Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piszina (ETCn 335 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian igerileku agertzen da) 1 iz igerilekua.

Hoteleko piszinan treneko lehenengo idazlea ikusi nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

Horrez gainera, hartxintxarrez jositako kamino estu bat eta piszina bat, hutsik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

Urte bat orai Donibane Lohizuneko mainutegi edo pizina berria idekia dela.  Herria   2004-09-16

Piszina publikoetara sartu nintzen orduan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 32. orr.

Bizitza errealeko irudiak ageri dira: hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak; mendian egunpasa egiten ari diren familiak; etxeko atarian, edo piszinan, eguzkia hartzen ari diren emakumeak; beharrean ari diren langileak.  Berria - Kultura   2004-01-25

Piszinako bainualdi ostean, Lucy sofan etzanda zegoen saloian, musika entzuten eta irakurtzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.

Telebistan azaldu nahi dugu, baina bertsotan, ez platoko piszina batean globoak lehertuz, ez mister lehiaketa batean epaile lanetan, ez txiste kontari...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

Oihal bat bakarrik zuen soinean, iduri zuen pizinatik ateratzen zela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 220. orr.

Harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Piszina baten hil nahi nuke nik / eskuan gintonik kopa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ni zutik lasai, beso zabalik / piszina-hormaren kontra.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 47. orr.

3 irud/hed

Bulegora iritsi nahi du, ordenagailu aurrean jesarri eta argi-piszinan murgildu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donibane lohizuneko pizina (3); pizina edo mainutegi (4); pizina edo mainutegia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus