Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

omendu, omen(du), omentzen (orobat omentu g.er.) 1 du ad omenaldia egin, gorazarre egin.

Orain, goazen nire jauregira, atzerritarra omentzera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Izpurako Herriko etxeak nahi ukan du herritar aipatua omendu, bere izena emanez eraiki berria zuen biltzar-toki ederrari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 178. orr.

Lluis Llachen kantaldi batekin omenduko dituzte martxoaren 3ko biktimak, sarraskiaren 30. urtemugan.  Berria - Harian   2006-02-22

Ziburuk kartsuki omendu ditu Zubeldia bi anaiak.  Herria   2003-03-10

Esteban Larrañaga (Azpeitiko Loiola, 1947) eta soinu txikia omentzera ehunka lagun hurbildu ziren atzo Azpeitiko kiroldegira.  Berria - Kultura   2004-03-20

Duela ia urtebete hil zen idazle eta euskaltzaina omendu dute bere senideek, Santurtzin kilometro hunkigarri bat eginez.  Berria - Harian   2005-03-20

Jexux Artze omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte Usurbilen.  Berria - Kultura   2006-05-04

Agustin Salinasi eginiko omenaldiaren barruan zurginaren arkatza omendu nahi izan du anfitrioiak.  Berria - Kultura   2004-08-08

Elkar omendu zuten.  Berria - Harian   2005-09-09

Sufriarazten digutenak omentzen ditugu eta ez irribarrea sorrarazten digutenak.  Berria - Harian   2005-08-07

Acapulcoko Zinema Jaialdiak Julio Medem omenduko du.  Berria - Kultura   2006-03-24

Belarra lehortzen ari mandioko goialdeetan gozo, belar bihurria kiribilkari heroiak omentzen dituzten estatuak estaliz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Konpositore omendua ezagutarazteko mahai-ingurua egingo dute.  Berria - Kultura   2004-08-04

Indart eta Ormazabal, artista omenduak.  Berria - Kultura   2004-06-27

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Omenduak ez zuen hitzik egin bere omenaldian.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Maurice Harriet ere egongo da aurtengo omenduen artean.  Berria - Kultura   2004-01-21

Omenaldia, ustez, omenduari omen egiteko antolatzen du omentzaileak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus