Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titare (orobat ditare g.er.eta ditari g.er.) 1 iz jostean, orratza bultzatzen duen hatzean ezartzen den estalki babesgarria.

Jostundegi guztia hankaz gora jarri zutela jakin nuen, eta alde egin zutenean denetarik zegoela lurrean barreiatuta, soinekoak eta oihal pusketak, botoiak eta titareak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 410. orr.

Gogo barik, Peter titarea atzamarretik kentzen hasi zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 295. orr.

Amonari atzamar puntan zuen titarea lasai bazebilkion eta tarteka erori ere bai, airea lehor zegoenaren seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Gaztetxo hark zilarrezko titareak zituen estimu handitan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Bizitza osoa altxor baten bila ibili eta gero, "Auza, han baduk gauza" hitz magikoak esan, eta zilarrezko titare txiki-txiki bat aurkitu zuen behin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

Peterren sentimenduak ez mintzearren, Wendyk titare bat eman zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.

Goxotasun maitagarriz, kasualitatez poltsikoan zeukan titare bat eman zion, eta esan zion horixe zela muxu bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 293. orr.

Haien lastozko etxe, oholetan zentzuz zabalduek eguzki aldera irekirik zituzten beren ate titare baten tamainakoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Geure buruen txontxongillo ta / sarri besteren titere, / ustez antuxun ginanak ere, / bihurtzen gara titare.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 173. orr.

2 irud/hed

Nire liburua soineko bat da, egunerokotasunaren absurduan ehundua, ironia sotilaren urrezko hariz josia, eta jolasa du titare, injenioa anteojo, trajedia gerriko, eta ezustea andere lirainaren gorputz...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Ni orain nagoen titare honetan luze egondako jendeak tratamendu psikiatrikoa behar izaten du gero.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus