Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zabalera (orobat zabalero g.er.) 1 iz zabaltasunaren neurria; bigarren dimentsioaren neurria.

Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Gero hauteman nuen ezberdinak zirela mailen zabalera eta garaiera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

Otea pikatua zuen metro bat zabalerako eta ehun metro luzerako lerroan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Gordelekua zer-nolakoa zen asmatu zuen lehenengoz, alegia pasillo labur baten tankera zuela, luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Obraren elementuak egokitu behar dira elkarrekin, altuera zabalerarekin, eta zabalera luzerarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Lerroa, berriz, zabalerarik gabeko luzera da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Azalera, azkenik, zabalera eta luzera baino ez duena da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Tamaina handiagokoa zen hau, zabaleraz; nahiz mehe-mehea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen -tenpluaren zabalera bera-, eta bost metro luze tenplu barnerantz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,3

Eraikin-multzo hark, iparraldetik, berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera.  Elizen arteko biblia   Ez 42,2

Atalondoaren luzera hamar metrokoa zen, eta zabalera seikoa.  Elizen arteko biblia   Ez 40,49

Zabalera hori duten espazioak markatuko dira luzera guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Erdialdea, jakina, hura baitzen zabalerarik handiena, amildegi irekiaren gain-gainera zetorren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Plataformak gutxienez hamabi oineko zabalera izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Hirurak abian jartzen ziren, orpoak arrastaka, espaloien zabalera guztia hartuz, jendea galtzadara jaistera behartzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Ildaxken zabalera aldatzen joango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Adin ertaineko gizon bat zen, luzera baino zabalera handiagokoa, baldarra oso.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

2 hedadura.

Zeruaren garaiera, lurraren zabalera, leizearen sakonera, nork arakatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,3

Zuhaitzari ebakia egin behar zaio erdiko bihotzeraino zabalera guztian, eta horrela utzi, ebaki horretatik lehor dadin ondo izerdi guztia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Merkatu bikaina eta gari-lurrak “Egipto osoaren zabalera hartzen zutenak”.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 890. orr.

Hartara, Euskal Herriaren zabalera subjektiboa kalkulatuko genuen, hala nola tenperatura subjektiboa kalkulatzen den.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Une hartan distira bizi bat Angararen zabalera guztia argitzen ari zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Espazio baketsu honen zabaleran istant honen edo haren puntuak ez du muntarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Ez duzu pentsatu behar misterio sakon horiek gutariko bakar batek ere bere zabalera osoan ezagut ditzakeenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da harritzekoa izango hain lur-zabalera handian ezin konta ahala zuku-barietate egotea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

Basilikaren kolomak portiko-zabaleraren neurrikoak egin behar dira altueran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Zakurrok ez ezik, 20 kilotik gorakoak, 60-80 zentimetroko bular zabalera dutenak, 50-70 zentimetro gora.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.

4 luze-zabalera (orobat luzezabalero) eremua, azalera.

Zaindariak kokatu behar izan ditugu oholesiaren luze-zabalera osoan, eta gizon ugari gauean zehar ateak begiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Handiagoa egin zuen luze-zabaleran.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Zaindariak kokatu behar izan ditugu oholesiaren luze-zabalera osoan, eta gizon ugari gauean zehar ateak begiratzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.

Ez gure herri horretan bakarrik, baizik eta munduaren "luzezabalero" guzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Bi oihalek luze-zabalera bera zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus