Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondorengo 1 izlag ondoren dagoena; ondoren datorrena.

Horren adibide dugu ondorengo singular/plural parea, Rad/Räder, non erroko bokala ondorengo atzizkian datorrenaren palataltasunera asimilatzen den.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Ondorengo bebarruetan ausardia handiagoetara murgiltzen dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.

Horrela igaro ziren ondorengo asteak, beti asteburuaren zain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.

Anaietako batek ondorengo etsenplu hau jarri zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.

Harritzekoa da, era berean, Zabalaren ondorengo erabakia: [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 63. orr.

Ondorengo taulan ikus daiteke hori.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Lehenengo zenbakia mapari dagokio, ondorengo zenbakia eta letra mapako koordenatuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

XIV. mendeko "Espiritualak" eta ondorengo erreforma-mugimenduak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Horrela eredua sortuko du ondorengo hainbat bildumarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 50. orr.

Gure aurreko gurasoen egite harrigarriak ondorengo semeen oroigarritarako gordetzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Baina ondorengo lerroetan ez duzu inolako bereizkuntzarik egiten Fonetikaren eta Fonologiaren artean eta eztabaidatzen dituzu fonologialarien baieztapenak, ez Fonologiarenak, baizik Fonetikarenak bailira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

2 (izen soilaren eskuinean)

Jaunaren 1209. urtean, haren konbertsio ondorengo hirugarrenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei illabeteak halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Hiparko, Kristo aurretiko II. mendean; eta Klaudio Ptolomeo, Kristo ondorengo II. mendean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 249. orr.

Jaunaren Gizakunde ondorengo 1226. urtean, urriaren 4an, igandez, Kristorengana joan zen zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Aukeran utzi ziren, era berean, n, l eta r ondorengo z / tz ahoskerak: esantzuen / esan zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

1945 ondorengo nazioarteko finantzen hedapenak, alabaina, ezaugarri bereziak ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

Kontsonantearen ondorengo bokalak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Bidea erraza egin zait, atsegin handia ematen zuen arnasa hartzeak euriaren ondorengo giro garbian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Heriotzaren ondorengo bizitza broma bat baino ez litzateke izango.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 75. orr.

Arafaten hiletaren ondorengo orduak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Su-etenaren ondorengo negoziazioetan ere "traizioa" izango da protagonista nagusi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 74. orr.

Karlomagnoren ondorengo erregealdi zorigaitzekoek, normandiarren inbasioek, barne-gerrek, atzera ere hasierako iluntasunean murgilarazi zituzten nazio garaileak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Horregatik abiatu ziren 14aren ondorengo asteazken-ostiral eta larunbatetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

Haren ondorengo greziar matematikari guztiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Gerra zahar baten ondorengo zauri osatu gabeak zirela pentsatzen nuen nik beti.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

4 (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Utz diezaiogun, bada, andre erromesari bere hirira itzultzen halako dohain zoragarriz kontsolatua, eta gu goazen santua hil ondorengo beste hainbat gertaera kontatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Ituna hitzartu ondorengo otorduaren edertasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Etxebarrieta hil ondorengo egunetan hartu zuen bere lagun Oteizak erabakia: Arantzazuko basilikaren fatxada nagusiaren gorenean Pietà bat ezarriko zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

"Uste nuen baino atseginagoa da", idatzi zuen Mathildek Zarautza heldu ondorengo egunetako batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

• 5 iz beste pertsona edo izaki batengandik datorren pertsona edo izakia, ondokoa. ik ondo1 14.

Bi motatako oinordekoak baizik ez zituen ezartzen legeak: seme-alabak eta aitaren autoritatearen mende bizi ziren ondorengo guztiak, zeini oinordeko baitzeritzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 181. orr.

Sorbaldan pisu guztia hartuz irudikatu zituzten, hain zuzen ere, ondorengo guztiek betiko gogoan har zezaten Kariako emakumeei beren okerrengatik ezarritako zigorra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Mahoma profetaren ondorengo zuzena baitzen kalifa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Joseph Fourier inperioko baroia -bere izeneko ondorengo ospetsuengatik ezaguna-, [...] bizirik atera zen mamelukoen erasoetatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.

Herri hautatua da Israel, Kanaango lurralde zabalaren jabe egingo dena eta ondorengo ugari eta aberatsak izango dituena. Bakoitzak ehunen bat ondorengo sortzen zituen hiruzpalau egunean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 37. orr.

Salomon Dabiden ondorengo.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.

6 ondorengo izan da ad

Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Parisen ezagutu nuen nire itzultzailea, Israel izenekoa, gizon dotorea eta adeitsua, Gasteiztik Baionara erbestera joandako judu euskaldunen ondorengo zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Sem-en ondorengo zen Terah.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen.  Elizen arteko biblia   Erm 9,4

Eta zer diozue zuek, santuen ondorengo zaretenok?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Hiru anaietako batek semea badu, eta herriak hura hautatu nahi badu aitaren ondorengo izan dadin, osabek onartu egingo dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aaronen ondorengo (10); abrahamen ondorengo (5); aitaren ondorengo (4); arafaten ondorengo (4); atentatuaren ondorengo (4); aurreko eta ondorengo (10); batzordearen ondorengo (4); bere ondorengo (17); bileraren ondorengo (4); bukatu ondorengo (5); daviden ondorengo (4)

gerra ondorengo (12); gerraren ondorengo (7); hauteskunde ondorengo (4); heriotzaren ondorengo (6); hil ondorengo (18)

inperioaren ondorengo (5); kristo ondorengo (8); manifestazioaren ondorengo (5); merariren ondorengo (4); mundu gerraren ondorengo (6); nire ondorengo (8)

ondorengo asteetan (5); ondorengo aurreneko (6); ondorengo bat (9); ondorengo belaunaldiei (6); ondorengo belaunaldientzat (6); ondorengo belaunaldietan (6); ondorengo denbora (4); ondorengo dira (5)

ondorengo egoera (9); ondorengo egun (5); ondorengo egun batean (4); ondorengo egunak (8); ondorengo egunean (6); ondorengo egunetan (45); ondorengo emaitza (5); ondorengo errege (7); ondorengo erregea (33); ondorengo estatu (9); ondorengo estatuak (6); ondorengo galdera (5); ondorengo gogoeta (5); ondorengo guztia (5); ondorengo guztiak (16); ondorengo hau (9); ondorengo hauek (14); ondorengo hilabeteetan (9); ondorengo hiru (13); ondorengo hitzak (5)

ondorengo izan (4); ondorengo izateko (4); ondorengo izendatu (6); ondorengo lau (5); ondorengo lehen (22); ondorengo liburuetan (5)

ondorengo orduak (4); ondorengo orduetan (6); ondorengo prentsaurrekoan (12)

ondorengo ugari (10); ondorengo unean (5); ondorengo urte (4); ondorengo urteetan (50); ondorengo ziren (4); sortu ondorengo (4); su etenaren ondorengo (11); zerga ondorengo (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus