Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sustrai 1 iz landareen beheko zatia, berez lurpekoa, finkatzeko eta elikagaiak hartzeko balio diona. ik erro; zain1.

Haritz zahar bat dago zutik; gure begiek hostoak ikusten dituzte urrunetik; hurbiltzean, enborra ikusten dute, baina ez sustraiak; lurra zulatu beharra dago haiek aurkitzeko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.

Udazkenean fruituak heldu direnean eta hostoak ere lehortzen direnean, zuhaitzen sustraiek lurretik hartzen duten zuku guztia berentzat hartzen dute eta lehengo sendotasunera bihurtzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Etorri zen udaberria eta akantoaren sustrai hura erdian pisuarekin zanpatuta zegoen bezala, hasi omen zen hostoak eta kimu berriak ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Sustrai asko ere baziren, usain onekoak gainera, erregaliza, hamamelisa, errosta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

-Weasley, entzun duzu Snape maisuak zer esan duen, moztu sustrai hauek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

Sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren, [...].  Elizen arteko biblia   Jb 14,8

Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikuondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.  Elizen arteko biblia   Mk 11,20

Eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.      - 0. orr.

Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio; gainetik, hostaila zimeltzen.  Elizen arteko biblia   Jb 18,16

Lupin ere sustrai arteko tartean behera desagertu zen. zuhaitzak izaki bizidunak baitira, eta sustrai, enbor eta adarburu direnean, haiek ikusi eta entzundakoa, haiek gozatu eta jasandakoa adierazten dute zur direnean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Landarearen sustraiek nitrogeno dioxidoa xurgatzean, prozesu biokimiko bat hasten da.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Sahats nanoen sustraiak murtxikatzen aritu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Astigar zuri horren sustraietan behera zulatuz gero ezkutatutako altxor bat aurkituko nuela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 222. orr.

Trieste, "hainbat kultura, hizkuntza eta erlijioen arragoa" hautatu zuen etxetzat: "ez nekien noiz arte, arbolek bakarrik baitute sustrai premia".  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako, ez eta oinarri sendorik izango ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,3

Handik sei hilabetera, deabruaren sail itzelean azenarioa, arbia, tipula, terebuza baizik ez ikusten, sustrai lodiak eta jateko onak dituzten landareak den-denak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Lurra lehertua zen, bigun-biguna, zuhaitzen sustrai lodien artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Lurrean upelak zeuden isurkari lingirdatsuz beterik, eta pitxerrak belarrekin; paretetan lerrotuta sustrai ihartuak eta hauts distiratsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.

Sustrai bihurdikatuen artean harri koskor bat hertsaturik ote zeukan zirudien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Olibondoen sustrai tormentatuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Adinean apur bat aurrera egitean, haurrak beren kabuz pasatzen dira gero eta egintza okerragoetara, sustrai gaixotik zuhaitz gaixoa sortzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Lurrin-denda ekarri zidan gogora with compliments xaboiak, baita sustrai goxoenak ere, hamamelisen usain ederra baitzuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenengo gauean Andresek ezin izan zuen ongi lo egin etxe hartan, lurrari zerion sustrai-usainagatik. Zer lortuko nuke anbulu zurien sustrai-hautsa asentsio-belarraren egoskinari erantsiko banio?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Hire aitak sustrai muturrak bota zitian, eta zain geratu gintuan isilik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jauna, laguntza beharko dut bitxilore-sustrai hauek ebakitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

5 irud/hed

Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik. Ile sustraietaraino gorrituko nintzen-edo, barrezka hasi baitzen algara zakarrez.  Elizen arteko biblia   Jr 17,8

Huts egin gabe aizkora bota zion pikuondo ekonomiko horren sustrai teknologikoari makinaz egindako kotoi-gaiak erabiltzeari uzteko kanpaina abiaraziz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Horregatik distiratzen zuten zauriek kanpotik haragian, haiek barrutik sustrai sakona egina zutelako espirituan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Zenbat eta gehiago zapaltzen nauten, orduan eta sustrai sakonagoak botako dituzte nire irizpideek bihotzean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Erneko da Jeseren sustraia, eta sortuko denak nazioak gobernatuko ditu.  Elizen arteko biblia   Erm 15,12

6 oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. ik erro.

Zuhaitz beltzen iluntasun hartan, mendiaren sustraian bertan, sakana zabaltzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Errekarte baserria ez baina neure etxe xaxtarreko sukaldea dudala egiazko erro eta sustrai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.

Nazio-arazoa, bere sustraian, nazio-kultur arazoa dela sinetsi dut beti.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Azti mota horrek lurrak barnean duen kosmosaren mugimenduetan hartu behar du sustrai, azpiko lasterrak lakioan harrapatzea du helburu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,10

Sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak dira, denboraldi baterako sinesten baitute, eta tentaldi garaian huts egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Pobretasuna dela salbamenerako bide pribilegiatua, apaltasunaren sustatzaile baita eta perfekzioaren sustrai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

Aurrerabide baketsua jazarpen ofizialek eten dute, eta sustraitik moztu edo desnaturalizatu egin dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Ez ote dira auzi honetatik sortuak gure Ehiztari Beltza, Mateo Txistu, eta sustrai bereko leiendak?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Sustrai bereko hitzak dira "ilargi" eta "hilabete".  Elizen arteko biblia   Si 43,8

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizaki modernoaren moralari bere sustrai nagusiak desestali zizkion (arrazoimena, askatasuna, osasuna, sexua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Ogibide ohiak artean sustrai sendoak zituen harengan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Collingwooden arabera, artea eta teknika gauza erabat desberdinak dira, Platonen artearen teoria teknikoak kontzeptu horiek sustrai komuna dutela esaten badu ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Zeren eta kristautasunaren sustrai judaikoak bere moisestar sustraia baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.

Kontzientzia espainolaren "sustrai telurikoak".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

Liburuan ez dago hizkuntzaren sustrai psikologikoen aipamen zuzenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Globalizazio-prozesuaren sustrai historikoen eta prozesu horren dinamikaren analisiak argi azaldu dute esparru ekonomikoaren eta politikoaren arteko loturak globalizazioaren sorreran duen garrantzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Nork bere esperientzia bizian aurkituko dituela, alegia, literaturaren aurreneko sustrai majikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.

Teoria normatibo guztietan sustrai metaetikoak aurki ditzakegun bezala, metaetikak ere bere teorien baliotasuna errealitatean erakutsi beharko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Elikadura-krisia edo nortasun-krisia, berdintsu: biak dira sustraien edo sustrai-ezaren agerpen eta horrelaxe izango dira geroaldian ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 98. orr.

Leku guztietan errespetatzen dira sustrai-ondasunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

9 sustraizko izlag

Izan ere, sakoneko eta sustraizko aldaketa adierazten du paradigma-aldaketa kontzeptuak  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

10 sustrai-sustrai

Sustrai-sustraian dauden desioek eragindakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Maiseaketaren bizioa, jainkozaletasunaren eta graziaren sustrai-sustraiko etsaia, sugearen hozkada eta izurrite lazgarriena baino gehiago gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Sustrai-sustraitik zetorkion haserre-denboraleari badaezpadako hutsartea emateko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

Ezin espainolagoa sustrai-sustraitik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 79. orr.

11 sustraiak bota sustraiak egin.

Lilia bezala loratuko da eta Libanoko zuhaitzek bezalako sustraiak botako ditu.  Elizen arteko biblia   Os 14,6

Zuk landatu eta haiek sustraiak bota, hazi eta fruitua ematen dute.  Elizen arteko biblia   Jr 12,2

Lurrean sustraiak botatzen eta adarretan fruituak ematen dituzten zuhaitz izango dira berriro.      - 2. orr.

12 irud/hed

-Pedro, sustraiak bota behar al dituk hemen?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 132. orr.

Ezin jakin Etxamendiren euskaltasuna zer-nolakoa zen Ameriketan lur hartu aurretik, baina behin bertan sustraiak bota zituenean indartsu ageri zen.  Berria - Kultura   2004-07-09

Herri ospetsuan bota ditut sustraiak, Jaunaren sailean dago nire ondarea.  Elizen arteko biblia   Si 24,12

Horrek eta sustraiak inon bota ezinak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea, baina berehala hondatu zen haren egoitza.  Elizen arteko biblia   Jb 5,3

Seme-alabek ez dute sustrairik botako, ez eta haien adarrek fruiturik emango ere.  Elizen arteko biblia   Si 23,25

13 sustraiak egin ik sustraitu.

Broadwayko goiko parte honetan, azken urteotan, oso etxe gutxi eraiki da, eta irudipena dut sustraiak egin ditudala hemen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Urteak aurrera ahala, izua areagotu egin zitzaion, sustraiak egin zituen haren bihotz barrenean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus