Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xanpain (264 agerraldi, 67 liburu eta 31 artikulutan –xanpain eta xanpaina-; orobat txanpain 45 agerraldi, 15 liburu eta 3 artikulutan, xanpan g.er., xanpaña g.er., txanpan g.er. eta txanpañ g.er.) 1 iz jatorriz Frantziako Champagnekoa den ardo zuri aparduna.

Espainia aldeko kontsumitzaile batzuk boikota egiten ari zaie produktu kataluniarrei, eta cavaren ordez xanpaina erosten ari omen dira Eguberrien atarian.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Xanpaina eskatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Xanpaina hartzeko ordua da.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 139. orr.

Xanpaina atera genuen izozkailutik, eta ontzi batean jarri bere serbilleta zuri eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Jeneralak xanpaina dastatu, eta kopa baztertzen du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

-Xanpaina hotz-hotza nahi diat, Hans, eta frauleina mehea eta begi argikoa, ulertzen?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 231. orr.

Xanpain gutxi, mate asko.  Berria - Kirola   2004-06-05

Xanpaina kopa okertu batetik tantaka ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Karmenek ere zutitzeko keinua egin zuen, baina atzera aulkian eseri behar izan zuen pixka batean; xanpainak erasanda zegoen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Foigras-orezko ogitarteko batzuk hartu ditu, eta medikuak zuretzat agindu zuen xanpain horretako botila txiki bat ere bai.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 96. orr.

Gure arteko hoztasuna beratzeko, pianoaren eta txakurraren arteko loturarena azaldu nion, xanpainaren txinpartak lagundurik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.

Xanpainarekin ospatu dute itxi berri duten akordioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Anderrren etxean xanpainarekin egin zuten topa gau hartan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Xanpainaren zorabioa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 27. orr.

-Bilboko ura -esan nuen, mutilak bi baso arrunt xanpainez beteak ekarri zituenean-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

Bataioak, ezkontzak, farias latzak, xanpain merkea, dena dago pareta hauetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.

-Xanpain hotza eta nire ezpainak zain dituzu...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 11. orr.

Xanpaina aspaldi zen nire burura igorik, eta uste dut haririk gabe aritu nintzela aldi batez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Edari berezi bat ekartzeko agindu zuen Nozdriovek; azaldu zienez, Borgoniako ardoa eta xanpaina zituen nahasian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Apetak eman zion bainuontzia xanpainaz bete behar zuela, eta xanpainan bainatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondo hartu gintuzten xanpaina-edaleek. Xanpain botila kaxa batekin gainera!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Trago batzuk kendu genizkion hasita zeukaten xanpaina-botilari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.

Han nengoen ni, ur perlak zituen xanpain botila eskuan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 101. orr.

Ni kanpoaldean nengoen airea hartzen, xanpain kopa eskuan, zeru izartsuari begira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Kutxa oso bat xanpain-edontzi, kristala tailatua!  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

Xanpaina-godalet bat ikusten zuen lehendabiziko aldia balu bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

Orduantxe xanpain koktel bana ekarri zieten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Nekez gerta zitekeen hark ere nik bezala xanpain sorbetea basoko fruitu gorriekin eskatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Royaleko zoritxarreko xanpain-gauaz eta ondorengo euriteaz geroztik, zin egin zuen ez zela berriro sekula santan taberna batera sartuko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenonodo balioa duela )

Bere txapintxo mutur-motz eta xanpain-koloreetan hertsaturiko oin minberatuen gainean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Oinak ziztaka zeuzkan, punta kamutseko txapin xanpain-koloreetan estu-estu sarrarazten zituenean bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zalantzan geratu da, irri hondar bat beti ezpainetan eskegita, xanpain botila ipurdiko betaurreko horiekin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 173. orr.

5 (neurriekin)

Eta mahaian zehar kopa bat xanpaina helarazi zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Eztarria lehor-lehorra duela konturatu da, eta beste kopa bat xanpain hartu du.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 109. orr.

Kopa bana xanpain hartzen ari zirela disko bat jarri zuen Jean Claudek, Ostegun gauean, Lord Shoremanek eta Mr Worthingek nirekin afaldu zutenean, zortzi botila xanpain hustu zirela. Rose bidali zuen bi botila xanpain eta lore sorta handi batekin, ez zegoela haserre eta ez zuela itxaropena galtzen erakusteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

Sinetsiko didak bazkaritan hamazazpi botila xanpaina edan nituela nik bakarrik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Azken botila xanpainari zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean eragiten ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Botila xanpaina arian-arian husten zelako igartzen zen denbora aurrera zihoala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus