Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tornu3 1 amak abandonaturiko haur jaio berria uzten zen lekua. ik kaxa 6a.

Tornua Buen Pastor parrokian zegoen, eta hantxe bataiatu zuten Baldomero Erlaiz Irazoqui izen-abizenekin egun berean. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 55. orr.

Maria Sanz-en auzoak diren Inocencia de la Calle Galan-ek eta Marcelina Collado Millan-ek daramate haurra tornura. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 56. orr.

Gurasoek abandonatuta, otsailaren 24an auzo batzuek Donostiako Artzain Onaren parrokiako tornuan utzi zuten. Berria - Kultura   2006-02-10

Atorra bat, xingola bat, mantelina bat, bi gerruntze, txano bat, mantoi bat, musuzapi erdi bat: horixe zeraman umeak soinean 1906ko otsailaren 24an Donostiako tornuan abandonatu zutenean. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 55. orr.

Kasu honetan, tornuko agirietan haurraren osasunari buruzko ezer berezirik ageri ez denez, lehenago bataiatua ez balegoko bataioa egin zaiola adierazi nahi du seguruenik. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 56. orr.

2 tornuko ume amak abandonaturiko haur jaio berria. ik kaxa 10.

Agiri sortan bada Bergarako Udaletik Zizurkilgo tornuko edo kaxako umeen batzordeko lehendakariari eginiko gutun bat. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 51. orr.

Tornuko haurren batzordeak eginiko eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia zeukan, 1884az geroztik, tornuan utzitako haur guztiei ezarriko zitzaizkien abizenek euskal jatorrikoak izan behar zutela. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus