Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohore 1 iz ezagutzen den merezimenduari dagokion erakutsi ageria. ik aintza; ondra; ospe.

Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,11

Haiek bizi artean berretsi egingo zizkiela beren ohore eta karguak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

Karguaren ohorea bilatzen baitzuten, ez karga.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Oso lotsagarria da guretzat, Jainkoaren zerbitzariontzat, santuek obra horiek egin eta guk, kontatze hutsarekin, ospea eta ohorea jaso nahi izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Anaiari izen onaren ohorea kentzen zionak, berari abitua kentzea merezi zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Langileagoa denak ohore gehiago izan dezala, bere ospeak diz-diz egin dezala bere ondorengoengan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Ohore artean eta buru makurka hartu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Karlomanen kapitularrak ohore hori aitortzen die erregearen basailuei, ezin direla behartuak izan zin egitera, beren basailuen ahotik ez bada.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 318. orr.

Lurreko gizonen artean aedoak ohore eta begirune merezi dik, Musak erakutsi baitio kantuan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 44. orr.

Oso lotsagarria da guretzat, Jainkoaren zerbitzariontzat, santuek obra horiek egin eta guk, kontatze hutsarekin, ospea eta ohorea jaso nahi izatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Oso luzaz estutu zion eskua, eta sutsuki eskatu herrira bisita egitera joateko ohorea egin ziezaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

-Zergatik ez didazu ene kafe etxera etortzeko ohorea egiten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Egidazu ene tabakotik pipatzeko ohorea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Zer dela-eta ohore hau?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Ohorea beti Tenshi jaunari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 135. orr.

Ohorea zuei, aberria uharte urrun hartan defendatzeko adorea duzuenoi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.

Agur eta ohore zuri, Eneko!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

Egingo dut hori zuregatik eta zure herriarengatik; gainera, ohorez beteko zaituztet zu eta zure herria, aukera izan bezain laster.  Elizen arteko biblia   1 M 11,42

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lotsaz bete zara, ez ohorez.  Elizen arteko biblia   Hab 2,16

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, Iparraldea ohoretan izanen da bi ortzegunez.  Herria   2005-04-21

Haren laguntzaile eta adiskide izateko zoriona eta ohorea izan dugunontzat.  Berria - Kultura   2004-01-21

· Zuri narraizu, greziar jendearen ohore horri, eta neure oinak zureek utzitako oinatzetan jartzen ditut orain.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

2 (izenondoekin)

Niretzat ohore handia izango litzateke berori neure etxe apalean hartzea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 241. orr.

Bailengo Dukesak ohore handitzat hartuko zuela erregina bere jauregian errezebitzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Ez zebilen noski titulu eta ohore handien peskizan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Hiri hartakoak ongi etorria ohore handiz egitera atera zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 10,86

Frantziskoren gorputz santua lehen hobiratua izan zen tokitik eliza honetara aldatu zuten, ohore handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.

Zu zara Jerusalemen aintza, Israelen harrotasunik handiena, gure herriaren ohore bikaina.  Elizen arteko biblia   Jdt 15,9

Aurreiritziz josi ohore zaharkitu baten aitzakian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Gudukatzen duen zaldunak bere ondasunak, bere gorputza, eta agian, bere bizia ere arriskatzen ditu, ohore hutsal eta labur bat lortzeagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Hain ohore urria bildu al zuen nire osabak hiltzean, nirekin egin zituenek batere arrastorik merezi ez izateko etorkizuneko belaunaldietan?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Ohore soziala beste batek ematen die [...] Frantzia izenda dezakegun Aita larderiatsuak, jakitatearen eta lan seguruaren bidea irekitzen dienak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 38. orr.

Kristoren jarraitzaileari ohore eta gorazarre iragankorrak mespretxatzen irakasten baitzaio, handinahikeria eta harropuzkeria zapaltzen eta itxurakeriaren iruzurra baztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garaiko ohore kodea kontuan hartuta, Beatrice heroi bat zen, emakumeen aitzindaria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.

Gauazko karrikazaleek bazuten beren ohore arautegia eta ez zuten ahorik irekitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Ohore-desafio bat, igarriko zeniotenez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 186. orr.

Joker clubeko kide baten jarrera hartu zuen, orduantxe balihoa bezala, aurpegia okertu gabe, ohore-zor handi samarrak kitatzera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.

Eta nola gizonen burutik ezin den kendu ez handinahia ez ohore-egarria, ez da gobernarien betebeharra hortaz arduratzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 174. orr.

Diru-gosea eta ohore irrika itsua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Horrela jaioko dira bertute eta ohore nozio txit ilunak, eta ilunak dira aldatuz doazelako denboraren jirabirekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Barbaroaren ohore-zentzuak "piztia harrapariak bezala egiten du orro, sekula ez dakielarik noiz dagoen asebeteta".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Edota artzapezpiku behintzat edo halatsuko ohore-karguren bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.

Haien izenak, adina eta profesa-maila, haien kargu eta ohore-tituluak, eta haien dohainak eta erruak ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

Espainia osoak hartu dik ohore-puntutzat Bilbo legetasunaren barruan atxikitzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Hau gizonen artean konpondu beharreko ohore kontua da: emakume batek traba egingo liguke.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 279. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemen, haatik, onartu zaizkio birjina-ohore eta lore-ihaurtzeak, eta ezkila eta guztiko azken hileta-agurra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.

Han arrazoi hauek eman ziren Luis hautatzeko: familia inperialekoa zela, Karlos Gizenak errege-ohorea eman ziola, eta Arnulfo enperadoreak zetroaz eta bere enbaxadoreen ministerioaz izendatu zuela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Mesede-ohore horren ordaina edo saria dotea da, neskatxaren gurasoek senarraren familiari eman beharrekoa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 82. orr.

5 besteen oniritzia, edo geure buruarena, ez galtzera behartzen gaituen sentimena.

Ohorea baldintza gisa jartzen diote gizon askok bere bizimoduari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Gizakiaren egiazko ohorea Jaungoikoaren irudi eta antzeko izatean datza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.

Pasha otomandar handiak eta bey kurdu haiek guztiek zaldi batengatik jarri behar ote zuten kolokan beren ohorea?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Nola ote da Xarles Erregeren ohorea, ospea eta loria, bai eta Frantziako errege indartsuen bertutea, ematxar baten ahulezia bihurtu?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.

Alaba haziz gero, familiaren ohorea alabari dote ematean eta jai handi bat egitean datza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 78. orr.

Ez du horrela salbatuko bere ohorea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Neskaren ohorea bere zinei lotuta geratu da: hauei huts egiten badie, hura zikindu egingo da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 114. orr.

Bestela, ohore guztia galduko dut bihar arratsaldean, gorteko zaldun guztiek alde batera utzi naute eta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Ohore guzia galtzen zuen emakume ezkonduak, gonazaleren batek bortxaz burua estaltzen dion tauka kenduz gero.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

Neskari ohorea kendu eta mutilari bizimodua goibeldu, hori zen desiratzen zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Espainiaren ohorea zegoen jokoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 34. orr.

Ohore-arrastorik geldituko balitzaigu, ez genion jakinaraziko bey-ari horrelako proposamen bat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

6 –en ohoretan

Ospa ezazue Pazko Jaia Jaunaren, zeuen Jainkoaren ohoretan, itun-liburu honetan idatzia dagoen bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,21

Jesu Kristo gure Jaunaren gorespen, aintza eta ohoretan!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Adonisen ohoretan egiten ziren jaiak adoniak ziren eta landaretzarekin eta landareen zikloarekin loturik zeuden.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

Felipe Bigarrena erregearen ohoretan berantago "Filipinas" deituko dituzte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 175. orr.

Zazpi euskal probintzien ohoretan zazpi "urtxo xuri" hegaldatu dira plazaren erditik.  Herria   2004-06-24

Irribarrez altxatzen dut edontzia, ardo bitxi batez betea, afarira gonbidatu ditudanen ohoretan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Antonio Machadok ere ondu zuen poema xarmagarri horietako bat, eulien ohoretan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 120. orr.

Frantzes Xabierkoaren eta Joanes Leizarragakoaren V. mendeurrenaren ohoretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

Ziburun, urte berriaren ohoretan, Herriko Etxeak Bordagaineko dorrerat gomitatu ditu hautetsi, elkarteburu eta kargudun asko.  Herria   2004-01-15

Hainbat xehetasun edo berdintasun edo arrazoi zirela medio -baina guk ez dakizkigunak, eta, beraz, hemen, egiaren ohoretan, aipatuko ez direnak-, [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.

Sentimena, normaltasunaren ohoretan, erabat agorturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 223. orr.

7 ohorez adlag ik ohorezki.

Horregatik, bere kargua ohorez eraman ezin zuela-eta, hilgarria hartu eta bere burua galdu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 10,13

Ea Saudade hiria aurkiturik, haraino bultzatu zituen helburua beterik, ohorez itzultzeko aitzakia zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 226. orr.

Bertzenaz, paper horiek, ohorez zuri igortzen dizkizudanak bezala, Valmont jaunagandik beragandik hartu nituen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.

Ohorez hartuko du zelai horrek finala, laugarrenez.  Berria - Kirola   2006-04-25

Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea, Espartako herriak horien oroitzapena izan dezan.  Elizen arteko biblia   1 M 14,23

Théodenek urte luzeak bizi izan baitzituen, eta leinuko entzutetsuenak bezainbesteko ohorez amaitu zituen bere egunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Begirunez eta ohorez onartu zituen, bakoitzari zor zitzaiona onberatasunez emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Kosmonautikaren Eguna ospatu zuten atzo Errusian, ohorez.  Berria - Gaiak   2006-04-13

8 -en ohorez

-Bihar jai eginen dugu Jaunaren ohorez.      - 0. orr.

Altzinook aginduta, Zeusen ohorez edan zuten ardoa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Arkitektoak klamide itxura eman zion hiriari Alexandroren ohorez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Kantuak eta musika eta lore-kordak, aitaren ohorez baino gehiago, nire ohorez izango ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Tomek baso ardoa goratu, "nire printzesaren ohorez" esan, eta irri egin zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Eta, azken agurrean, bitez martxa eta zeremonia gerrazkoak ozenki mintza haren ohorez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 231. orr.

Aurretik irten zen Menelao, eskuan urrezko ontzi bat ardoz beterik zuela, gora jasota, haien ohorez eskainiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 108. orr.

Ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.  Elizen arteko biblia   Ap 13,14

· Batzar hartan garbikuntza egin gabeko jende asko zegoenez, lebitarrek Pazko-bildotsak hiltzen ziharduten, Jaunaren ohorezko ekintza sakratu hura egiteko garbi ez zeudenen ordez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,17

Errege-erreginen ohorezko esku-zartaldia ez bide zen amaitzen, eta malkoak ageri ziren askoren masailetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

9 ohorezko izlag

Itzuliko da tsarra, eta ohorezko hitza ematen dizut Bere Maiestate errukiberak ez zaituela bazter utziko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Ohorezko matrikulaz lehiatzeko azterketa berezira aurkeztu nintzen, bikain ateratako beste lauzpabost ikaskiderekin batera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

Urte gutxiko tartean ikasle bikaina izatetik halamoduzko ikasle izatera pasatu zen, eta ordu arte ohorezko koadroetan ziur izandako tokia galdu zuen ondorioz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Dama gaztelura eraman, eta ohorezko hileta bat egin zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Errege guztiek ohorezko atsedena izan ohi dute, nork bere hilobian.  Elizen arteko biblia   Is 14,18

-Pasha, egiten ari zarena ez da ohorezko gizon baten duinekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Martin Ugalde idazle eta Euskaldunon Egunkaria-ko Ohorezko Lehendakaria.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

Eman diezaiogun aukera beste norbaiti, ohorezko gonbidatuarekin berriketan aritzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Indar Ilunen Aurkako Defentsarako Ligako Ohorezko kidea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 87. orr.

Barrurako pasoa ohorezko guardiek ixten dute, mutil gazte-gazteak, ejerzitoko onenak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Bere 46 urteko aita John Noxon abokatu ezaguna zen eta bi urte gazteago zen bere ama, Bluestocking Club ohorezkoaren bazkide.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.

1993az geroz, euskaltzain ohorezkoa zen.  Herria   2004-07-15

"Balio viktoriarrak" ohorezkoak dira ohorezko Ingalaterran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

10 ohore egin (58 agerraldi, 26 liburu eta 21 artikulutan) ik beherago 11 eta 12.

Moskuko Plaza Gorrian zegoen, katafalko batean, eta ehunka pertsona zeuden ilaran bere aurretik pasa eta ohore egiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Erreximenten laguntzaz, minutu bat ere ez nuen behar izan zerbitzatuari ohore egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Jainkosak agintzen duela jaiot-lurra armaz eta kemenez defendatu behar dela eta gurasoei babes eta ohore egin behar zaiela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

Horren harira biktimei ohore egiteko modu onena etorkizun hobeago baten alde lan egitea dela gaineratu zuen.  Berria - Harian   2005-07-29

Pilotaren bestaz da bakarrik ohore egin pilotazale zenduari.  Herria   2001-11-01

Han, eguerdiko hamabietan, 40 mosso boluntariok osaturiko talde batek, jairako jantzirik, ohore egingo dio senyera-ri.  Berria - Mundua   2004-09-11

Izendapen horri ohore eginez bezala, automobila erosi zuen halako batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Jainkoak dohain bat eman zidan jaiotzean eta dohain horri ohore egin diot.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

"Izenari ohore egin behar zaiok", aditzera eman zidan Migelek hura erakustean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

Ezker abertzalean politika poetikoa nagusi izan den garaiari agur eta ohore egin dio nolabait hemen Koldo Izagirrek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 57. orr.

· Benetan ohore handia egin didazu, gotzain jauna, nirea dena zuk bakarrik gorde baituzu osorik, besteek kendu egiten didaten bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

11 ohore ekarri (4 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) ohore egin.

Ehorzketa egunean bere lagunek ohore ekarri diote bere gorputza karreatuz.  Herria   2005-02-27

Gizon zintzoa zen, gizona, herrian zintzo jokatzen zuten guztiek ohore ekartzen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Kalean usu emaztea gizonaren atzetik doa, bizpahiru metrora, senarrari ohore ekarriz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

· Bengali hizkuntzak ohore berezia dakar, Rabindranath Tagore-k hizkuntza honetaz idatzi eta Nobel saria irabazi zuelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

12 ohore eman (25 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) ohore egin.

Orduan, Nabukodonosor erregeak, lurreraino ahozpezturik, ohore eman zion Danieli.  Elizen arteko biblia   Dn 2,46

Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau.      - 0. orr.

Jende guztiak, belaunikaturik, gorespen, aintza eta ohore eman diezaiola Jainko Jaun bizi eta egiazkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 114. orr.

Goizean ihes egin zuen, herriak bila etorri eta ohore eman ez ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Basapiztiek, txakal eta ostrukek, ohore emango didate, basamortuan ura emango baitut eta landa lehorrean ibaiak sortaraziko, nire herriari, neure aukeratuari, edaten emateko.  Elizen arteko biblia   Is 43,20

Izan begirune Jaunari eta emaiozue ohore!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

· Honen guztiaren berri jakitean, Alexandro erregeak ohore handiagoa eman zion Jonatani.  Elizen arteko biblia   1 M 10,88

13 ohore gose1 (orobat ohoregose) iz

Denborak kanbiatu direla hor ere eta orai nehor guti izan ditakeela auzapez ohore-gosez edo ederrez eta handiarena egin beharrez.  Herria   2001-02-22

14 ohore gose2 (elkarketak izenondo balioa duela)

Ziburun berean baditake halere ainitzek ez duten biziki ezagutzen, berenaz gizon ixila baita, ez batere espantukaria eta ohore gosea.  Herria   2005-03-31

Papermutur belztuxe bat aski balitz gure arteko jitojende trepalari ohoregose guzia nobletzeko, orduantxe bapo gu!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.

Herri zentzudun guzietan halaxe izan da beti: gudaria barbaro, merkatari/politikoa erdipurdiko diru eta ohore gose, eta azkenik izpiritu nobleko gizona, horrenbeste grina zitalik gabeko estzeptiko bakartua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.

15 (izan aditzarekin)

Ez da hau, ordea, ohoregose direnen berezitasuna, baina, bai, zorigaitzak jotzen dituen eta barne ilauna duten guztiena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 551. orr.

Ohore gose baita ama? ez dugu naski ezagutzen amarik, ohorearen gatik lotu zenik eta irauten bere sailean.  Herria   2001-05-24

16 ohore izan da ad

Ohore izango da guretzat zuk gurekin bidea egiten baduzu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.

Ohore zaigu, beraz, haren euskarazko lanak berriz argitaratzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 59. orr.

Ohore zaigu haurren arteko sailkapenean gure Santa Mari eskolako taldeak bigarren egin duela eta gainera publikoaren saria ere altxatu duela.  Herria   2001-05-10

Egun hartan, Jaunak ernearaziko duena Israelen bizirik geldituen eder eta ohore izango da; lurrak emango duena, haien harrobide eta apaingarri.  Elizen arteko biblia   Is 4,2

17 ohorea izan1 da ad (hirugarren pertsona singularrean)

Ohorea da hark urratutako bideari jarraitzea.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Luxua eta ohorea da Kertesz geure hizkuntzan irakurri ahal izatea.  Berria - Kultura   2004-02-28

Ohorea da niretzat zure zerrenda horretan hain aurrean egotea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 124. orr.

Tomek baietz esan zuen, jakina lagunduko ziola, ohorea izango zela berarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

-Ohorea litzateke niretzat -gaineratu zuen, doinu-apal, jauregi jabeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

18 –tzeko ohorea2 izan du ad

Nirekin ezkon zaitezen erregutzeko ohorea dut.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

-Ene emakume zintzoa, zoaz eta esaiozu semeari nire alabaren senartzat eta suhitzat hartzeko ohorea dudala -esan zion azkenik sultanak Aladinen amari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

-Aurrena, esadazu norekin hitz egiteko ohorea dudan -esan zuen Nozdriovek, berarengana hurbilduz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Inoiz jaun handikiek gonbidatuta, ongi hornituriko mahaian esertzeko ohorea bazuen, lehenengo auzoko etxeetan ogi-koskorrak eskatzen zituen eta, gero, miseria harekin aberats, mahaian jartzera etortzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Zabar eta azkar esaten hasita, esango nuke hiru garela urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

19 ohorezko aipamen

Tomek ohorezko aipamenekin eskuratu berria zuen lizentziatu-titulua Cornell-go unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko Aipamena Pello Zabala jaunarentzat da.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Ohorezko Aipamenari dagokionez, aurtengo sarituaren merezimenduak hauek dira: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.

14-eko gerla egin zuen burutik buru, gradoz beti goiti joanez eta zortzi ohorezko aipamen ardietsiz.  Herria   2005-08-11

20 Ohorezko Legio

Parisen Ohorezko Legioko domina eman zioten, eta, 1925ean, Teatro d'Arte erakundea sortu zuen Erroman.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.

Ohorezko legioa ematea alkateari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agur eta ohore (29); izenari ohore (5); niretzat ohore handia (4)

ohore artean (5); ohore bat da (9); ohore berezia (4); ohore bila (4)

ohore egin (17); ohore eginez (14); ohore egitea (5); ohore egiteko (11); ohore egiten (8); ohore eman (4); ohore emango (4); ohore ematen (6); ohore ematera (4); ohore eta aintza (5); ohore guztiak (4); ohore guztiekin (10); ohore handi (5); ohore handia (57); ohore handia da (21); ohore handia egin (4); ohore handia izan (8); ohore handiagoa (7); ohore handiak (4); ohore handiko (4); ohore handitan (4); ohore handitzat (11); ohore handitzat hartuko (5); ohore handiz (26)

ohore jaunari (5); ohore kontua (4); ohore kontuetan (4)

ohore zuri (8)

ospe eta ohore (8)

aintza eta ohorea (5); emateko ohorea (5); ezagutzeko ohorea (4); familiaren ohorea (11); herriaren ohorea (4); izanaren ohorea (5); izateko ohorea (12); izugarrizko ohorea da (4); jainkoaren ohorea (4); jasotzeko ohorea (5); joateko ohorea (4)

ohorea baino ez (4); ohorea egiten (5); ohorea eta aintza (6); ohorea eta bizia (4); ohorea galdu (5); ohorea izan (17); ohorea izango (11); ohorea izango da (4); ohorea jokoan (6); ohorea kendu (5); ohorea salbatu (5); ohorea zikindu (6); ohorea zikintzen (4)

ospea eta ohorea (4)

izenaren ohoreagatik (6)

ohoreak egin (5)

eskaini didan ohorearen (4); ohorearen aurka (4); ohorearen izenean (7); ohorearen pare (4)

ohoreko gizona naiz (4)

ohorerik gabeko (4); ohorerik handiena (4)

bere ohoretan (5); egunaren ohoretan (5); errepublika egunaren ohoretan (4); jainkoaren ohoretan (6); jaunaren ohoretan (5); jondoni bixintxoren ohoretan (5)

ohoretan eman (4); ohoretan eraikitako (4); ohoretan muntatu (9); patroin sainduaren ohoretan (15); sainduaren ohoretan (22); sakramendu sainduaren ohoretan (6); urte berriaren ohoretan (4); zenaren ohoretan (12)

beraren ohorez (7); bere ohorez (10); bere ohorez erretako (10); beren jainkoen ohorez (5); izenaren ohorez (4); jainkoaren ohorez (8); jainkoen ohorez (7); jaunaren ohorez (51); jaunaren ohorez erretako (18)

ohorez bainaiz (16); ohorez bete (4); ohorez betea (4); ohorez beteko (6); ohorez egiten (5); ohorez eraikitako (4); ohorez erretako (30); ohorez erretako oparia (17); ohorez erretzeko (9); ohorez eta aintzaz (5)

euskaltzain ohorezko (7)

ohorezko a mailan (5); ohorezko aipamena (12); ohorezko aipamenak (4); ohorezko aurreskua (6); ohorezko aurreskua dantzatu (4); ohorezko b mailan (4); ohorezko bazkide (6); ohorezko dama (5); ohorezko domina (8)

ohorezko euskaltzain (18); ohorezko euskaltzain izendatu (4); ohorezko gonbidatu (5); ohorezko gonbidatua (6); ohorezko hitza (6)

ohorezko kide (9); ohorezko lehendakari (7); ohorezko lehendakaria (9); ohorezko maila (4); ohorezko mailako (28); ohorezko mailan (36); ohorezko mailan ari (10); ohorezko makila (8); ohorezko matrikula (6); ohorezko medaila (19); ohorezko medailak (10)

ohorezko postuetan (4); ohorezko presidente (6); ohorezko sakea (9); ohorezko saria (20)

ohorezko zerrendan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus