Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

soka (1470 agerraldi, 196 liburu eta 218 artikulutan) 1 iz elkarrekin bihurtzen diren ezpartzu edo kalamuzko hari multzoa. ik korda.

Larrua, zerrenda fin-finetan moztu zuen Hassanek, eta muturrez mutur lotu zituen, gero, soka bat egiteko haiekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

Sokaren goiko muturrera heldu denean, [...].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Kaxa soka haiekin lotu behar nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 390. orr.

Oihalez estali eta soka batez lotu pakete bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.

Orthezeko harresietatik beheiti lerratu nintzen bi egun geroago, soka baten laguntzaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.

Hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Gerrikoa kendu eta soka jarri zuen gerrian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Biluzik eta soka bat lepotik zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 677. orr.

Baleztaren soka bezain teinkaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Ikus zitekeen masten zutasuna, oihalen zuritasuna eta soken nabardura, soken txirikorda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin.      - 0. orr.

Guk jolas egiten genuen munstroarekin, mendean hartzen genuen, orain seko geldiaraziz, orain soka emanez.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Soka ematen zutenek markatzen zuten saltarien erritmoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Soka batetik zintzilik urkaturik ikusi nuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Arropa zabaltzeko soka bi zurtoinen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.

Eskuaz gorbata laxatuko zuen urkatuak soka laxatuko lukeen moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

Soka bat askatu zuen leihotik kalera, eta ikusi zuen hogeita hamar oin zeudela, hor nonbait.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Nik eutsiko zioat sokari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Uraren sokari tiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Sansonek, ordea, eten egin zituen sokak, iztupa-haria sutara inguratzean eteten den bezala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.

Aska ezak pixka bat soka, eteteko zorian zagok eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.

Belar ondua estekatzen duen soka.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Itsasoak irentsi aurretik soka eskatzen duenean bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.

Klabijak zorroztea, sokak txirikordatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

Bati erasotzen diotelarik, biek eginen dute aurre; hiru hariko soka etetea gaitz.  Elizen arteko biblia   Koh 4,12

Nora lotzen erabilitako soka ukalondoaren eta ukabilaren artean jiraka biltzen ari zela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

Lixiba egiten dute, arropa lehortzen jartzen dute soketatik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Soketan zabaldurik zeuden arropei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Huraxe nire agurra ring gaineko hamabi sokei.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 64. orr.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Bere txanodun beroki beltza zeraman, zurezko eta sokazko lokarri eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ez da soka, listaria baizik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lasterka aldendu zen, eta soka luze batekin agertu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Soka lodiz egindako sarea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Goiko poleatik, tiratzeko soka nagusia pasatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Goitik soka sendoa luzatu zieten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Gauzak gauzen barruan eta mundu txikiak mundu handiagoen baitan soka finez lotuta daudela iruditzen zaio sarri.  Berria - Kultura   2004-11-07

Soka finkoak guk paratu ditugu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 158. orr.

Soka elastiko bati lotutako hondartza-pilota horien antzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Gerra urteek elkarrekin odolez eta izerdiz lotutako soka haustezinei esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Hurrengo egunean soka gakodun bat hartu eta zuhaitzetan goiti ibiliko ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Bi tunika txanogabe, gerriko soka, azpiko galtzak eta sokarainoko longaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Zilborreste baten gisara, soka gotorrak lotu ninduen haiekin nire haur denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Abere horiek hamarnaka zeuden jarriak, bi soka paralelotan loturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.

Supermerkatuetan erabiltzen diren plastikozko sokak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsasoko haize umelen soka-sare estu itxia hasten da noizbait ere xaretzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

Azkenean, soka-zurubia!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Soka-zatia emakume saminduaren gainean ipini bezain laster, mina desagertu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Plazako iturriaren ondotik pasatzean, uretara bota zuen gainerako soka puska.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Luca bere denbora guztian sekula pakete bat egin gabea bazen ere, amak eskuan paper mordo bat eta soka-mataza bat jartzen zizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.

Beste batek botatako soka muturra hartu eta lotu egin zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

ik sokamutur.

Aitak soka-lantegikoa baino hobeto ordaindutako lan bat aurkitu zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Urkatuaren etxean ez da soka-solasik izaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdinak zituen zapatak eta urdinak zapata-sokak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Kartzelako leihotik behera izara soka zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,28

Askatutako txanelak, hondoratutako ontziak, kortxo-soka atalak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Aingeruek ere tronpetak utzi zituzten, eta kanpanjoleak kanpai soka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Lemaren ondoko zirga lodi bati eragiten zion, zeinak bela-soka guztien gida-lana egiten baitzuen, belak lasaitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Zaldiaren aho-sokak eskuetara eman zizkidan, haietatik tiraka atera gintezen kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gauza zen Coppolaren iturriak bezalako gai erudito bati buruz haur-soka jostari bat balitz bezain modu naturalean jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Borreroaren itzalak, badaezpada, urka-soka bat eramaten du beti aldean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

5 (neurriekin)

Guztira, kalkulatu dugunez, seiehun metro soka paratu dugu kanpamendu nagusitik bigarrenera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

6 irud/hed

Gelatinazko soka bat da muskulu normal bat: zuntz fin andana bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Kontakizun bakoitzean badago beti, hori hala da, benetako erreferentziaren bat, errealitatearekin lotzen duen soka bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.

Nafarroako Gobernuak lotu gabe ditu oraindik hainbat soka mutur: ezagutzeko falta diren epaiak; segurtasunaren auzia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 186. orr.

Gazteoi zegokigula borroka egitea Alemaniaren etorkizuna soka motzez estutu nahi zutenen espiritu herdoildua salatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

R. Koselleck-ek erakutsi du, nola pentsaera nazistan, konkretuki Hitler-en testuetan beretan, soka biak, biologikoa eta historiko-filosofikoa, arrazoi bakarrean kiribiltzen diren.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Aitortu nion pintura hark, literatura hark zehatzago [...] nire soka morbosoren bat ukitzen zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

7 elkarri nolabait loturik dauden gauzen multzoa.

Goseak jotako jendeak, enplegatu apalek, sukarrez dardarka zeuden emakumeek soka luzea osatzen zuten txandaren zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Goitik eta kanpotik [...] dator aurreneko ezpata zorrotza, eta debekua, eraztuna, zigorra eta gainerako soka lodia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Irain-soka luzea jaurti zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Ez urte solte batean, urte soka luze batez baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Sanjuanak ezkero, ordea, etengabeko festa-soka dago aukeran.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Ekaitz bateko trumoi-soka danbartsuari, tinbalada itzel bat bailitzan, Jaunaren mintzoa deitzen dio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

8 musika-tresnetan, haria. ik korda 5.

Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

Pianoari sokak kendu eta soken ordez gomak jarri.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.

Hatzekin [harparen] sokei eragin, eta sentiberatasun handiko pieza bati ekin zion ahots ezti mela batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

Irribarre egin du gitarraren sokak oroitarazi dizkiodanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.

Zazpi sokako banjo txiki zaharra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna [...] pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Robin jaunak ez du kantatzen, baina aparteko musikaria dugu sokako instrumentuetan.  Berria - Kultura   2004-07-30

Haren hatzak kateatuta gelditzen ziren biolinaren heldulekuko soketan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Arkua ekarri zuen soken gainera eta jotzen hasi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Gorputza teink zuen biolin-soka baten antzo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 502. orr.

Sokak lan fina egin zuen, zuzendariaren erritmo nekezari egoki jarraituz.  Berria - Kultura   2004-12-01

Soka grabeak (kontrabaxu eta txeloak) apartak eta metal taldea indartsua.  Berria - Kultura   2004-01-24

«Ezohiko soka hirukote» batekin ariko da Xabier Erkizia.  Berria - Kultura   2004-10-21

Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Musika-tresnak sortzen zuen melodia eta soka-zur durundi nahasian kontzentratzen zuen belarria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

9 sokako (-en atziakiaren eskuinean) –en segiziokoa.

Halako areriotasuna, Ohandok eta haren sokako jauntxoek ederki baliatua, Katxoren lagunek proposaturiko partida batean bukatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Gainera, bere alderdian ere baziren ybarratarren sokako batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 41. orr.

Kartelak inprimarazi eta kantoi guztietan jarraraziko ditut, berak eta haren sokako guztiek ikus ditzaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Ez ahaztu gainerakoak errege katolikoen sokakoak izanen direla.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

Erabat burutik nahastu zen, ustez bere sokakoa zen alderdi horrek zeraman politika atzerakoiaz jabetuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

· Erkidegoko legebiltzar autonomikoko parlamentari mutuetariko bat hemen, pare bat poesi libururen autoeditorea hor, sokakoa ez izan eta administrazioaren laguntza faltaz lantegia itxi berria zuen enpresari tikia han.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

10 aho soka aho korda.

Glotisa, bi gihar paraleloz -hau da, bi aho sokaz- osatua dagoena, iriki edo itxi egiten da sokak urrundu edo hurbildu ahala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.

11 soka bilur urka-bilurra.

Borreroak merkatariari soka bilurra lepoan ezarri zionean, ahots bat nabarmendu zen jendetzaren zalapartaren erdian: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Atzera agindu zion borreroari soka bilurra lepoz aldatzeko eta benetako hiltzailea urkatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Soka bilurretik pasatu eta zezenaren lepoari lotuko zioten beste muturra.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

12 soka-dantza ik sokadantza.
13 soka eman hitz eragin, hizpidea eman.

Solasbidea emateari, gure etxean, "soka ematea" esaten zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.

Ez duzu sokarik ematen, ez duzu deus kontatzen!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.

14 soka koarteto soka kaukotea.

Transilvan Koartetoa, Errumaniako soka koarteto bat, ariko da gaur Gasteizen, Vital Kutxako Astearte Musikaletako kontzertuen barruan.  Berria - Kultura   2006-01-31

Mendebaldeko musika sofistikatuena soka koartetoena da nire ustez.  Berria - Kultura   2006-01-27

15 soka laukote

Beethovenen Harpak izeneko soka laukotea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.

Denis haraino joan baitzen Alouette izeneko soka-laukotearekin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Soka laukote batek musika jotzeari uzten zionean, arrapaladan esertzen ziren denak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Bi abestitan orkestrazioa sartu dute, «soka laukote bat».  Berria - Kultura   2006-04-29

16 soka luzea ekarri

Dusselekin izandako hutsaren hurrengo kontu hark soka luzea ekarri du atzetik, eta bere erruagatik dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 200. orr.

Zaldibian aurkitutako gorpuek soka luzea ekarriko dute.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 192. orr.

Soka luzea ekar baitzezakeen ene laguna Lohizuneko Donibanen ezagutu nuela argitzeak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 40. orr.

Samaniegoren Alegiek garai hartan, berritasuna ekarri zuten bertsoz idatzitako kontakizun ziren aldetik, baina atzetik tradizioaren soka luzea zekarten.  Berria - Kultura   2004-05-29

Konpartsei inauterietako jaitsiera galarazteak, baina, soka luzea ekarri du, eta Bilboko Aste Nagusian zer gertatuko den da orain hizpide.· Ez urte solte batean, urte soka luze batez baino.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

· Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Soka luzeko afera da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

17 soka-salto ik sokasalto.
17a soka-tirari ik tirari 2.
18 soken kontra (boxeoan)

Hamahirugarren asaltora Cassius Clay erdidantzan irten zen berriro, eta kolpe ugari eman zuen, harik eta ostera ere soken kontra errefuxiatu behar izan zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.

19 irud/hed egoera larri-larrian.

Soken kontra nengoen, ezin nuen gehiago lukainka puska harekin. Halakoxea zen bera, soken kontra harrapatzen bazenuen noizbait, edo kontraesana aurpegiratzen bazenion, zezen bihurtuta oldartuko zitzaizun.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Norbaitek borroka egin behar din soken kontra daudenen alde.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabilitako soka (4); gaitzeko soka luzea (3); gerriko soka (18); lepoan soka (6); lotutako soka (3); neskatxen soka dantza (3)

soka askatu (4); soka bat eten (5); soka bat hartu (4); soka bat lotu (3); soka batekin lotuta (4); soka baten gainean (3); soka batetik dilindan (3); soka batetik zintzilik (6); soka batez lotu (3); soka bereko (3); soka berriak (4); soka bihurrituen (3); soka bilurra (4); soka dantza (8)

soka eguna (3); soka elastiko (3); soka eskuan (4); soka eten (5); soka finez (3); soka finez lotuta (3); soka finko (3); soka gainean (4)

soka lepoan (5); soka lepotik (3); soka lodi (8); soka lodi batez (3); soka lotu (4); soka luze (13); soka luzea (35); soka luzea ekarri (6); soka luzeagoa (5); soka luzeak (3); soka luzeko (3); soka mehe (7); soka mehe batez (4); soka motz (3); soka moztu (4); soka mutur (8); soka muturra (5)

soka puska (4); soka saltoan (4); soka sendoa (4); soka tira (54); soka tirako (6); soka tiran (9); soka tirari (3)

soka zati (3)

urka soka (3)

sokak askatu (7); sokak hautsi (3); sokak moztu (3)

aritu ziren sokan (5)

sokaren mutur (3)

sokari heldu (3); sokari tira (8); sokari tiraka (8)

aho sokatik (3); sokatik dilindan (6); sokatik helduta (4); sokatik tira (5); sokatik tiraka (14); sokatik zintzilik (6)

sokaz lotu (5); sokaz lotua (3); sokaz loturik (5); sokaz lotuta (6)

aho soken (3); soken artean (5); soken gainera (3); soken kontra (9)

soketan goiti (4)

soketatik zintzilik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus