Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

publizitario izond publizitatearena, publizitateari dagokiona. ik publizitate 3; iragarki 2.

Panel publizitario erraldoi eta koloretsuak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 24. orr.

Horiek nora iritsi, dena bihurtzen da han Highway, hots, alde banatako hesi-kartel publizitarioz jositako mundua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

Beste gasnategi handiak espazio publizitarioak erosten zituen, Basque de Caractère omen zen gasnaren goraipatzeko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 11. orr.

Kongresuetan, unibertsitatean, iragarki eta mezu publizitarioetan, [...] frantsesa erabiltzea babestu eta bultzatu zuen Legeak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 13. orr.

Sendotasuna eta bortiztasuna dute adierazpenean, eslogan publizitarioen indarra, baina aldi berean enigma baten anbiguotasuna uzten dute airean. Berria - Kultura   2006-03-31

Lehen inpaktuan indar handia dute, eslogan publizitarioen antzera. Berria - Kultura   2006-03-31

Estrategia publizitarioak zer ikusi handia du gerrarenarekin, erabiltzen den lexikoak nabarmen asko salatzen duenez. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 119. orr.

Nik egingo nuke dena amarru publizitarioa dela, kapitalekoak hona etor daitezen prozesioan. Josu Landa   «Odolbildua» - 51. orr.

1.500.000 euroko dirutzari etekin publizitarioa atera behar diogu. Berria - Kirola   2004-11-24

Haien ustez, EITBn agertutako kanpaina, informatiboa izan beharrean, publizitarioa baino ez da. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Gaur egun publizitarioa deituko genukeen erretorika batez. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etekin publizitarioa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus