Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltoki [477 agerraldi, 67 liburu eta 157 artikulutan] 1 iz zerbait saltzen den, salmentak egiten diren tokia. ik saltegi; denda.

Marseillako azoka, saltokia izateaz gain, topagunea eta koprodukzioak hitzartzeko lekua izan ohi da. Berria - Kultura   2004-06-03

Frantziako auzitegi batek Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia zigortu ditu CDak kopien kontra gehiegi blindatzeagatik. Berria - Gaiak   2006-01-20

Saltokiko bi erakusmahaien gainean, atzealdean, sekulako gurin pilak zeuden, lerro-lerro jarriak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 323. orr.

Berger kalearen aldean, ostra handizkarien postuen atzean, haragi egosien saltokiak daude. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 333. orr.

Saint-Marc plazara heldu nintzenerako, azokako saltokiak bilduta zeuden. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 29. orr.

238 saltoki zabaldu zirela zehaztu zuen, eta horrek sektore horretako enplegua handitzea ekarri duela. Berria - Ekonomia   2004-04-06

600 milioi euro inbertituko dituzte 130 saltoki irekitzeko. Berria - Ekonomia   2004-04-28

Iritsia zen saltokia zabaltzeko ordua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 65. orr.

Saltokia ixteko agindu dute, ez baitago dendarik edukitzerik odol garbirik izan ezean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 41. orr.

Hegaztien pabiloian saltoki bat errentan hartzera deliberatu zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 100. orr.

Apaizak kanpora bota eta haien saltokiak itxi behar zirela esaten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 297. orr.

Saltokiak plazaren inguru guztian zabaltzen ziren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 273. orr.

Donkin enparantzan, saltokien jabeak badabiltza dagoeneko asto-mahaiak jartzen eta salgaiak mahaien gainean zabaltzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 95. orr.

Aita militar erretretatuaren elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 155. orr.

Pitxer bat yaraki eskatu genuen, eta saltokiko jabeak ekarri eta edaten hasi ginen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 547. orr.

Egunero ikasiko zuten elkarrekin, saltoki bateko bazkide ere izan zitezkeen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 202. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saltoki handi frangotan, hyper eta supermerkatuetan, aurki ditaike, eta eskualde huntako saltegi ttipiago zenbaitetan ere. Herria   2003-01-21

1883an, Au bonheur des dames, saltoki handien sorrera, bilakaera eta salmenta modu berriak islatzen dituena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 10. orr.

Esaten zaio saltoki handietako irekialdi berezi horri? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 127. orr.

Halako batean, eliza handi baten aurreko plaza ikusi dut jendez gainezka eta saltoki txikiez inguratuta. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 71. orr.

Saltoki itzelak, askotariko salgaiz gainezka, amaierarik gabe hedatzen dira kaietan barrena, kilometro askotan zehar. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 145. orr.

Concepción parrokiako saltokinagusiak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 160. orr.

Hiru emakumeak saltoki meharraren hondoan eseri ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 322. orr.

Elitearen pasabidean, saltoki ederrak joan dira irekitzen banan-banan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 86. orr.

Hiriguneko saltoki berri batera jo genuen, jostailuak baino gehiago diseinua saltzen duten horietako batera. Iban Zaldua   «Traizioak» - 77. orr.

Postarekin hitzarmen bat sinatua duten agentzia postalak edo saltoki pribatuak. Berria - Ekonomia   2004-08-20

Laurek elkar hartu zuten Quenu-Gradelletarren saltoki purtzil hartan gertatzen zenaren berri batak besteari jakinarazteko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 121. orr.

Jendaurreko saltokietako izozkailuetan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 53. orr.

Ohizko saltoki eta elizetan aurki dezakezue. Herria   2003-12-04

Dotorezia zerion guztiari, beti berri eta luxuzko saltoki batean bezala paraturik. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaurlaritzak mugatu egin du saltoki gune handien gehienezko eremua. Berria - Ekonomia   2004-12-23

Barakaldo albo batera utzi eta autobideko irteeraren ondoan dagoen saltoki-guneko Eroski-an. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 167. orr.

Saltoki eremu handiek sektoreko lan baldintza onak jaitsi egin dituztela Saltoki ilara bien arteko pasabideetan zebiltzanak hegoaldetar jatorrak ziren. Berria - Harian   2005-10-26

Saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan-edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 547. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dendetan edo kale saltokietan ziria sartzen eta zure sakeletako pisua ahal duten gehien arintzen saiatuko dira. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 45. orr.

Gizon bien atzetik etorri zara, postal saltoki, iragarki eta letrero guztiei begira. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 24. orr.

Janari-saltoki batzuk zabalik zeuden oraindik. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 222. orr.

Esne- eta haragi-saltokian ere bizi-bizi doa salerosketa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 96. orr.

Poterie kalea eta Lingerie kalea, hango etxe sabeldunekin, hango gurin, arrautza eta gazta saltokiekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 256. orr.

Baita liburu- eta disko-saltoki atseginak, marka onenetako arropa-dendak. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 178. orr.

Prentsa saltoki eta diru kutxa bat. Herria   2002-07-18

Aldizkari-saltoki bat dago lehen arraindegia zegoen izkinan, eta zenbait banketxe-sukurtsal berri. Iban Zaldua   «Traizioak» - 72. orr.

Karrika hits hartan bada ispilu saltoki bat. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eroski saltoki (3); nafarroako saltoki (3); saltoki berri (5); saltoki gune (3); saltoki handi (13); saltoki handia (3); saltoki handiak(10); saltoki handiei (3); saltoki handiek (12); saltoki handien(19); saltoki handietako (6); saltoki handietako salmentak (3); saltoki handietan (10); saltoki txikiak (4); saltoki txikiei (4); saltoki txikien (5)

saltokiak itxita (5)

saltokietako langileak (3)

saltokiko jabea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus