Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partalier (45 agerraldi, 37 liburu eta 37 artikulutan; orobat parteliar g.er. eta partelier g.er.) iz parte-hartzailea. ik partaide.

Bilera hasi aitzin, partalier bakoitzari frantsesez idatzi dokumentu bat banatua izan zitzaien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Partalier guztiek, seme zaharrena buru dutela, bekokia gantzu gorriz tindaturik daramate.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

Ondotik izan dire hitzaldiak eta gure konfardian partalier berrien sartzea.  Herria   2001-04-05

Gure hiru eskolak partalier dire egitate anaikor eder hortan.  Herria   2003-11-27

Orobat jakin ni partalier izana nintzela hango gertakarietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Nork erranen du gainera ez dela hobe, Bretainiar batentzat, edo Nafarroa frantseseko euskaldun batentzat, frantses nazioaren partalier izaitea eta horrela, ororen maila berean, frantses herritartasunaren abantailez gozatzea?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Orobat, auskalo zergatik, ez gintuen arrantzaren misterioen partalier egin nahi izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Feriako partalierrak gomitatuak ziren eta partikularzki hazienden jabeak.  Herria   2004-11-11

Erreformara biltzeari esker, aitatxik, bere burua infantzoi bilakatua ikusi zuen, eta infantzoi ez ezik, Nafarroako Estatuetako partalier eta Garrüzeko kapitain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus