena egin

Atea ixten dio, ez-ikusiarena, ez-ohartuarena egiten dio ahal duen guztietan haurraren kanpo-aldetik datorren guztiari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Sobakevitx, ez ohartuarena eginez, gainerakoak baino urrunago zegoen plater batera hurbildu zen eta arrain ketu txiki bat hartu zuen sardexkarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.

-Zuk ez ohartuarena egin behar duzu, berari aurrenesku izaten utzi.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 83. orr.

Begirada itsasoan, ez zen ohartu detektibearen etorreraz; edo ez ohartuarena egin zuen, nork jakin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

-Zure amatxi eta osabak ontsaxko ezagutzen ditut -jarraiki zuen gazteak, bestearen haserreaz eta ustekabeaz ez ohartuarena eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bat batean ohartu (13); batere ohartu gabe (7); batez ohartu (17); berehala ohartu (148); berehala ohartu nintzen (42); berehala ohartu zen (52); berehalaxe ohartu (25); berehalaxe ohartu nintzen (10); berehalaxe ohartu zen (13); dagoela ohartu (8); denak ohartu (7)

ederki ohartu (6); ez da ohartu (19); ez dira ohartu (13); ez zuela ohartu (8); ezertaz ohartu gabe (9); garrantziaz ohartu (7); geroago ohartu (6); halaxe ohartu (12); halaxe ohartu nintzen (9); harik eta ohartu (7); hartaz ohartu (14); horretaz ohartu (41); horretaz ohartu eta (6); horri ohartu (6)

ia ohartu (20); ia ohartu gabe (13); inor ohartu (28); inor ohartu gabe (12); istantean ohartu (6); kasik ohartu gabe (7); laster ohartu (31); laster ohartu nintzen (8); lehenago ohartu (8); luze gabe ohartu (6); nengoela ohartu (12); nola ohartu (7)

ohartu baino lehen (22); ohartu balitz bezala (6); ohartu bezain laster (12); ohartu da (145); ohartu dira (88); ohartu du (14); ohartu dute (7); ohartu ere gabe (14); ohartu gabe ere (6); ohartu gabean (18); ohartu orduko (37); ohartu zen horretaz (7); ohartu zenean (58); ohartu zenez (8); ohartu zinen (11); ohartu ziren (148); ohartu zirenean (12); ohartu zuen (19); ongi ohartu (10); orain ohartu (17); orain ohartu gara (8); orduan ohartu (48); orduan ohartu zen (21); orduantxe ohartu (18); presentziaz ohartu (7); segituan ohartu (6)

zebilela ohartu (6); zegoela ohartu (69); zegoela ohartu zen (36); zetorrela ohartu (7); zeudela ohartu (19); zeudela ohartu zen (6); zeukala ohartu (15); zeukala ohartu zen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus